‘Idiazabal erara’ sukaldatzeko saioa antolatu dute Euskal Jaien barruan »

Ordiziako Euskal Jaietako egitarauaren barruan, sukaldaritza eta Idiazabal gazta uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute. Astelehenean, Iñigo Lavado sukaldaria eta Mikel Zeberio gastronomia aditua etorriko dira D’Elikatuz zentrora, parte hartu n…

Goikoetxea-Lopez, Munduko Txapelketa irabazteko bikote faboritoa »

Ostiralean hasiko da Nazioarteko Federazioak antolatutako Munduko Txapelketa, Hossegorren (Frantzia). Txapelketa hau ez da jokatu 2004tik, eta bi berrikuntza aipatu dituzte aurkezpenean: alde batetik, 15 tantoko bi set irabazi beharko dira partidak ira…

Beasainmendin auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan »

Azken hamarkadetan egin ohi duten bezala, iraileko lehen asteburuan ospatuko dituzte aurten ere auzoko jaiak Beasainmendin. Festak larunbatean hasiko badira ere, igandea izango da jai egun nagusia. Egitarauan ez dute aldaketarik egin azken urte hauetan, eta aurten ere ohiko ekitaldiekin egingo dute festa. Auzotarrez gain, jende gehien erakarriko duen ekitaldia Usurbeko Igoera lasterketa izango da. Igande goizean izango da proba aurten ere, Beasain erdiguneko Andre Maria Zeruratuaren eliza paretik irten eta Agortaraino. Ibilbide guztia Erauskin kaletik barrena izango da. Guztira, parte hartzaileek, 4,7 kilometro eta 446 metroko aldea duen ibilbidea egin beharko dute. Lasterketa 11:30ean hasiko da, eta bertan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea egunean bertan izango da, irteera puntuan, 10:00etatik aurrera. Korrikalari bakoitzak hamar euro ordaindu beharko du. Lasterketako antolatzaileek egindako kalkuluen arabera, korrikalari azkarrenak batez beste 22 minutu beharko ditu Agortara iristeko. Lehenengo helmugaratzen diren hiru gizonezkoek eta emakumezkoek saria jasoko dute. Baita lehen gizonezko herritarrak eta emakumezko herritarrak ere. Gainerako parte hartzaile guztiek kamixeta jasoko dute opari. Igandean helmuga zeharkatzen duen lehen korrikalariak 2005ean Joan Mari Garinek jarritako errekorra gainditzen badu, 80 euroko saria ere jasoko du. Garinek 21 minutu eta 24 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, eta ordutik inork ez […]

Ardiaren aitzakian festa egingo dute igandean Legazpin »

Igandean Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin. Ardiak aitzakiatzat hartuta, jai giroa goizeko 10:00etatik zabalduko da Euskal Herria plazan, postuak irekitzearekin batera. Ardiek eta gaztak bereganatuko dituzte goizeko ekintzak. Gipuzkoako Ardi Gaztaren 27. Lehiaketa eta Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 21. Lehiaketa dira goizeko zita garrantzitsuenak. Hala ere, egitaraua gaztetxoen gazta lehiaketak, ardi mozte erakustaldiak, gazta, sagardo eta ardi okel dastaketek eta omenaldiek ere osatuko dute. Urtero bezala, Gipuzkoako lau aiton-amona artzain eta Ameriketan artzain aritutako beste 4 artzain omenduko dituzte Gipuzkoako Artzain Egunean. Aurten baita Eduardo Urarte albaitaria eta Juan Joxe Aranguren artzaina ere. Urarteri artzantzaren alde eginiko lana aitortuko diote eta Arangurenek ELE elkarteko Artzain Eredugarria saria jasoko du. Euskal Herria plazan denetariko postuak ere egongo dira. Egur eta harri tailak, goarnizioak, hari lanak, nekazal tresnak, larruzko lanak, bitxiak, saskiak, eskuareak edota zeramika eta egur lanak jarriko dituzte plazako postuetan ikusgai eta erosgai.Jubilatuen egoitzan egingo den bazkarirako txartelak ere salduko dituzte azokan. Arratsaldean azkenik, 43. Artzain Txakurren Txapelketa egingo dute Urtatzako urtegira bideko zelaietan. Zazpi parte hartzaile izango ditu aurten txapelketak, horien artean Aitor Tato ataundarra eta Argi txakurra. Ikatzaren argazki rallya Egun honen bueltan Ikatza argazkilari elkarteak argazki rallya ere antolatu ohi du. Igandean bertan 9:00etatik 10:30era eman […]

“Garaipena beti da pozgarria eta Antiguako txapelketak ospea du” »

Beñat Arzelus, Pilotaria Behin Frontis enpresarekin zuen kontratua hautsita, afizionatuetan jokatzera itzultzeko arazoak izango zituela uste zuen; hala ere, udaran hainbat lehietan parte hartu du, eta Antiguako irabazlea izan da asteburuan, Joseba Ezkurdia aurrelariarekin batera. Bi urterako kontratua sinatu zuen Frontis enpresarekin, 2009tik 2011ra. Iazko urrian, ordea, enpresa itxi egingo zutela eta, berriro afizionatuetara itzuli zen Beñat Arzelus (Egia, 1990). «Partida gutxi zeuden, eta jokatu gabe egotea denbora galtzea zen», aipatu dio Arzelusek Irutxuloko Hitzari. Aurrera baikor begiratzen du eta jauzi handiago bat emateko zain dago. Berezia izan da zuretzako aurtengo Antiguako Txapelketa, ezta? Behin Frontis utzita, afizionatutan jokatzeko ez nindutela hartuko esan zidaten. Hala ere, Antigua, Zumaia eta Burlatako txapelketetarako deitu zidaten, baita Grounda jokatzeko ere. Ilusioa handia egin zidan Antiguakoa jokatzeak; gainera, etxetik gertu egonda, lagunek joateko aukera izan dute. Helduekin jokatzeko esan zidatenean, beldurtu egin nintzen, ni baino esperientzia gehiago baitute. Zure aurrelaria izan da Ezkurdia. Lehenagotik ezagutzen zenuen? Bai! Arbizukoa da eta txikitatik ezagutzen dut. Lehen atzelaria zen eta Ansotegi izaten zuen bikote. Gero, aurrean jokatzen hasi zen, eta berarekin jokatu dudan lehen txapelketa izan da Antiguakoa. Esperientzia ona izan da eta oso ongi moldatu gara. Lehen partida ez genuen oso ona egin, baina gero hobeto […]

