Loinaz Jauregi: «Goiz batean hamar programa grabatzeko gai ginen» »

Gazte-gaztetatik datorkio Loinaz Jauregiri (Beasain, 1962) interpretazio munduan aritzeko grina. Umea zela, Egan taldean aritu zen abeslari. «Ez oraingo Eganekin, Saldiasek-eta, haien taldea sortu baino lehen edo garai bertsuan Egan izeneko rock talde bat sortu zuten Beasainen Erguin anaiek». 9 bat urte zituen artean, eta bi urte inguruz aritu ziren kantari. Umetako abentura hura ataka bihurtu zitzaion 18 urterekin. «Hemen orduan ez zegoen ezer. Ez telebistarik, ez antzerkirako tradiziorik… Karrera bat ikasi edo Madrilera interpretazioa ikastera joan, hori zen zalantza. Beharbada ez nintzen oso ausarta, baina inguruko giroak ere ez zuen laguntzen pauso hori ematen». Ikasle ona zenez eta «gauza seguruagoa» zenez, Zuzenbidea ikastera joan zen egun bizitoki duen lekura, Donostiara. Unibertsitatean zebilela, Euskal Telebista jarri zen martxan, eta Eusko Jaurlaritza ikastaroak antolatzen hasi zen jendea prestatzeko. «Artean hemen ez zegoen ez aurkezlerik eta ez ezer! Bikoizketako ikastaro batean hasi nintzen. Jendea ja behar zuten, eta hala hasi ginen». Hasierako urte haietan bikoizle lanetan aritu zen, eta, horretan zebilela, telebistarako proba batzuk egon ziren; aurkeztu zen, eta Poli eta Loinaz haurrentzako programa egiteko aukeratu zuten. Espainiako telebistako bi kateek soilik emititzen zituzten orduan umeentzako programak, eta euskaraz zegoen gabezia hori bete zuen saioak. «18:00ak aldera hasten zen, eta pare bat […]

Zezen festa Ostiral Mehe egunean »

Giro polita zezen plazan Ostiral Mehe egunean.

Ikasbideko haurrek Loiolako Erriberara eraman dituzte inauteriak »

Auzo osora hedatu dituzte inauteriak Ikasbide ikastetxeko haurrek. Euskal inauteri tradizionala oinarritzat hartuta, Loiolako Erriberako eskolako ikasleek mozorroaren jaia dela gogorazi diete inguruko herritarrei. Gurasoen eta paseoan zebiltzanen gozagarri izan da inauteriaren adierazpen hau. Jai eguna ez izanik, arratsaldez ari dira egiten Ostiral Mehearen ospakizunak. Horren adibidea da Ikasbideko ikasleen inauterietako kale jira.

Steve McQueen zuzendariaren ‘Hunger’ filma proiektatuko dute Kresala zineklubean »

Xabier Montoia idazle eta musikaria izango da gonbidatu gisa. IRAko presoen gose grebaren inguruko filma da; Michael Fassbender aktorea Bobby Sandsen pertsonaiaren larruan agertzen da.  Astelehenean, 19:30ean Steve McQueen zuzendariaren Hunger filma proiektatuko dute Kresala zineklubean. Ohi bezala, Arrasate kaleko Kutxaren aretoan egingo dute zinema emanaldia. Xabier Montoia musikari eta idazleak parte hartuko du gonbidatu gisa. IRAko presoen gose greba, eta Bobby Sands eta beste lagun batzuen heriotza kontatzen du filmak. Michael Fassbender aktorea agertzen da filmean, Bobby Sandsen larruan. 2008ko Zinemaldian aurkeztu zuten McQueen-en filma. Fassbender bera etorri zen filma aurkeztera.

Hilaren 14ko zozketa Valentinen »

2011n zehar jaunartzea egin zuten eta ezkondu zirenen artean Foto Valentin argazkilaritza dendak zozketa egiten du urtero San Balentin egunean. Aurten, Aroa Peñak irabazi du jaunartzetako saria. Horri esker, estudio sesioa dohainik atera zaio. Ezkontz…

Automobilismo denboraldia etzi hasiko da Olaberrian, Karting Serieko lehen lasterketekin »

Euskal Herriko automobilismo denboraldia ernetzen ari da, neguko lozorrotik pixkanaka aterata. Karting modalitatea izango da motoreak berotzen hasiko den lehenbizikoa, Olaberriko zirkuituan. Aurreko urteetako esperientziari segiko diote Olaberriko Zirkuituaren arduradun berriek, Gipzkoa Motorsporten barruan, eta Olaberriko Karting Serieak jokatuko dituzte, bost igandetan.   Aurreneko lasterketak etzi, 11:00etatik aurrera dira. Lehiaketari «indar gehiago» eman nahi diotela aurreratu du Gipuzkoa Motorsporteko Ibon Arregik. «Asteburu osoan egongo da zirkuituan lehiaketako giroa, pilotu gehienak larunbatean entrenatzera etorriko baitira». Karting Serieetako proba bakoitzean bi final jokatuko dituzte, kategoriak horietan bereiziz. Euskal Herriko kart gidari orok har dezake parte, haurretatik helduetara. «8-10 urteko haurrak izan ohi dira gazteenak. Maila gorena, berriz, KZ2 da. Ibilgailu horiek 140 kilometro orduko abiadura har dezakete», dio Arregik. Beste edozein kiroletan bezala, kimu edo alebin mailatik hasten da kartingeko kategoria-banaketa ere. Kimu, kadete, gazte, heldu eta KZ2 mailetan jokatuko da. Denboraldirako itxaropentsu Automobilismorako afizioan ere krisiaren eragina nabaritu den arren, Olaberriko zirkuituan ez dute etsi nahi. Motor zaletasunari eta kart munduari lotutako «giro ezin hobea» izango dela iragarri dute, eta goierritar guztiak gonbidatu dituzte. Sarrera doan da. Denboraldiaren hastepen honetan, eta taldeak mekanikoki azken doikuntzak egiten ari direla jakinda, bihar ikusiko da zer-nolako partaidetza egongo den igandeko serieko lasterketetan. «Gure asmoa […]

Ostiralean ikastetxeetan eta larunbatean herrietan ospatuko dituzte Inauteriak »

Larunbateko desfilean koreografia berezia izango da
Inauteriak festarako aitzakia dira batean eta bestean eta Orion eta Aian ere izango da ekitaldirik. Gaur, ostirala, ikastetxeek jarriko diete jaiei lehen mozorroa.
Ikastolakoek arratsalderako honako…

Pirritxen eta Porrotxen Lazkaoko ikuskizunerako sarrerak agortu dira »

Pirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu…

Lazkaoko gazteek inauteri festa egingo dute bihar »

Berriki indar berriz ekimenak antolatzeari heldu dion Lazkaoko Gazte Asanbladak inauteri festa prestatu du, biharko. Aspaldiko partez, mozorrotuen giroa itzuliko da Lazkaora. Larunbat inautean “zirkoa” jarri dute mozorrotzeko gaitzat. 12:30…

‘Berria’ pilota txapelketako partidak etzi Araman »

Berria egunkariak antolatu duen XI. Berria pilota txapelketako kanporaketak Aramako Loitza pilotalekuan jokatuko dira etzi, igandea, 11:00etatik aurrera. Amezketako Zazpi Iturri eta Ortuellako Danok Lagunak taldeak lehiatuko dira, kadete, gazte eta nag…