San Joango 25 etxebizitzaren zozketa egingo da martxoaren 31n »

Ordiziako San Joan auzoan eraikiko diren 25 etxebizitza berriren zozketa egingo da martxoaren 31n Herri Antzokian, 18:00etan. Etxebizitza propiorik ez duten pertsonek edo familiek parte hartu ahal izango dute zozketan. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: 2006ko martxoaren 1a baino lehen Ordizian erroldatuta egotea, edota gutxienez norbere bizitzaren %75 Ordizian erroldatuta egotea. Baldintzak bete eta oraindik etxebizitzen eskatzaileen udal erregistroan izena eman ez dutenek, izena eman behar dute arreta bulegoan zozketan parte hartu nahi badute. Izena emateko epea martxoaren 9an, asteazkenean, bukatuko da. Baldintzak betetzen ez badira, prozesuan parte ez hartzea da egokiena, etxebizitza tokatu eta ondoren uko eginez gero, ezingo baita beste zozketa batean parte hartu hurrengo bi urteren buruan. Onartuen behin behineko zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta udalaren webgunean egongo da ikusgai martxoaren 14tik 25era. Epe horretan jarri behar da dagokion erreklamazioa. Zozketarako behin betiko zerrenda hilaren 29an emango da ezagutzera. Baldintza plegua gaur argitaratuko dute webgunean. Bide itxita hamabost egunez Bestalde, datorren astelehenetik aurrera San Joan auzoko errotonda berritik Itsasondo aldera doan bidea itxita egongo da hamabost egunez ibilgailu eta oinezkoentzat. Bertan bizi direnak soilik pasa ahal izango dira. Itsasondo aldera autoz joateko errepidea hartu beharko da eta oinezkoek San Juan auzoko goiko etxebizitzen aldetik dute bidea.

Arazoak HITZAren banaketagaz »

Gaur gauean arazoak izan ditugu errotatibagaz eta ondorioz HITZA egunkaria ez da garaiz ailegatu harpidedunen etxeetara. Barkatu eragozpenak.

Emakumeen Eguna dela eta, ekitaldi sorta »

Asteartean Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta Errenteria-Oreretan hainbat ekitaldi antolatu dituzte ez egun horretarako bakarrik, aste osorako baizik. Datorren asterako antolatu dutenaren nondik norakoen eta adierazpen instituzionalaren berri eman zuten atzo Maite Peña Berdintasun Kontseiluko presidenteak eta Mari Mar Carrillo Emakume Saileko zinegotziak. Peñak nabarmendu zuen oraindik datuek ezberdintasun handiak daudela erakutsi arren, berdintasun eremuan azken hamarkadetan “urrats handiak” eman direla, eta horren adibide dela aste osorako prestatu duten egitaraua. Azken asteetan horretan ibili dira emakumeen parte-hartzea sustatzeko programaren barruan dauden kideak, Berdintasun Kontseilua eta Amalatz talde feminista, eta honako egitaraua atondu dute: Astelehena, hilak 7 19:30: Divorcios en matrimonios maduros; + de 50 años (Dibortzioak senar-emazte helduetan, 50 urtetik gora) hitzaldia, Reina Aretoan. Asteartea, hilak 8 17:30: Emakume Eguneko jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Honako taldeekin: Euskal dantza (Agurra), Kaputxinos (Las Marines), Erdialdea (Merengea), Agustinak (Noches de Bohemia), Pontika (Bolibood), Cristina (Perdoname), Gabierrota (Sex Boom), Beraun (Mery Popins), Euskal Dantza (Tafallako jaiak eta sorgin dantza), guztiak batera (country-a). Ostirala, hilak 11 18:30: Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren aurkezpen festa, kale kantu eta dantza jirarekin.  Udaletxetik kulturgunera egingo dute ibilbidea. 19:30: Aurkezpen festa Errenteria Hiria Kulturgunean: kontseiluaren logoaren aurkezpena, Mariasun Landa sarien banaketa, musika, dantza, aperitifa… Emakunderen leloarekin, bat Egitaraua berdintasunaren alde egindako […]

Korrika Batzordea barikuan jarriko da martxan »

“Mutrikuko euskalzale guztiei dei zabala” egin diete bertara joan daitezen. Zabiel kultur etxean barikuan, 20:00etan izango da hitzordua.

Berrikuntza aldetik inbertsioak egiteko eskatu die Olanok Goierriko enpresei »

Goierriko enpresa eta erakundeetako 50 bat ordezkariekin bildu da Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, diputazioaren lau urteotako balantzea egin eta «eskualdearen lehiakortasunaren inguruko debatea» zabaltzeko.  Elkarrizketan ekimenaren baitan egin zuten bilera, Goierriko Berrikuntza Gunean. Bisita, «Goierriko enpresen sarea hobeto ezagutzeko» ere baliatu nahi zuela azaldu zuen Olanok. Ahaldun nagusiaren hitzetan, «Goierriren egitura batez ere industriala» da lehiakortasunaren bidean, «berrikuntza teknologikoan eta kudeaketa aldetik inbertsioak» egin behar dituzte enpresek. «Ikuspegi ekonomikotik, espainiar merkatua gainbehera doa eta gure enpresek gero eta gehiago atera behar dute kanpora» Olanoren ustez. Nazioarteratze prozesu hori ordea, «ez da enpresena bakarrik, gizarte osoarena da». Etorkizunari begira, Landagipuzkoa programarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Baita Krisiaren Kontrako Planean enpresentzako jasotzen diren laguntzekin ere.

