Bertsoa eta ipuina, giro ezin hobean uztartuta »

Atzo Gurea Antzokian bertsoa eta ipuina izan ziren nagusi. Amasa-Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen Ipuin eta Bertso Lehiaketa 2011ko sariak banatu zituzten. Bertan izan ziren lehiaketan parte hartu duten Fleming, Jesusen Bihotza eta Erniobea ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, irakasleez lagunduta. Amaia Agirre bertsolaria izan zen sari banaketa gidatu zuena. Ekitaldia, bertso bidez eman zuten aurrera, eta horretarako lagun izan zituen Unai Mendizabal zizurkildarra eta Haritz Mujika asteasuarra. Ikasleek hauek abestutako bertsoak entzun ahala jakin zituzten saridun suertatu zirenen izenak. Sariak banatzearen ardura, Hautsi Izagirre kultur zinegotziak eta Maite Arregi euskara teknikariak izan zuten. Bertatik pasa ziren gaztetxo guztiei, parte hartzea dela garrantzitsuena adierazi zieten, eta idazten jarraitzeko deia ere luzatu zieten, aurrera begira ere Lehiaketak osasuntsu jarrai dezan. Giro ezin hobeak eta txalo zaparradak nagusi izan ziren ekitaldi guztian zehar. Batzuek euren bertsoak zuzenean abestu zituzten eta bestdituztelarik. Amaieran, gogoko duten . Jarraian sarituak izan direnen zerrenda guztia: IPUINA LH, 3 eta 4 mailak 1.- Haizea eta olatua – Anne Iztueta Garcia (Jesusen Bihotza) 2.- Zuhatza eta txoria – Iñaki Iglesias (Jesusen Bihotza) 3.- Izkutaketan – Eneko Etxeberria Lertxundi (Fleming) LH, 5 eta 6 mailak 1.- Iker eta mendi misteriotsua – Larraitz Garmendia Aizpurua […]

Gorka Etxeberriak Alaves utzi du »

Gorka Etxeberriak Alaveseko kirol zuzendari postua utzi duela jakinarazi zuen atzo klubak. Alaves Bigarren Mailarako bidea hartzen ari da, igoera fasean murgilduta baitago momentu honetan. Etxeberria iazko martxoan iritsi zen Alavesera eta, orain, badirudi Palenciara joko duela.

Gorka Larreak ez du Levanten jarraituko »

Datorren denboraldian ez du Levanten jokatuko Gorka Larreak. Izan ere, hiru denboraldi bertan eman ostean, taldeak erdilari donostiarrari kontratua ez berritzea erabaki du. Beraz, jokalaria beste edozein klubetara joateko moduan dago.

Ezinbesteko babesa, 25 urtez »

Alkoholismoa, oro har, ageriko arazoa da. Baina gaixotasuna dutenen familiartekoei izugarri kostatzen zaie etxean kasu bat dutela aitortzea. Egoera berean gaudenok elkartzen garenean, ordea, konfiantza osoa izaten dugu arazoa partekatzeko. Elkar ulertzen dugu, eta hori da garrantzitsuena», dio Al-anon elkarteko kide batek. Zumaiako Al-anon elkarteak hogeita bost urte darama pertsona alkoholikoen ingurukoei laguntzen. Elkarteko kideek txoko bat izatea lortu dute, beren arazoen inguruan «modu lasaian» hitz egin dezaten. Elkartearen urteurrena ospatuko dute bihar Zumaian. Horren aitzakian, gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Brankan, 18:00etan. Alkoholismoak senideei nola eragiten dien azalduko dute Cristina Saenz de Arregi psikiatrak, bi pertsona alkoholikok eta elkarteko bi kidek. Bakoitzak bere ikuspuntutik jorratuko du fenomenoa. Hitzaldia herritarrentzat guztiz irekia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Astean bitan elkarten dira elkarteko kideak, eta bakoitzak bere arazoak partekatzen ditu. Elkartearen oinarrizko araua anonimotasuna da: «Bileran esandakoak bileran geratzen dira». Terapiak irekiak dira, eta parte hartzeko balditza bakarra bete behar da: Alkoholismoa jasaten duenaren senidea, laguna edo ingurukoa izan behar da. Al-anon elkarteko kide batek adierazi du terapia hori «ezinbestekoa» dela gaixoaren familiarteko, lagun edo ingurukoentzat. Argi dute alkoholikoak «gaixoak» direla, baina «ez direla errudunak» ere badakite. Horregatik, alkoholikoek ez ezik, ingurukoek ere ohiturak aldatu behar dituztela nabarmendu du kideak: «Norberak hasi behar […]

Aurresku txapelketa eta ‘Hnuy Illa’, asteburuan »

Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo die gorazarre. Lehenik, 12:30ean eta Xabier Olaskoaga plazan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute, eta harrera egin diete aurreko ekitaldietan aurresku lehian txapeldun izan direnei. Gero, 17:30etik aurrera, aurreskulari gazteen lehia izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: bertan tarte berezia izango dute txapeldun zaharrek. Kukai, etxean Etzi, 19:00etatik aurrera, Kukaik Hnuy Illa emango du Errenteria Hiria Kulturgunean. Bigarrenez egingo dute ikuskizun hori euren sorterrian Kukaikoak: lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat herritarrek ezin izan zuten dantza saioa ikusi sarrerarik gabe gelditu zirelako. Hala, sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean, Landaren, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan daude salgai, hamar euroan. Sarreren irabazleak OARSO BIDASOKO HITZA-k zozketa egin du Kukairen ikuskizunerako lau sarrera banatzeko. Jaso diren dei guztien artetik, honakoek jasoko dute saria: Martxelo Saizar (bi sarrera) eta Kristina Castaño (beste bi sarrera). Irabazleek Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan jaso behar dituzte sarrerak, etziko saioa […]

