Alpeetako ‘Trophee des Montagnes’ lasterketa ospetsua irabazi du Pedro Etxeberriak »

Pedro Etxeberria eta Zura txakurra erdian, podiuma osatu zuten beste bi bikoteekin helmugaratzen azken etapan. Argazkia: Leire Zearreta

Europako kanikros proba garrantzitsuenetakoa da Trophee des Montagnes. Etapaka jokatzen da (11 etapa bedera…

Marmitako onena prestatu dute »

Kaian egindako gastronomia lehiaketan Cristina Ibañez eta Jagoba Egizabal gailendu dira. Marmitakoa patata eta hegaluzea elkartuta baino gehiago dela erakutsi dute gaur goizean Aste Nagusiko IV.  Marmitako Lehiaketan. Cristina Ibañezek eta Jagoba Egizabalek prestatutakoak eman dizkie txapela eta lehen sariko 600 euroak. Ezbairik gabe primerakoa izango zen; epaimahaian, besteren artean, Pedro Subijana, Martin Berasategi edota David de Jorge puntako sukaldariak baitzeuden Kaiko Mollaberrian. Elkarteen arteko lehiaketa izan beharrean, edozein biko talderi irekitako sariketa izatea izan da aurtengo berrikuntza. Horrela, Vasconia, Union Artesana edota Caza y  Pesca-ren aurka jardun dute Amaiak eta Ionek osatutako bikoteak edota Yo me la guiso, yo me la como ezizena zuen biko talde irabazleak. 11:00ak aldera hasi ziren  parte hartu zuten hogeita bat bikoteak patatak zuritzen. Marmitako Lehiaketan osagaien zerrenda zorrotza zegoenez, batzuen eta besteen produktuen arteko aldeak sukaldarien trebezian bilatu behar ziren. Tipula eta piperra txiki-txiki eginda zuten batzuek. Beste batzuek nahiago zuten hegaluzearen egite puntuari arreta eman, baina den-denak irabaziko zuten ziurtasuna zuten hastapenean. Edaria, partekatzen Norgehiagoka izan arren, giro paregabea zegoen lehiakideen artean; umoretsu, elkar zirikatzen zuten bitartean, sagardo eta txakolin botilak partekatu dituzte. Gerora lehen saria irabazi dutenak argazkiak ateratzen aritu dira ere. «Facebookera igo beharko ditugu hemen gaudela sinets dezaten», azaldu […]

Urmeneta eta Elola garaile izan dira Aste Nagusiko Pilota Txapelketan »

22-21ko markagailu estuan gailendu zaizkie Arrieta eta Landari emozioz beteriko partidan. Iker Urmeneta añorgatarrak eta Lasarteko Mikel Elolak osatzen duten bikoteak eskuratu du Aste Nagusiko Esku Pilota XVII. Txapelketako lehen postua. Txapeldunak 22-21 gailendu zaizkio Hernaniko Ioritz Arrietari eta Lasarteko Mikel Landari. Iker Espinalek eta  Ion Erasunek Kadete mailako txapela etxeratu dute. Eguraldia bezalatsu, gori-gori izan da Trinitate plazako pilotalekuko giroa. Jende ugari bildu da Alde Zaharra elkarteak antolatzen duen txapelketa honetako finalak ikustera. Partiden kalitateak eta markagailuen gora-beherek primerako ikuskizuna osatu dute. Kadeteen finalean jardun duen Iker Espinalek zaleen komentarioak eragin ditu, eta hainbatek «etorkizunean jarraitu beharreko pilotaria» dela adierazi dute. Seniorren finaleko partida ezin interesgarriagoa suertatu da. Hasieran, Arrieta eta Landa 7-11 aurreratu dira markagailuan; baina, Urmenetak eta Elolak buelta eman ditoe egoerari 19-14 zenbakietara iritsiz. Une horretan, berriz, aurkariak berpiztu dira, eta 21-21era eraman dute markagailua. Urmenetak eta Elolak, baina, azkeneko tantoa egin, eta horrekin txapela jantzi dute. Añorgatarrak azaldu duenez, Parte Zaharrekoa «jokatzeko frontoi polita bezain gogorra da; gustura ibiltzen naiz hemen». Pilota gehiago Trinitate plazan Uda izan arren, Alde Zaharra kirol elkarteak oporrik ez du hartuko, eta bi hitzordu gehiago iragarri ditu; Abuztuaren 31ko txapelketa eta Euskal Jaietakoa. Horietan lehena, Patxi Montes Memoriala bezala ezaguna […]