Soldadura ikasteko aukera »

Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan Soldadura eta galdaragintzarako 2011-2012ko ikasturtea laster hasiko da. Ikasketa horiek dira DBHko graduatua lortu ez duten 16-18 urteko gazteentzat. Taldea osatzeko plaza pare bat hutsik da…

‘Arriya’ ikusteko aukera gehiago »

Pelikulak izan duen arrakasta ikusirik, asteburuan berriro Arriya filma emango dute Aita Marin: ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; igandean 19:30ean; eta astelehenean 22:00etan.

Kainoien burrunbak hiria isilduko du »

Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko udalerri eta herritarrak omenduko dituzte; Zubietako Itunaren mendeurrena gogoratzen duen oroigarria jasoko dute. Monpaseko pasabidea, autobus geltokia… Eguneroko edo etorkizuneko asmo eta kezkak albo batera utzi eta atzera begira jartzeko eguna da abuztuaren 31. Duela 198 urte hiria suntsitu eta ezerezetik egun ezagutzen dugun Donostia eraikitzeko eman diren pausoen inguruan gogoeta egiteko unea da. Kainoi eta danbor hotsak 18:00etan hasiko dira Parte Zaharreko kaleak estaltzen. Kainoieta elkartearekin batera parte hartzen duten beste hamaika elkartek armada anglo-portuges eta frantsesen arteko liskarrek eragindako sarraskia ekarriko dute gogora. Desfilea hasieratik jarraitu nahi dutenak Zuloaga plazara hurbildu beharko dira. Berandu dabiltzanek, aldiz, San Jeronimo kaleak Bulebarrarekin bat egiten duen sarreran egin dezakete geldialdia; lurreko sarbidea zegoen lekuan egingo baitiete Oarsoaldeko herri eta herritarrei omenaldia. Duela bi mendeko hondamendiaren ondorioak pairatu zituzten Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzun herriei egingo diete gorazarre. Aurten lehenengoz banatuko duten oroigarria jasoko dutela aurreratu du Kainoieta elkarteko Jose Luis Molinuevo kideak. Zubietako Ituna sinatu zela ehun urte bete zirenean Espainiako Gobernuak bidalitako oroigarriaren erreplika dela deskribatu du. «Aizpurua baserrira joan eta bertako jabeak aitak ganbaran gorde zuen diploma atera zuen». Ustekabean eskuratutako altxorraren oroigarria eta herritarren txaloa eramango dute, hortaz, Oarsoaldeko bizilagunek etxera. Oroigarria berrituko […]

Yosigo argazkilari donostiarra Getxophoton izango da »

Bilboko Parte Zaharreko txikiteroen inguruan egindako proiektua aurkeztuko du iraileko jaialdian

Zahartzaroaren inguruko hogei bat erakusketa izango dira ikusgai Getxophotoren bosgarren ekitaldian. Hogei argazkilarik zahartzaroari buruzko erretratu p…

Gazteek erdi prezioan erosi ahal izango dituzte Zinemaldiko sarrerak »

Euskarazko azpitituludun saio guztietarako sarrerak euro baten truke eskuratuko dituzte Kutxarekin elkarlanean, publiko gaztearen partaidetza sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Zinemaldiak. Onuradunak Gaztekutxa txartela duten gazteak izango dira –Kutxaren 14 eta 29 urte bitarteko bezeroak–. Batetik, deskontuak eta beherapenak izango dira; inaugurazio eta amaierako galetan eta belodromoan izan ezik. Beste guztietan %50eko deskontua izango dute. Gainera, euskarazko azpitituludun saio guztietarako sarrerak euro bakar baten truke eskuratu ahal izango dituzte. Zozketak ere egingo dituzte: Belodromoko emanaldietarako 1.200 sarrera zozkatuko dira, bi sarrera bikoitz inaugurazio galarako, eta beste bi gonbidapen amaiera festarako. Halaber, irailaren 23an Bataplanen gazte festa egingo dute. Ekimen honen bidez ahalik eta gazte gehien erakarri nahi dituzte Zinemaldira : «150.000 ikusle baino gehiago ditu jaialdiak. Halere, azken urtean 12.000 ikusle galdu genituen. Gazteak dira etorkizuna, eta haiek zinema aretoetara eramateko bideak bilatu behar dira. Gainera kontuan hartu behar dugu ikus-entzunezkoak etenik gabe eraldatzen ari direla, eta zinemaz gain beste hainbat alternatiba eskaintzen ari direla», adierazi du zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek. Belodromoko filmak Aurten Belodromoan hiru film estreinatuko dituzte. Paul W.S. Andersonen ‘The Three Musketeers’ 3D formatuan proiektatuko dute. Eduardo Chapero-Jacksonek bere lehendabiziko filma aurkeztuko du: ‘Verbo’. Fantasiak eta rap musikak bat egingo dute lan honetan. Mundu birtualean murgildutako gazte […]