Juantxo Zeberio: “Maddi kantuan entzutea Iratiko basoan sartzea bezalakoa da” »

Maddi Oihenartekin urteak daramatza Juantxo Zeberio (Tolosa, 1968) piano joleak. Zuberotarraren lehen diskoan,  Hari Biru-n (Elkar 2007), elkarrekin aritu ziren lanean. Bigarrengo honetan, besteak beste, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Bernardo Atxaga, Karlos Linazasoro eta Maddi Oihenart beraren olerkiak kantu bilakatu dituzte. Etxean jotzeak zer sentiarazten dizu? Atzean lan handia egin dugu, eta ingurukoen aurrean aurkeztea tokatzen zaizunean… gehienbat ilusioa sentitzen dut. Topic zer moduzko aretoa iruditzen zaizu? Gure kontzertua nahiko gauza berezia da; intimioa. Topic-en 200-250 lagunentzako ondo prestatutako lekua dago, eta horrelako gune batean jotzea gozada bat da. Jotzen ari dena eta entzulea oso bilduta gelditzen dira, oso goxoa da lekua.  Leidorren egingo bazen, agian, pixka bat handiegia geldituko zen. Urduritasuna ere izango duzu? Futbol jokalariek esaten duten bezala, zelaira irten aurretik beti behar da urduritasun puntutxo bat. Baina proiektu honekin eta beste hainbatekin urte asko dira jadanik, eta urduritasun hori kontrolatutako urduritasuna da. Azken finean, badakizu zer ematen duzu, eta baita taldeak nola funtzionatzen duen ere, kantuek bere ibilbidea egina daukate eta… gehienbat disfrutatzeko kontzertua izango da guretzat. Zentzu batean, Maddi Oihenartek kantatu aurretik, publikoa irabazita izan ohi du. Maddirekin bi gauza pasatzen dira. Alde batetik, hainbat gunetan bere izena ezaguna dela, hamaika egoeretan azaldu delako, zuberoarra delako […]

Topic-ek Euskal Komertzio eta Turismoaren 2011ko sarietako bat jaso du »

Pasa den asteazkenean, maiatzak 25, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Bizkaia aretoan, aurtengo Euskal Komertzio eta Turismoaren sari banaketa ospatu zuten. Ekitaldian, Tolosako Topic-ek aipamen berezia jaso zuen.
Bernabé Unda, Industria, Komertz…

Azkeneko jardunaldia, Berioren kontra »

Ohorezko Erregional Mailako mutilek denboraldiko azken partida jokatuko dute bihar, 18:00etan Donostian, Berioren kontra. OKE Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariek ez dute ezer jokoan, baina azkeneko partida irabaztera aterako dira zelaira. Seigarren pos…

“Donostian ohikoa ez zena lortu dugu, iazko plantillaren oinarria mantentzea” »

Baja eta altaren bat tarteko, Donostiarrak iazko plantilla mantentzea lortu du eta, gogor entrenatzen ari da, KAE-1 Ligan lan polita egiteko asmoz; esperientziadun arraunlariek eta gazteek osatzen dute plantilla Aurreko urteetan bezala, Jose Ramon Mendizabal Mendi (Parte Zaharra, 1955) ari da entrenatzaile lanetan, Donostiarraren lehen ontzian. Itxaropentsu dago ekainaren 26an hasiko duten denboraldiarekin. Gainera, postua uzten duen egunean, taldea TKE Ligan ikustea gustatuko litzaiokeela dio. Iazko denboraldi hasieran, 35 arraunlari zenituzten plantillan. Aurten zer moduz zabiltzate? Iazkoaren antzeko kopurua daukagu. Donostian ohikoa ez dena lortu dugu, iazko plantillaren oinarria mantentzea. Donostian oso erraz uzten baitzaio arraun egiteari. Kalitateari dagokionean, berriz, bajaren bat egon da, baina altak ere bai. Esperientziadun arraunlariak ekarri dituzue, edo lortu duzue harrobiko arraunlariak igotzea? Iaz Donostiarra B ontzian aritu ziren hiru arraunlari igo ditugu. Bestetik, Hondarribian Bn eta Koxtapen ibilitako arraunlariren bat ere badugu, besteak beste. Dagoeneko helburuetako bat lortu duzue orduan, harrobiko arraunlariak mailaz igotzea. Bide horretatik jarraitu behar duzue, ezta? Bai, hori da bidea. Beheko trainerua egin genuenean, bagenekien dezente kostatuko zitzaigula, bai giza eta bai ekonomia alorrei dagokienez. Baina proiektuaren muina hori zela erabaki genuen. Berriro diot, arraunlariak oso ongi zaindu behar direla, aldaketa asko egoten baitira. Aurten bai Ur-Kirolakek eta bai Arraun […]

Iritsi dira sanpankrazioak Zumaiko Estazio auzora »

Uda garaia gerturatzen ari da, eta urtaro horren etorrerarekin batera, Urola Kostako herrietan festa egitarauak antolatzen eta giroa berotzen hasi dira. Asteburu honetan Zumaiako Estazioko auzoari tokatuko zaio festa antolatzea. Izan ere, iritsi dira s…