Dantzarako baino, ikusteko prest »

Aste Nagusiko galdu ezineko hitzorduetako bat da urteroko euskal dantzen erakustaldia; aurten Irungo Kemenek osatu du normalean hiriko taldeek betetzen duten emanaldien zerrenda. Hiriko euskal dantza talde handiek gorriz markatzen dute Aste Nagusia beraien egutegian. Izan ere, gutxitan izaten dute horren publiko zabalaren aurrean jarduteko aukera. Asteartean hasi eta gaur bukatuko den erakustaldian, Goizaldi, Arkaitz, Kemen –hauek Irungoak dira–, Gero Axular eta Eskola dantza taldeak ari dira parte hartzen. Egunotan Konstituzio plaza izan dute eszenatoki hiriko dantzariek, eta publikoa ez dute faltan izan egunero enparantza lepo betea egon delako. Asteazkenean Irungo Kemen taldea jardun zuen gonbidatu gisa. Beroketa eta hasi aurreko detaile guztiak mimoz zaindu zituzten, jakin bazekitelako aurrean zuten publikoak zorrotz begiratuko zuela. Donostiarrak ez ziren izan Aste Nagusiko dantza emanaldiak gozatzen bakarrak, hamarnaka hizkuntza entzun baitzitezkeen udaletxe ohiaren aurreko jardunari beha zeudenen ezpainetatik: aho zabalik batzuk; kamerekin etorkizunerako argazkiak gorde nahian besteak; adi-adi denak. Kemeneko mutilek adituen eta arituen komentarioak eragin zituzten. «Ikusi al duk? Den-denek altxatzen ditek hanka! Ederki ikasi ditek!», esan zioten elkarri dantzari planta zuten bi mutilek, inbidiaz edo. Izan ere, bolo bolo baitabil Donostian dagoen mutilezko dantzarien falta. Saio klasikoa eskaini zuten Kemen taldekoek; baina, ezbairik gabe ondo osatutakoa. Berrikuntzak espero dituenak, aukera paregabea […]

Gezurra egi bihurtzeko ahalegina »

Hamar urte bete dira, Aste Nagusiaren biharamunean, Maritxu Eraunzetamurgil hil eta Jokin Galarraga larri zauritu zela jostailuzko auto baten leherketaren eraginez. Duela hamar urte gertatu zen, Aste Nagusiaren biharamunean; 2001ko abuztuaren 20an, hain zuzen ere. Astelehen hartan leherketa bat izan zen 10:45ak inguruan, Aldamar kaleko 22. zenbakiaren ondoan, Opel Corsa txuri baten barruan. Autoan Maritxu Eraunzetamurgil eta Jokin Galarraga zeuden, beste hiru seniderekin batera. 62 urteko emakumea eztandaren ondorioz hil zen; 16 hilabeteko bere biloba, berriz, itsu geratu zen zauriak zirela-eta. Bolborazko lehergailua zuen jostailuzko automobil batek eragin zuen leherketa, mugimenduan jartzen zuen etengailuari ekin eta gero. Jostailua Narrika kaleko taberna bateko komunean topatu zuen asteburuan senide batek, eta haurrari oparitzea erabaki zuen. Hamar bat gramo bolbora zituen jostailu-bonbak, eta lehertzeko orduan metalezko zati bat indar handiz irten zen bere kaxa. Pieza horrek Maritxu Eraunzetamurgilen karotida ebaki zuen; ondorioz, odolustu egin zen emakumea. Beso artean zuen biloba txikia oso larri zauritu zen, aurpegian eztanda egin baitzion lehergailuak. Aznarren agintaldian Ezbeharra zela-eta, agintariek adierazpenak egin zituzten. PPko Jose Maria Aznar zen orduko Espainiako presidentea eta Mariano Rajoy, egungo presidentegaia, Barne ministroa. PPko kideek ezker abertzaleari egotzi zioten leherketa, martxoaren 11ko Madrilgo atentatuekin hiru urte geroago erabiliko zuten estrategia bera jarraituz. «Ezin […]

