100 lagunekin handituko da Usabal kiroldegiko bazkide zerrenda »

Tolosako udal gobernuak Usabal kiroldegiko bazkide zerrenda 100 lagun berrirekin handitzea erabaki du, aho batez, Tolosa Lantzen-en bileran gaia aztertu eta gero. Erabakia justifikatzen duten arrazoi nagusiak aipatzerakoan, erabilpen neurketek egungo i…

Gizarte Zerbitzu eta Osasun sailean diru laguntzak eskatzeko epeak hilaren 15ean eta 17an amaitzen dira »

Zabalik da dagoeneko, Tolosan ordezkaritza duten eta Tolosan bertan ekintzak egiten dituzten GKEentzako diru laguntzak eskatzeko epea. Hain justu, hilaren 15eko 13:00etan amaitzen da. Horrez gain, Tolosako osasun eta gizarte zerbitzuetako alorrean lan …

Jaun-andreok, zuekin, ‘Felixi’! »

Sekretu guztiak argitu ondoren, Leitzako Arro baserriko txerririk handienaren itxura zein den ezagutu ahal izan dute pertsona guztiek; kolore argia, belarri tenteak eta izaera alaia ditu Santo Tomas eguneko erreginak. Donostiako jaiek eta jaialdiek boladatxo batez sekreturen bat edo beste gordetzea eskatzen dute. Horra, Zinemaldiko Urrezko maskorraren irabazlearen izena, San Sebastian eguneko Urrezko Danborrarekin omenduaren nortasuna… eta baita Santo Tomas egunaren erreginaren itxura eta izena ere. Konstituzio plazan eguna emango duen txerria izendatzeko modua Felixi izango dela jakitera eman zuten joan den astean. Idazki hau laguntzen duten argazkiak, ordea, kargurako hautatu zutenetik izaki ospetsuari ateratako lehenak dira. Leitzako Arro baserrian izan da Irutxuloko Hitza abenduaren 21eko festaren protagonista nagusiaren berri bere irakurleei emateko. Felixi-ren eta, noski, Kristina Saralegi zaindariaren lasaitasunaren hobe beharrez, komunikabideekin hitzordu bateratua egin dute gaur eguerdian. «Asko deitzen diguzue, kazetariei asko interesatzen zaizkizue Santo Tomaseko txerriaren nondik norakoak», azaldu die baserritarrak, urduri, hedabideetako ordezkariei. Hori dela-eta, urtero, abendu aldean,   txerriaz galdezka deitzen dutenei ezer ez esateko eskatu ohi dio Donostiako Udalak Saralegiri. «Denei batera emateko-edo» dela uste du leitzarrak. Izarren moduko agerpena egiteko etxe azpiko ukuilura sartu dute Felixi; eta bertan eman du hitzordura arteko denbora, kazetari, kameralari eta argazkilarien zain. Ukuiluan egoteko ohitura gutxi dauka Felixi-k, […]

Etxarri Plazaola partzuergoko lehendakari berria »

Aitor Etxarri Leitzako udaletxeko zinegotzia, izendatu dute Plazaola partzuergo turistikoko presidente berri. Iragan azaroaren 28an eginiko batzarrean egin zen hautaketa.
Lekunberriko antzinako Geltokian egin zuten Plazaola partzuergo turistikoko batza…

Muñagorri eskolak antolatuta, Elkartasun Azoka egingo dute »

Aurten ere, Muñagorri eskolako Ingurumen Batzordeak Elkartasun Azoka antolatu du abenduko hirugarren astebururako. Antolatzaileek diotenaren arabera, «bigarren eskuko materialen azoka honen helburua soberan edo erabiltzen ez ditugun gauzei etekina at…

Giro paregabea Pirritx eta Porrotxekin »

