Hibaika, lehena ateratzen, eta San Pedro, azkena »

Gaurko Kontxarako sailkapen estropadaren zozketa egin dute eguerdian Donostiako Udalean. Bertan, B taldeko ontziak –San Miguel Ligan parte hartzen ez dutenak– ateratzen lehenak izango direla ebatzi dute antolatzaileek, eta ondoren, A taldekoak –S…

1949an jaiotakoek hilaren 12an bilduko dira »

60 urte beteak dituzten antxotarrak eta molinaotarrak hilaren 12an bilduko dira bazkaltzera, Camara jatetxean. Interesdunek oraindik dute izena emateko aukera, Kutxako 2101 51 0127971018 zenbakian 60 euro ordainduta.

Hilaren 8ra arte aurkez daitezke lanak Ikuskan »

Film laburren lehiaketarako lanak aurkezteko epea agortzen ari da. Hilaren 8an, hau da, datorren ostegunean bukatzen da lanak entregatzeko epea. Trintxer Kultural elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa azaroaren 12tik 19ra izango da aurten.

Edozeinek jartzeko modukoak »

Hiriko hainbat gunetan iragarki laburrak jartzen dituzte herritarrek; etxebizitza, lana edo zerbitzuak eskaintzen dituzte,  merke.  Ikasturte berriari begira pisu bila dabiltzanak, udan erabili eta gero motorra saldu nahi dutenak, udazkeneko garbiketa egin eta gauzak bota beharrean etekina atera nahi dietenak… horiek eta askoz gehiago dira iragarki tauletan zein hiriko horma eta autobus markesinetan paperean idatzitako oharrak jartzen dituztenak. Merkataritza guneak, unibertsitateak edota jende ugari igarotzen den tokiak dira horietako egokienak; eta erraza dirudien arren, bertan zer jarri birritan pentsatu beharra dago. Fakultateetako korridoreak, lokutorioak, autobus geltokiak edota merkataritza guneak dira iragarki  pertsonalak aurkitzeko toki ohikoenak. Kasu batzuetan antolatuta eta baimenekin; beste, batzuetan, berriz, gabe. Azken batean, edozeinek izan dezake horietako bat jartzeko arrazoia. Amarako Arccon iragarki taula jarria dute. Bertan, doan, etxebizitza, sal-erosketak eta lan zerbitzuak topatuko ditu bila doanak. Bertako arduradunek diotenez, «kontu eskandalagarririk ez duzu hemen aurkituko». Izan ere, iragarkia jartzeko baimena eskatu beharra baitago.  Hala eta guztiz ere, hainbat kontu xelebre izan direla onartu dute. Azken bolada honetan, lanerako bere burua eskaintzen duen jendea eta zerbitzuak dira gehien plazaratzen direnak. Merkataritza guneko kudeatzaileek ez dute bere gain hartzen bertan jarritakoaren gaineko erantzukizuna. «Eskainitakoa eta emandakoa iragarleen erantzukizuna da, baita idazkera ere». Irakurtzeko, berriz, komunera bidean geldialdia egin […]

Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, ongizatean »

Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek diru laguntzak eska ditzakete hilaren 30era bitartean. Eskaera eredua Gizarte Ekintza saileko bulegoan jaso daiteke edo www.pasaia.net webgunean. Iaz diru laguntza jaso zuten elkart…

Elkarte gastronomikoak deitu ditu Itsas Gelak »

Hilaren 15etik 18ra Itsasaldia Jaialdia Pasaiara etorriko da. Itsas Gela ari da topaketaren antolakuntzan, eta bertako elkartre gastronomikoei deia luzatu die, aipatu jaialdiaren barnean antolatuko duten bakailao lehiaketan parte har dezaten eskatzeko….

Gureakek 40 lanpostu sortuko ditu Legazpiko GKN enpresako piezak berrikusteko »

Espainiar berri agentzien arabera Gureak-ek Bergaran duen lantokian GKN Legazpi enpresan forjatutako piezak berrikusten hasiko dira. 40 lanpostu berri sortuko dituzte honetarako eta Bergarako lantokia 3.000 metro koadrotan handituko dute. Piezak errebi…

Lasa ontziola aparkalekua bilakatuta »

Oso nabarmena daTrintxerpe eta San Pedro aldean azkenaldian gertatzen ari den eraldaketa urbanistikoa. Pixkanaka badoaz aurrera garai bateko industria pabilioiak botatzeko lanak portuko Herreraren ipar eremuan. Lasa ontziola izandakoaren eraiste lanak bukatu  beri dituzte, eta ondoren orubea asfaltatu eta aparkalekua atondu dute bertan. Margotzen ere bukatu dute eta aurki erabiltzaileentzako zabalduko dutela espero da. Irrikaz daude inguruko bizilagunak, aparkalekua noiz zabalduko, izan ere, azkenaldian abiatu dituzten lanek are larriagoa bihurtu dute lehendik ere larria zen aparkaleku eskasiaren arazoa

Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia Agorreko Santikutzetan »

zingizango.com• Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira.
Saioa Agorreko Santikutze…

Andraitz: saskibaloirako deialdia »

zingizango.com• Andraitz KEk 2011-2012 denboraldian saskibaloian aritzeko deialdia bidali digu. Honakoei zuzenduta: 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako neska-mutilak 1996 eta 1997 Kadeteak 1994 eta 1995 Juniorrak Irailak 5, arratsaldeko 5,30ean. …