Nagusitasunez irabazi du Laskorainek etxean jokatutako partida »

Larunbatean, Usabalgo polikiroldegian jokatu zuen Laskorainek Gernikako Zuzenbide-Naturgas taldearen aurka, eta sufrituta baina nagusitasunarekin irabazi zion 5-2ko emaitzarekin. Aurkaria sailkapeneko postu erosoetan dago kokatuta, eta beraz, talde arr…

Zizurkil trindoor lehiaketatik kanpo geratu da »

Trindoor lehiaketatik kanpo geratu dira zizurkildarrak. Larunbatean jokatu zen Trindoor kanporaketa Hondarribi eta Zizurkil artean. Lehia estua eta maila onekoa izan zen. Hondarribi sailkatu zen, aurtengo ekitaldiko hirugarren denborarik onena eginda….

Tolosaldeak marka bikainak lortu ditu Gipuzkoakoan »

Gipuzkoako Txapelketa jokatu da azken asteetan eta bertan parte hartu du Tolosaldea I. K. T igeriketa taldeak. Gainera, emaitza bikainak lortu zituzten bertan. Izan ere, 7 aldiz lortu zuten Gipuzkoako Txapeldunak izatea. 12 zilarrezko domina eta 9 bro…

Kaldereroak Anoeta eta Iruran »

Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian »

Maider Mendizabalek eta Casetek Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketaren hirugarren postua lortu zuten, larunbatean Beotibarren jokatutako partidan 23-30 irabaziz. Txapela Etcheleku-Montes bikoteak jantzi zuen 30-19 gar…

Arrospidek nagusietan lortu ez duen txapela jantzi du Zabaletak gaztetxoenetan »

Iñaki Azurmendik eta Aitzol Atutxak irabazi zuten igandean Anjel Arrospideren eta Ugaitz Mugerzaren aurka Azpeitian jokatu zen Urrezko Aizkorako Binakako Txapelketa. Aldiz, Mikel Zabaleta leitzarrak eta Eneko Otañok Gaztetxo mailako txapela eskuratu zuten Eloy Kortxeroren eta Iker Vicenteren aurka jokatu zuten finalean. Giro bikaina izan zen Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan, ehunka ikusle izan baitziren harmailetan. Aizkolariek sei proba egin zituzten. Lehenengo lau probetan parean ibili ziren bi bikoteak, baina, bi 60 ontzako moztu behar zituzten, bakoitzak bana. Leaburukoari adabegidun egurra tokatu zitzaion, eta arazoak izan zituen lana amaitzeko. Honela, gauzak erabakita gelditu ziren, txapeldunek bi 60 ontzakoak 4 minutu eta 39 segundoan moztu baitzituzten eta 5 minutu eta 20 segundoan, berriz, Arrospidek eta Mugerza II.ak. Seigarren probara alde handiarekin iritsi ziren Arriarangoa eta Dimakoa, eta aurkariak, aldiz, nahiko etsita zeuden azken proban. Lehen zuten aldea, areagotu egin zuten irabazleek. Beraiek 16 minutu eta 49 segundo behar izan zituzten, eta gipuzkoarrek 18 minutu eta 13 segundo. Guztira txapeldunek 29 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten proba guztiak amaitzeko eta Arrospidek eta Mugerza II.ak 31 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten proba guztia amaitzeko. Txapelketa guztian zehar bikain ibili diren arren, ez zuten egunik onena izan gipuzkoarrek eta azkenean desberdintasun handiarekin […]

Bostetik final bakarra irabazi dute eskualdekoek Euskal Herriko Txapelketan »

Eskualdekoek bost final jokatu dituzte asteburuan Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan eta garaipen bakarra lortu dute. Zazpi Iturriko Erik Jaka lizartzarrak lortu du txapela jubenilen mailan Doneztebe elkarteko Lasaren aurka 22-16 irabaziz . Zazpi Iturriko Xalton Zabalak azaldu duenez, gaizki hasi zen partida, Lasak sakea erabili baitzuen mina egiteko. «Asko jo zion Lasak», dio Zabalak. «Gero Jaka asmatzen hasi zen eta 12-9 galtzetik 12-19ra iritsi zen. Lan asko egin behar izan zuen Jakak partida irabazteko». Lizartzarrak partida bakar bat galdu gabe eskuratu du txapelketa. Aurrera-Saiaz elkarteko bi bikote lehiatu ziren finaletan. Nagusien ohorezko mailan Urbietak eta Telletxeak 22-16 galdu zuten Hernaniko elkartekoen aurka. Aurrera Saiazeko Luis Galarragak azaldu duenez, «beroketan ari zela pilota sartu zitzaion Telletxeari eta horrek partida baldintzatu zuen». Urbietak lan handia egin zuela dio Galarragak eta 18 urterekin nagusien ohorezko mailako finalean aritzea nabarmendu du. Kadeteetan Mujika eta Iruretagoienak 19-22 galdu zuten Segurako elkartekoen aurka. «Ez zuten bere maila eman», esan du Galarragak. «Ez ziren partidan sartu. Opari asko egin zituzten eta horrela irabaztea zaila da». Orokorrean gustura azaldu da Luis Galarraga Aurrera Saiaz elkarteko pilotariek egindako txapelketarekin. Gazteleku elkarteko Tolosa anoetarrak 18-13 galdu zuen Burlatako Agirreren aurka kadeteen banakako mailan, partida gogor batean. Mikel Belloso tolosarrak […]

