Zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak »

Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa. Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako  Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die. Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du. Espedienterik ez Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin. Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere,  2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu. 2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko […]

Iglesiasek eta Garaik Goya sari bana eskuratu dute »

Goya sari baten jabe egin ziren Alberto Iglesias eta Urko Garai, atzo gauean. Izan ere, Espainiako zinemaren sariak banatu zituzten Madrilen eta sarituen artean bi donostiarrak egon ziren. Alberto Iglesiasek musika originalenaren atalean irabazi du Goy…

Itxasganeko instalazioek badute jada futbol 7ra jokatzeko ‘Talape’ zelaia »

Hainbat urtetan erabili barik egon eta gero, berriztu ostean, erabiltzeko prest da jada Bermeoko Itxasgane futbol zelaiko instalazioetan futbol 7ra jokatzea ahalbidetzen duen Talape zelaia. Zapatuan egin zuten inaugurazio ekitaldia eta benjaminen kateg…

Sabino Aranako igogailua gaur inauguratuko dute »

Ricardo Ruiz eta Jesus Arrekubieta ABR+ enpresako arkitektoek diseinatutako Sabino Arana kalea Alde Zaharrrekin lotzen duen igogailua gaur arratsaldeko 18:30ean inauguratuko dute. Harresian azaldu ziren aztarnen ondorioz, proiektua moldatu behar izan z…

Hamaikabatek bosgarren edukiontziaren aldeko “apustu garbia” egin du »

Zestoako Udalaren eskutik, Gipuzkoa Zero Zabor mugimendua herrira iritsi denean, herriko Hamaikabat alderdiak gai honenkiko ideiak “garbi” dituela eta “ozen azaldu nahi” dituela adierazi du. Atez ateko zabor bilketaren aurka eta bosgarren edukiontziaren alde agertu da alderdia. Euren hitzetan, Gipuzkoako zabortegietan azken hamar urtetan botatzen den zabor kopurua “urtez urte gutxituz doa Gipuzkoarrok gero eta sentsibilizatuago gaudelako arazo honekin eta zaborra hobeto bereizten eta sailkatzen dugulako”. Gipuzkoa, “birziklatze tasan ez ezik, bosgarren edukiontzia kaleetan ipintzen ere aintzindari” izan dela adierazi dute, baina, edonola ere, Zestoan falta dela. “Aspaldi eskatu genuen bosgarren edukiontzia Zestoan ezartzea, are gehiago Azpeitiko Lapatxen edukirik Gipuzkoako konpostaje planta bakarra”. Dena den, Gipuzkoan “zaborraren arazoa behin-betiko konpontzeko bidean” dela irizten diote; Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa “Gipuzkoa behar dituen azpiegiturak martxan ipintzen ari da jo ta ke”. Zaborraren arazoarn aurreran, “Gipuzkoako gehiango zabalak apustu sendo eta serioa” egin duela diote. Atez atekoak “ondorio larriak” Zestoako Hamaikabat alderdiaren ustez atzez ateko bilketa ezarri den herrietan, sistemak “ondorio larriak” ekarri ditu; “batetik ekonomikoak, oso garestia delako”. Horren harira adierazi dute krisi garaietan Udalen gastuak “bereziki zaindu eta murriztu” behar direla eta eurek ez dutela nahi Zestoarako “era horretako abenturarik”. Bestalde, herritarren zabor poltsak kontrolatu egiten direnez, horrek “zaborra ‘desagertzea’ ekarri du, […]

Mediateka jarri dute martxan Elizalde Eskolan, bertako komunitatearentzat »

