Erreboteko partida bertan behera geratu zen 22an »

Pasa den igandean, Beheko plazan Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako partida jokatzen ari zirela, euria hasi zuen eta partida bertan behera gelditu zen. Hurrengo batean jarraituko dute. Txost 3-6 ari zen galtzen Bidaxunerekin.

Juan Karlos Izagirre: “Herriak aldaketa eskatu du, eta Bilduk eramango du aldaketa hori aurrera” »

Oharra: Oihana Elduaienek Berria egunkarirako Juan Karlos Izagirreri egindako elkarrizketa. Herritarrek politikan parte hartzea eta haien eskubideak errespetatzea du helburu Izagirrek, eta horretarako bideak jarriko ditu Bilduko Donostiako alkategaiak. Hiria ez dela geldituko dio, eta herritarrak mugituko direla. Donostiako alkate izateko gogoa eta grina nabari zaio Juan Karlos Izagirreri. Medikua da, eta herri mugimenduko “saltsa ugaritan” ibilia. Bera buru den Bilduko zerrendak jaso du boto gehien Donostian, baina gehiengo osorik ez du lortu. Ekainaren 11n osatuko da udala, eta, aurretik, alderdiekin hitz egingo du. PPri eta PSE- EEri ere deituko die, haiek bildu nahiko duten duda izan arren. “Politika egiteko modua” aldatuko da datozen lau urteetan, alkate izatea lortzen badu behintzat. Espero al zenuten Donostian aurreneko indarra izatea? Guk sorpresa emango genuela espero genuen, eta inkestek ziotena baino gehiago aterako genuela ere bai. Sorpresa agian izan da Odon Elorzak izan duen porrota. Elorzak baieztatu du ez dela alkate izango. Aro baten amaiera al da? Igandeko emaitzek garbi utzi zu- ten aro baten amaiera dela: Odon Elorza eta bere taldearen politika- ren bukaera. Elorzarekin gerta- tzen dena da egunero aldatzen ari dela, eta, beraz, ez gara gehiegi fio zeresangoduenbihar.Bainafase baten bukaera da; herriak aldaketa eskatu du, eta Bilduk eramango du aldaketa […]

Lau gizonezko atxilotu dituzte Aian eta Zarautzen kablea lapurtu dutelakoan »

Ertzaintzak jakinarazi duenez, azken egunetan lau gizonezko atxilotu dituzte Aian eta Zarautzen kablea lapurtzen saiatzeagatik.
Zarautzen gaur goizaldean 33, 34 eta 35 urteko hiru gizon atzeman dituzte, kablea osten ari zirelakoan. Aurrekariak zituztel…

Lazkaoko Bilduk jasotako babesa eskertu die herritarrei »

Lazkaoko Bildu koalizioak eskerrak eman dizkie, maiatzaren 22an, beraien aldeko botoa eman zuten herritar guztiei. Ohar baten bidez “oso pozik” daudela azaldu dute, “izandako emaitzekin eta Lazkaoko herriak eman digun konfiantzarekin&…

Aritzagako errepidea itxi egingo dute ekainak 3ra arte »

Datorren astelehenetik ekainak 3ra bitartean Orioko Aritzaga-Herriko plaza asfaltatu egingo dute. Ondorioz, eremu horretan errepidea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Herrira sartzeko Endaia-Kaiatik bideratuko dute Eusko Gudari kalera. Irteteko, berriz…

Gasco izango da PSE-EEren alkategaia »

Ernesto Gasco izango da PSE-EEren Donostiako alkategaia. Hala baieztatu du gaur goizean, Iñaki Arriolak, PSE-EEko idazkari nagusiak. Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen Gasko duela gutxira artea eta, egun, Jaurlaritzaren garraio saileko kontseilari ordea da.

Hamaika abesbatzak parte hartuko dute igandean »

Hogeitabigarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa Plazan. Aurten hamaika abesbatzak parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu eta amaieran, denek …

Emakumea Pilotarin, herriko hiru ordezkari »

V. Emakumea Pilotari  Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin bait…

Zaraguetako haur talde batek ‘lip dub’ bat egin du »

Orioko Zaragueta Herri Eskolako gaztetxo talde batek lip dub bat egin du. Seigarren mailako bost haur dira protagonistak, eta monitore bat izan dute lagun.
Hemen da ikusgai:

Udaleko prebentzio delegatuek salaketa aurkeztu dute Osalanen »

Errenteriako Udaleko prebentzio delegatuek (LAB eta ELA sindikatuetako kideak) salaketa aurkeztu dute Osalanen Udaleko lan jazarpen kasuak direla eta: “Udalak ez du lan jazarpen kasu batean inolako espediente informatiborik irekitzea nahi ikustek…