Etxeratek ez du duela bi urte egindako manifestazio baten isuna ordainduko »

Presoen aldeko protestan pankarta eraman zuten lagunei 500 euroko isun bana ezarri diete Etxeratek duela bi urte presoen alde egindako agerraldi bat dela-eta jasotako zigorren inguruan prentsaurrekoa egin du Sarriegi plazan. Elkarteko Josune Dorronsoro eta Periko Estonba ordezkariek Aste Nagusian egindako protesta hura Auzitegi Nazionalak eta Barne Sailak «bidegabeki» debekatu zutela salatu dute. Preso politikoen beste hiru senideei bezala, 500 euroko isun bana jarri diete manifestazio hartan pankarta eramateagatik. Presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeagatik jarritako isuna ez dutela ordainduko adierazi dute prentsa aurrean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak ekimena debekatzeko agindua eman zuen protesta egin baino bi egun lehenago. Etxeratek ostiralero egiten duen manifestazio bat gehiago zen. Dorronsorok eta Estonbak Etxeratek antolatutako ekitaldien debekua orduan izendatu berria zen barne kontseilari Rodolfo Aresen «propaganda oldarraldia» izan zela salatu dute, eta ez «zuzenbidean oinarritutako irizpideekin hartutako neurria». Ildo beretik, Etxeratek azken urtetan euren lana, politikan zein hedabideetan, «estutu eta jazarri» egin dela adierazi dute: «Gure elkartearen izateko arrazoia hura lehenbailehen desagertzeko beharra eta borondatea da. Espetxe politika gertutik ezagutu eta haren ondorio larriak sufritzen dituzten pertsonek osatutako taldea gara». Gogor kritikatu du Etxeratek Aste Nagusiko jaiak direla-eta ostiralero Parte Zaharrean eta Erdialdean egiten duten presoen eskubideen aldeko manifestazioaren ibilbidea aldatu […]

Baratzeko produktuen arrakasta »

Piratek badute ajeari agur esan eta jai giroan indarrez beterik jarraitzeko edabea: Amaia eta Ainarak prestatutako tomate kopa. Koadrilen Egunez antolatutako pintxo hotzen lehiaketan sortutako jakia da. Piratak berpizteko dosiak ez du aparteko sekreturik, etxeko eta kalitatezko produktu naturalak baino ez. Karlos Argiñanoren esanak betez, bi pirata gazteek garaian garaiko produktuei ahalik eta etekinik handiena atera eta kopan edateko tomate entsalada sortu dute. Nafarroan eta Oiartzunen dituzten baratzetatik jasotako tomateei, tipula, olioa, antxoa txikiak eta ozpinetako pipermina erantsi diete. Kolore gorri biziko jakia, pirata nahiz Parte Zaharreko edozein tabernetako barrarako erakargarria. Bi gazteak taberna horietako jaberen batek ikusiko balitu sukaldean lan egiteko eskaintza luzatuko lieke. Izan ere, 23 urteko gazteek badute sukaldean eskarmentua, baita sariak eskuratzen ere. Ainara, esaterako, Zurriola ikastolako gozo lehiaketan hiru aldiz izan da txapeldun. Nata bizkotxoa, sagar tarta eta melokotoi tarta izan dira epaimahaiaren aho sabaiak goxatutako gozoak. Amaiak etxetik kanpora bizitzen jartzean lortu du lapikoak gobernatzea. Hala, tomate entsaladaz gain, sukaldari bakoitzak lortu du mahaiaren bueltan jarritako gonbidatuak liluratzeko platera. Amaiak, esaterako, guakamoleari hartu dio tamaina. Ainarak, berriz, arroza egiten da iaioa. Barazkiekin, paella, risottoa… Arrakasta ziurtatua du arrozarekin. Bi sukaldari gaztekin batera, inprobisaziorako gaitasun paregabea erakutsi dute La Flamenkan egindako pintxo dastaketa herrikoian parte […]

Barru! ba! biok! kalera! »

