Tailer berria antolatu du Argoiak elkarteak »

Osasuna, edertasuna eta makillatzeko trikumailuak tailerra antolatu du Argoiak elkarteak, asteazkeanean otsailak 22. Marta Calvo estetizistak emango du tailerra elkartearen egoitzan, arratsaldeko 17:00etik aurrera.

Kaleratze bat gelditzeko eskatu du Ezker Anitzak »

Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua  geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du b…

Peña, Maia, Sarriegi eta Mendiluze, 25eko bertso saioan »

Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean.
Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak…

Jon Gaintzak eta Amets Sarasuak urrea eskuratu dute Euskadiko lehian »

Pasa den asteburuan jokatu zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan herr…

Harrobiko taldeen aldeko kanpaina abiatu du Unionek »

Real Union futbol taldeak kanpaina berria abiatuko du gaurtik aurrera, harrobiko taldeen alde dirua biltzeko xedearekin. Unionen Zozketa izena du kanpainak eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, saltoki, enpresa eta pertsonen artean 50.000 txartel banatzea aurreikusi dute, horietako bakoitza bost euroko prezioan. Atzoko aurkezpenean izandakoen artean Ricardo Garcia Real Unioneko presidentea, Joseba Lopetegi kanpainaren kolaboratzailea eta Gorka Berges marketing eta prentsa arduraduna izan zireen, eta Garciak azaldu zuenez, babesle eta diru laguntzen kopurua «nabarmen jaitsi dela» kontuan hartuz, harrobia zaintzeko adina diru biltzea “beharrezkoa” ikusi dute. Izan ere, harrobiko hamar talde ditu gaur egun Unionek, eta jokalari bakoitzak “ia 1.500 euroko kostua” duela esan zuen Ricardo Garcia presidenteak: “Jokalariak jantzi behar dira, teknikariak eta fisioterapeutak kontratatu, bidaiak… eta horrek guztiak, gutxi gorabehera, 1.470 euro suposatzen du jokalariko. Gurasoek, 30 euro ordaintzen dituzte hilero, eta argi dagoenez, haiei ez diegu diru gehiagorik eskatu behar”. Krisiaren ondorioz Real Unionen agerraldian bildutako hiru arduradunek harrobiko taldeak finantzatzeko zailtasuna krisialdiaren ondorio zuzena izan dela nabarmendu zuten. “Enpresei, norbanakoei eta baita klubei eragiten dien egoera dela badakigu, baina laguntza jaso ezean, urtearen bukaeran harrobiko jokalariak behar den moduan zaintzeko aukerarik ez dugu izango”. Horiek horrela, pertsona oro zozketa txartel bat erostera gonbidatu dute. Zozketa ekainaren 16an egingo […]

Mini Kopan ere hartuko du parte Gipuzkoa Basketek »

Lagun Aroko lehen taldeak lehen aldiz hartuko du parte Kopan; gaztetxoentzat ere lehen aldia izango da. Hain zuzen ere, sailkatutako taldeen harrobiak ere aukera izango du Bartzelonan jokatzeko. 14 urteko jokalari gazteen arteko Mini Kopa Vall d&#8217…

Gernika-Markina Lurralde Zatikako Plana aurkeztu du Foru Aldundiak »

Bizkaiko Foru Aldundiak Gernika-Markina Eskualde Egituraren Lurraldearen Zatiko Plana aurkeztu du gaur bertoko udaletako ordezkarien aurrean. Funtsean, planak datozen 16 urteetan Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeen arteko loturak hobetzeko eta bi lurraldeen arteko harremanak estutzeko balioko duela adierazi dute Aldundiko ordezkariek. Udalek, plana egiteko jarraitu den prozesua arbuiatzeaz gain, horrelako proiektuetan parte hartze prozesua «erreala» izan behar dela esan eta proiektua gelditzeko exijitu dute.   Abenduaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiak hasierako onarpena eman zion Lea-Artibai eta Busturialdea barnebiltzen duen Lurralde Zatitako Planari. «Proiektuaren tramitazioa orain hasten da eta horretan udalen parte hartzea ezinbestekoa da guretzat. Plana aurrera ateratzeko udal guztien kolaborazioa eskatzen dugu», adierazi zuen proiektua idatzi duen Ezquiaga Arquitectura enpresako behargin Gema Peribañezek. Plana bera ekoizpen prozesuan dagoela adierazi zuen Peribañezek. «Oraindik atal batzuk zehazteke daude eta horregatik behar dugu udalen kolaborazioa. Aportazioak egiteko garaia da eta ondoren, eskaera guztiak kontuan hartuta, proiektua osorik idatziko dugu». Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeaz gain, arlo ekonomikoa suspertzeko eta egun herri bakoitzak dituen ondareak babesteko pautak ere biltzen ditu planak, besteak beste. «Herri bakoitzean dauden hutsuneak zeintzuk diren jakiteko udalekin berba egin behar dugu». Horretarako, udalez udal batzarrak egin eta proiektua azaltzeko prest daudela esan zuten Peribañezek eta Idoia Garai Aldundiko lurralde ordezkaritzako arduradunak. […]

Erreportajea: «Planik ez daukan» Gazte Plana »

Aurrerapena:
Muxikako Udala izan zen zen Busturialdeko Gazte Planetik ateratzen lehena, EAJ agintean zela. Kultura Batzordean hartu zuten erabakia, eta udalbatzarrean ez zen erabaki horren gaineko eztabaidarik emon. Ezker abertzalearen zinegotzia zen O…

Emanaldi berezia antolatu du Pagoak etzirako »

Etzi, gainontzeko larunbatak baino bereziagoa izatea nahi dute Pagoako arduradunek. Horretarako techno emanaldi berezia antolatu dute. Larunbata gauean honako musika jartzaileak izango dira bertan: Hobo (Minus, Canada), Blondish (Canada), Sm aka Soulack &Mikel_e, Oliver Dmx, Weï eta Fe.

Kuadrilla arteko futbol lehiaren partidak jaian »

Joan den asteburuan hasi zen Ordiziako kuadrilla arteko txapelketaren 33. ekitaldia. Aurten 15 taldek jokatuko dute, bi multzotan banatuta (A multzoan 8, B multzoan 7). Igandean jokatuko dira bigarren jardunaldiko partidak: Downtown-Meridiano 0 (12:00)…