Irutxulo jokoan »

Ramon Labaien, idazlea Sortu sortuko den, legalizatuko duten ala ez, ETAren ekintza armatuak betirako bukatu diren ala ez… eztabaida nagusia gaur egun Euska Herrian. Optimistak, batetik, dena negoziatua dagoela diotenak; bai presoen gai mingarria, baita alderdi berri hori osatu dutenen sinesgarritasuna ere. Pesimistak, bestetik, itsuak zioen bezala, ikusiko dugula esaten dutenak. Espainiako Gobernuarentzat, presoak direla-eta, erabaki bat hatzea benetan zaila delako, ikusiz nola gaia, bai Ebroren hegoaldean eta baita hemen ere, gorrotoak pipiatua dagoen. Behin eta berriro, Espainiako epaileentzat, Sorturi dagozkienetan, susmoak froga bihurtzen direlako eta behin hori onartuz, edozein gauzak balio duela. Beste hitzetan esanda, erabakiko dutena ez dela zuzenbidean oinarritua izango, Espainiako bi alderdi nagusiei komeni zaienean, baizik. Besteak beste, pentsa liteke, ezker abertzaleak datozen hauteskundeetan parte hartzen badu, gaur egun zanpatzen gaituzten Espainiako alderdien arteko koalizioak pisurik gabe geldituko direla. Behintzat horrela pentsa dezakegu… Eta horrela gauzak, berriro hauteskundean Donostian, Donostiako alkatetza dagoela jokoan. Iruditzen zait, sortuko den borroka ez dela izango beti ezagutu dugun alderdien arteko horietakoa, baizik, pertsonen artekoa. Alkate hautagaien artekoa. Bi pertsona, bi hautagai, bi programa. Besteek gauzak nahasteko balio dute, denbora galtzeko. Adibidez, Galdos hautagaiaren kasuan. Segur asko, donostiarrek nahikoa izan dute denbora luzerako, Tolosatik etorritako alkate batekin, berriro kanpotar batengan pentsatzeko, […]

Miramongo teknologia parkea Galarretara zabaldu da »

Miramongo teknologia parkeari Donostiako eremua txiki geratu zaio eta Galarretan, Hernaniko lurretan, botako ditu sustraiak. 150.107 metro koadroko eremuan Orona igogailu enpresak egoitza eraikiko du, eragile publikoek (Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako…

Txoznak ere herriaren parte direla aldarrikatu dute »

Inoiz baino kontzertu, jarduera eta ekitaldi gehiago antolatu dituztela azaldu dute Tolosako Txosna Batzordeko kideek. Aurtengo Inauterietan, Alondiga plazan egongo da txosnagunea eta honekin ez daude oso gustura: «Azken hiru urteetan gure txokoa Euskal Herria plazan antolatu dugu, baina oraingoan Tolosako Udalak Alondigako plazara baztertuko gaitu, txosnak jai girotik urrunduz». Honen aurrean, eurek leku finko bat aldarrikatzen dute: «Txosnaguneak beharrezkoa du Inauterietan bere toki finkoa edukitzea, eta jaiei eskaintzen dien guztiagatik merezi ere, merezi du. Gure ustez, Euskal Herria plaza da ezbairik gabe txoznentzat tokirik aproposena, gerontologiko berria egin den plaza baino askoz egokiagoa baita. Ez gatoz bat udaletxeak honen harira ezartzen dizkigun trabekin eta aitzakiekin, eta gure eskakizuna argia da: Euskal Herria plaza izan dadila Inauterietan txosnagunearen toki finkoa». Txosnagunea karpa baten barruan egongo da Inauterietan. Sei egunetarako antolatu duten egitaraua begiratuz gero, haur, gazte nahiz helduek jai giroa topatuko dute bertan. Eredu alternatiboa eta parte hartzailea bultzatzen duen gunea izaki, aldarrikapenek bere lekua edukiko dute txosnagunean. Gauzak horrela, «gazteen egoera salatuz, ama lurra babestuz, parekidetasuna sustatuz, sozialismoaren alde, independentziaren alde…» jardungo dira. Jai giroa kolore desberdinez marraztuko dute Alondegia plazan. «Trabak traba», hori azpimarratu nahi izan dute batzordekoek: «Nahiz eta udalak tokiz baztertu eta hainbat laguntza ukatu, ahalik […]