Haurrek primeran pasa dute Alde Zaharra Kirol Elkarteak antolatutako Barrene Egunetan parte hartzen. Trinitate Plazako frontoia haurrez bete da eta atzerritarren arreta deitu dute. Trinitate Plazako frontoia esku pilotaren gunea bihurtzen da Aste Nagusian. Ikastaroen ordua bukatu ostean, Barrenearen txanda iristen da. Haurrak jokatzeko irrikitan egoten dira eta edozein txokotan jartzen dira pilotari ematen. Haurrak pilotan, eta gurasoak harro, seme-alabei begira. Guztiaren ardurapean, berriz, Alde Zaharra Kirol Elkarteko Iñaki Fernandez aritzen da. Aurten laguntzaile gutxi izan ditu, baina ez du inongo arazorik haurrekin ongi moldatzeko. Fernandez berak erabakitzen ditu txandak: «Barru! Orain 10 urtetik beherakoak!»; eta hori bukatzean: «Orain 13 urtekoak!». Jokatu gabe ikusten duenari segituan egiten dio errieta: «Aizu, nik alperrak ez ditut batere gustuko!». Jokatzen ari direla, hutsa zeinek egin duen zalantzaren bat badago ere, segituan argitzen du kontua: «Zu! Kalera!». Batzuetan, indartsuegi emateagatik, pilotaren batek edo bestek alde egin die frontoitik. Orduan ere entzun behar izaten dituzte: «Ez eman halako indarrarekin pilotari!». Edonola ere, nabari da guztiek errespetua diotela Fernandezi, zintzo-zintzo betetzen baitituzte bere aginduak, kexatu gabe. Gainera, kexatzeko arrazoi gutxi izaten dute txikiek, kolpe eta kolpe artean opariak jasotzen baitituzte; Barrene Eguneko elastikoak, edota indarberritzeko patatak eta ura. Jokalari berriak Trinitate plaza Parte Zaharreko bihotzean egonik, […]

Suak itzali, eta jaia pizten da »

Aste Nagusiko egitarauak egun osoan ehunka gauza eskaintzen ditu, eta ez dira gutxi ere gauerdiaren inguruan antolatzen diren musika, antzerki eta dantza ekimenak. Suak bukatutakoan izozkia erosi eta etxera. Horrela izaten da askorentzat Aste Nagusiko egunen bukaera. Beste askorentzat  gauaren hasiera besterik ez da. Horrek, ordea, ez du esan nahi tabernaz taberna ibiltzeko beharra dagoenik, jaietako egitarauak ekimen ugari eskaintzen baitie hurrengo egunean goiz jaiki beharrik ez dutenei. Zeruko suak itzali eta gutxira, eszenatokietako argiak pizten dira. Musika, dantza, antzerkia…  gustu eta adin gehienetarako eskaintza zabaltzen da gauerdiaren inguruan. Badiatik Easo plaza aldera joaten dira dantzarako gogoa dutenak. Gehienbat adineko jendea gerturatzen da Amara Zaharreko gune honetara, bertan pasodobleak, rantxerak eta, finean, berbenetan entzun daiteken musika dantzagarria. Ibai Berriak taldeko pianojotzaile Mikel San Josek dioenez, «gauzak gehitu egiten ditugu urtero; baina, publikoak betikoak eskatzen ditu». Dantzagarriak dira ere Konstituzio plazan, ordu horietan, entzuten diren erromeria doinuak. Batzuek kasualitatez, beste batzuek, berriz, espresuki bilatuta Aste Nagusiaren antzerki eskaintza gozatu dute. Kale antzerkia izanagatik, formatu handiko lanak ikusten ari dira Aldundiaren jauregiaren inguruan. Batek baino gehiagok sustoa hartu zuen, esaterako, joan den asteartean hiru metroko garaiera eta metalezko hezurdura zituzten otsoekin topo egitean. Horiek guztiak gustuko ez eta beste zerbait nahi duenak […]

Neskak bigarren Debako sanrokeetako banderan »

Getaria Tolosa izan dute aurretik modu berezian jokatu zen estropadan
Atzo, abuztuaren 18a, osteguna, Debako sanroke jaietako mariñel egunean, 500 m-ko txanpa luzeak joz jokatu zuten estropada Orio, San Juan eta Getaria-Tolosako neskek.
Hiru txandat…