Batukadaren erritmoan doaz konpartsak »

Momo jainkosa gidari, Donostiako konpartsak Viktoria Eugeniatik Konstituzio plazara bidean doaz.

Gesalagak errugabetzat jo du bere burua »

Iraitz Gesalaga ‘Tximas’-ek errugabetzat jo du bere burua. Gaur goizean deklaratu du zarauztarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Informatikaz “ezer gutxi” dakiela adierazi du, eta ez duela ETArekin loturarik.Fiskaltz…

Zorionak Zuri kantatu diote Viktoria Eugeniari »

Hiriko konpartsak Viktoria Eugenian bildu dira. Zorionak Zuri kantatu diote, aurten 100 urte beteko ditu-eta. Momo jainkosarekin batera Parte Zaharrerantz joango dira.

Haurtxo Zaratatsuak kalera atera dira »

New Orleanseko jazz erritmoz betetzen ari dira kaleak. Los Bebes de La Bulla edo Haur Zaratatsuak izeneko konpartsa Viktoria Eugenian da bere musika bandarekin.

Hondakinen kudeaketaren gainean ardura eskatu du Eguzkik »

Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolak…

Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin »

Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, Beasain Lantzenena. Luze jo zuen atzo iluntzeko osoko bilkurak. Gai zerrendan zeuden hamabi gaien artean, ordea, aurrekontuek hartu zuten garrantziarik handiena. Koldo Agirre alkateak, aurrekontu horiek egiteko prozesua azaldu zuen aurrena. “Herritarrekin egin ditugun bilkuretan jasotako ekarpenak” jaso dituztela esan zuen, nahiz eta parte hartze hori ez den izan beraiek nahi zuten adinakoa. Horrez gain, “alderdiekin bilera erronda bat egin dugu, eta proposamenen %80 jaso ditugu”.  Gainontzeko alderdiek ere, eskertu egin zuten bilera horiek egin izana eta beraien zenbait proposamen aurrekontuetan jaso izana”. Agirrek, udala “egoera ekonomiko onean” dagoela azaldu zuen, zorpetzerik gabe, nahiz eta fondo foralari itzuli beharreko diru kopuruaren eragina nabarituko duten. Hala ere, aurten udal tasak igo ez dituztenez, sarrerak ere ozta-ozta mantenduko ditu udalak. Zentzu horretan, aurtengo helburu nagusiak, dituzten baliabideei “ahalik eta etekin handiena” ateratzea eta “gastua kontrolatzea” direla azaldu zuen. Emendakinak Aurrekontuei egindako emendakinen artean, Aitor Aldasorok (EAJ) aurkeztutako sei aldaketetatik bi onartu zituen udalbatzak. […]

Udalak Añarbeko erreserba eremua ez atzeratzeko eskatu dio aldundiari »

Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumeneko beste hainbat gairen artean, eskaera nagusi bat egingo dio aldundiari: Añarbeko erreserba eremuaren sorrera gehiago ez atzeratzeko. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak garrantzitsutzat jo du eremu hori babestea, klima erregulatzeko, ur horniketarako eta inguruko bioaniztasuna zaintzeko “ezinbesteko gune naturala” delako. Ferradasek gogorarazi du 1.700 hektarea dituela inguruak, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena daukala. Hori ez da, baina, eskaera bakarra izango: Listorretako atseden lekuan inbertsioak egiteko galdegingo dio Julian Unanue Mendi eta Natura Ingurunearen zuzendari nagusiari. Inbertsio horiek baso naturaletan (harizti eta pagadiak), ibaietan, larreetan, Aiako Harriko Natur Parkea eta Kontserbazio Gune Bereziaren erabilera publikoan ere egiteko eskatuko dio. Baso eta ibaietan, inbertsioak Inbertsio hori, hala nola, harizti eta pagadien eta ibai eta erreken egoera ona mantentzeko basolanetara bideratzea da Ferradasen proposamena. Horrez gain, anfibioentzako bi hezegune eraikitzeko ere eskatuko du. Ehiza eta larreetako plana egiteko ere proposatuko du Ingurumen zinegotziak. Ehizarekin lotuta, ezkutuko ehizaren, distantzien eta legez kanpoko ehiza postuen kontrola areagotzea da asmoa. Larreei dagokionez, berriz, Aldura, Pertsele, Otsarte eta Malbazar inguruan larreak sortzeko lanak egitea (askaren bat, itxiturak, garbiketak…), eta legez kanpoko abeltzainen kontrola areagotzea. Añarbeko erreserba gunearen gaineko komunikazio kanpaina ere […]

Asteburuan ez dago saskibaloi jardunaldirik »

Pasa den asteburuan atsedena egokitu zitzaion Saskilagunaken helduen taldeari, eta asteburu honetan ez dago saskibaloi jardunaldirik. Hala, Saskilagunakeko hiru taldeek ez dute partidarik. Helduek Alde Zaharraren kontra jokatuko dute hurrengoan, eta ga…

Altxerri galeriak ukatu egin du Asins artistaren koadroak behar ez bezala saldu dituenik »

Donostiako Altxerri arte galeriako arduradunak “suminduta” agertu dira gaur. Elena Asins artistak bereak diren sei marrazki sinadurarik gabe saldu izana leporatu die-eta. Madrilgo Arco arte azokara hainbat artisten obrak eraman ditu Altxerr…

Ospatu dituzte inauteriak Elizalden eta Haurtzaron »

Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere. Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude. Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.