Elizalde Eskolan Mediaketa proiektua jarri dute martxan, ikastetxeko komunitate osoaren laguntzarekin (ikasle, irakasle, guraso…). Mediatekara hurbiltzen direnek, liburuak eta DVDak eskuratzeko aukera izango dute aurrerantzean, baita ikasteko gune bat ere. Elizaldetik nabarmendu dutenez, proiektua aurrera ateratzeko lan handia egin dute, bai ekonomikoki eta baita antolamenduari dagokionez ere: «Geure baliabide propioak erabiliz sortu dugu eta harro gaude». Proiektua eskola osatzen duten komunitateari irekita dago: ikasleei, irakasleei eta gurasoei. Horretarako, arratsaldean ere irekita egongo da mediateka. Hala, gurasoek eta ikasleek elkarrekin egoteko aukera izango dute, irakurtzen, ikasten, lanak egiten… Dagoeneko, gutxi gorabehera 60 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua egunero, eta gurasoak ere hasi dira hurbiltzen. Pozik daude Elizalden, eta lanean jarraituko dute: «Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi dugu eta erakundeetara joko dugu baliabide aurreratuak eta egokiak eskuratzeko. Unesco Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak dioen bezala, mediatekak eta liburutegiak ikasleen eta pertsona guztien ezinbesteko eskubide dira». 2010/2011 helburuak Espazioa antolatu eta behar diren oinarrizko baliabideez hornitu. Eskolako funtsak antolatu eta katalogatzen hasi. Eguerditan (12:30etik 13:30era) eta arratsaldeetan (16:30etik 18:00etara) irekitzea. Sarean dauden baliabideak antolatu eta komunitateari zabaldu. Irakurketa plana abian jarri. Gomendatuak diren erreferentziazko liburuak eta kalitate literario eta estetiko kontrastatua duten liburuak eskuratu. Irakurzaletasuna bultzatu. Teknologia berrien baliabideak erabiltzeko espazioa eskaini eta […]

“Seriotasunez eztabaidatzeko” konpromisoa eskatu du Ezker Abertzaleak Finsa-Inamaren auzian »

Iragan zapatuan, Busturialdeko Ezker Abertzaleak agerraldia egin zuen Muxikako Ariatza auzoan, Finsa-Inamak bizi duen egoeraren aurrean beraien jarrera ezagutarazteko. Onintza Enbeita Muxikako zinegotziak jakinarazi zuenez, “ardura eta larritasun handiz” bizi dute enpresaren inguruan sortu den “egoera gatazkatsua”. Horregatik, “seriotasunez eztabaidatzeko eta aukera ezberdinak aztertzeko”  konpromisoaren alde lan egiteko borondatea eskatu zuten. Azaldu zutenez, “Finsa-Inamako lanpostuen alde borrokatuko dugu, baina ez enpresaren xantaiapean edota EAJren iruzurpean”. EAJren eta Finsa-Inamako jabeen artean izan diren “ezkutuko tratuen eta akordioen eraginez”, 160 lanpostu zuzen “galtzeko arriskuan” daudela kritikatu zuten. Ezker Abertzaleko kideen esanetan, interbidea “eztabaidan eta akordioan” onarritutakoa izan behar da, baina horretarako zenbait baldintza bete behar dira. Ainhoa Madariaga Foruko zinegotziak  azaldu zuenez, “Finsa-inamak bere jarduera ekonomikoari dagozkion baldintza guztiak bete behar ditu”. Ildo horretatik, enpresak ingurumen legedia betetzea ezinbesteko ikusten dute. Bestalde, enpresako arduradunek beste izaera bateko plan bat izatekotan, “zintzotasunez eta zehaztasun osoz” aurkeztu beharko dute Madariagaren hitzetan. Baldintza horiek betetzen direnean, Busturialdeko eremu sozio-ekonomikoa diseinatzeko  adosturik dagoen tresneriagaz (PADAS), eragile guztiak bilduta aztertuko litzateke proposatutakoa. EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria Busturialdeko Ezker Abertzalearen ustez, egoera larri honen “erantzunkizuna” arduragabekerian eta jokabide agintzailean oinarrituta dago. “EAJren arduragabekeria eta enpresako arduradunen nagusikeria, egoera jasanezina eta ulertezina izatea ekarri du”. Ezker Abertzaleko […]

Valladolideko La Rotonsa taldearen emanaldia »

Donostiako ostalari bat desagertu da »

Ostiralean desagertutako hiriko gizonezko ostalari baten bila dabil Ertzaintza. Desagertutakoa Luis Gil Azkue da, 36 urte ditu eta Errege Katolikoen kalean dagoen Rincon tabernako langilea da. Senitartekoak kezkatuak daude, desagertutako unean ez zitue…

Zabalzaren omenezko plaka bere tokira itzuli dute »

Udalak Mikel Zabalzaren omenezko plaka kendu zuen urtarrilean Altzako frontoitik, bertan 20 urte inguru egin ostean. Altzako Amnistiaren Aldeko Mugimendua Udalarekin harremanetan jarri zen eta kendutako plaka eskuratzea lortu zuen. Plaka berriro ere b…