  Igandean Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskaini zituzten Hondarribiko Jostaldin, Irungo AEK-k antolatuta. Lehenengo saioa 16:00etan izan zen, eta bigarrena 18:30ean. Bietarako sarrera guztiak saldu zituzten: 1.800 sarrera, 900 lagun izan ziren saio bakoitzean. Lehen aldiz egin dute Pirritx eta Porrotxen saioa Jostaldin, kiroldegian izan beharrean. Irungo AEK-k eskerrak eman dizkio Hondarribiko Udalari laguntzaile izateagatik, eta jendeari, saioetara hurbiltzeagatik

Udaberrirako prest eduki nahi du Vasco de Campingek egoitza berria »

Vasco de Camping elkarteko presidente Txema Garaik onartu duenez, Groseko Iparragirre kalean duten lokala «txiki» geratu zaie. IRUTXULOKO HITZAk ekainean zehaztu zuen bezala, mendizaletasuna sustatzeaz arduratzen den elkartea Erdialdera mugituko …

Xanisteban Egunako Pala Txapelketako emaitzak »

Azaroaren 14tik abenduaren 5era.

Endika Gametxo-Ekain Guridi: 26-30.
Mikel Salaberria-Bikutze: 30-25.
Amaia Agirre-Leire Jauregi: 30-27.
Imanol Otegi-Iker Getaria: 30-11.
Martxel Leoz-Markel Lizasoain: 28-30.
Eneritz Mitxelena-Garazi Moreno: 30-21.
Fe…

Lazkaok pilotazaletasunarekin lotutako gune berria du: Maizpi elkartea »

Pilota munduarekin estu lotutako elkartea dago Lazkaon larunbataz geroztik. Maizpi elkartea ofizialki eratu, egoitza ireki, eta zerbitzuan hasteko prest jarri dute Lazkao Txiki Plazako etxe-multzoaren behealdeko soziedadea, 200 metro koadrotik gorakoa. Izena leku berean zegoen Maizpide baserritik hartu dute, eta izana LAPKE Lazkaoko Antzar Pilota eta Kirol Elkartetik. Pilotarekiko zaletasuna eta soziedade gastronomiko funtzioa uztartu nahi ditu Maizpik. LAPKE elkarteak, esaterako, han izango du aurrerantzean egoitza. Larunbat eguerdian ospatu zuten bazkideek elkartearen asanblada eratzailea, udaletxean. Hirurogei bazkide ziren hasterako, baina batzarra bukatzerako 70era igoa zen kopurua, hamar lagun gehiago hartzeko erabakia onartu baitzen. Barne araudiaren kopia bana eman, eta bazkide bakoitzak bina giltza jaso zituen. Izan ere, bazkide 70 lagun baldin badira ere, bakoitzak etxeko —«familia-unitate» edo «elkarbizitza unitate» zehazten dute estatutuek— beste kide bati eman diezaioke sarbidea, erabilera eskubide (eta betebehar) berekin. Zuzendaritza taldea orain urtebete osatuta zegoen, elkartea egokitzeko eta proiektua garatzeko. Beste urtebeterako konpromisoa hartu du bederatzi lagunek osatutako lan-taldeak, 2013ra arte. Lau urteko ibilbideari, gailurra Lazkaon pilotazale elkartea sortzeko lehen urratsak 2007ko abenduan egin zituzten. Beste lokal batean jartzeko asmotan ibili ondoren, azkenean ezerezean geratu zen nahia. «2008ko udaberrian geldialdi bat ere izan zen, krisia zela eta, bazkide bila hasitakoan», argitu du Martin Agirre bazkideak. Gutxienez […]

Udalekuetako begirale ikastarorako izen-ematea »

Lazkaoko San Benito Ikastolak uztailero antolatzen dituen Beireko eta Lizarrako udalekuetan begirale izan nahi dutenek arloko titulua behar dute, ingelesekoaz gain. Begirale agiria ateratzeko ikastaroa antolatuko du datorren urtean ere, aurtengo esperi…