Kantu jirakoek gaur egingo dute entsegua »

Antxoko Kantu Jirakoek ahotsak berotuko dituzte hurrengo saiora begira. Entsegua Kultur Etxean egingo dute gaur, 19:30ean hasita.

Al Jazeerak datorren astetik emitituko ditu Muguruzaren dokumentalak »

Al Jazeera Docuementary Channel katea heldu den astean hasiko da Next Music Station emititzen, Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko dokumental seriea. Muguruzak eta bere lan taldean 2010. urtean zehar 9 herrialde arabiarretan barrena eginiko…

Kalonje eta Urkiola sagardotegiek eusko label sagardoa eskainiko dute »

Kalitatea Fundazioak eusko label sagardoa eskaintzearen aldeko apustua egin duten sagardotegien berri eman zuen atzo. Guztira 27 sagardotegi dira: Bizkaiko zazpi, Arabako bat eta Gipuzkoako 19. Gipuzkoarren artean, Donostiako Kalonje eta Urkiola daude….

“Daukagun lokala oso txikia geratu zaigu” »

Bost urte daramatza Groseko Indarra surf taldeak Zurriola hondartzan duen lokala handitzeko eskaera egiten Udalari. Izan ere, 1980an kluba sortu eta handik urte gutxira lokala eskuratu zutenetik ez du hobekuntza handiegirik lortu. Aurten, zerbait lortzeko esperantza dute klubeko arduradunek eta lanak lehenbailehen hastea da beraien nahia. Egungo lokalak 100 metro koadro inguru ditu eta ondorioz, arropaz aldatzeko eta surf taulen biltegi moduan darabilte batik bat, ez baitute beste askorako lekurik. Groseko Indarrako Jesus Jimenezekin bildu da Irutxuloko Hitza eta beraien beharren berri eman dio. Edonola ere, arazoa argi daukate, “daukagun lokala oso txikia geratu zaigu”. Egun, 250 bazkide ditu klubak eta itxaron zerrenda dute, ezinezkoa zaielako jende gehiago hartzea, dituzten azpiegitura arazoengatik. “Hasieran, Sagueseko berrikuntzen barnean zegoen gure lokalaren zabalkuntza, baina datak atzeratzen ari dira eta ez da aldaketarik egon. Uste dut finantziazioa dela arazoa”. Zehazki lokalak 140 metro koadro ditu eta lekua ia hirukoiztea da proiektuaren asmoa, pasealekuaren azpian zuloa handituz. Hala, 400 metro koadroko lokala lortu arte. Jimenezek azaldutakoaren arabera, dagoeneko Udalak proiektua osatu dauka iazko urte bukaeratik. Gainera, Kostalde-baimena betetzen du, behin agindutako aldaketak eginda. “Arkitektuak gurekin harremanetan jarri ziren eta gure beharren berri eman genien”, azaldu du Jimenezek. Egoitza berriak gimnasio txiki bat eta eskola teorikoak […]

Irun eta Donostia artean lau autobus linea berri daude gaurtik »

Gaur abiatuko dira Ekialdebus, Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Iruni dagokionez, Ibaetako kanpusera autopistatik doazen bi autobus lineaz gain, beste bi lotura berri daude Irun eta Donostiako Gipuzkoa plazaren artean, bat Hondarribian abiatzen dena, eta beste bat Irun erdialdean jaiotzen dena. Gainera, lehengo linea gehienek ordutegi aldaketak izan dituzte. Hiritarren Harremanetarako ordezkari Maite Cruzadok “oso positiboki” balporatzen ditu aldaketak: “Irun eta Donostia arteko loturak zabalzeaz gain, aldikotasunean eginiko hobekuntzei esker, hiri eta hiriarteko ibilbide batzuen arteko konexioak erreztuko ditu”, adierazi du. Irun erdialdetik abiatzen diren linea berriak E24: Irun-Ibaeta zuzenean autopistatik. Lanegunetan soilik. Aldikotasuna orduro, 07:15etik 20:15era. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain eta autopistarekin lotura. Abuztuan ezik. E26: Irun-Donostia, N-1etik. Hondarribitik. 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:00etatik 21:00etara orduro. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain, Gaintxurizketa. Hondarribitik datozen linea berriak E20: Hondarribia-Ospitala-Donostia, N-1etik. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, + 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 8:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 0:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean […]