”The secrets of Kells” gaur zine klubean »

Marrazki bizidunez egindako
luzemetraia da Butak 21ek gaurko proposatzen duena; zeltiar monjeek
orain 800 urte transkribatutako latinezko Kells-eko eskuizkribuan
oinarritutakoa.

Nanoteknologiari buruz nazioarteko kongresua antolatu dute Ordizian »

Gero eta aparailu txikiagoak, azkarragoak eta hobeak egitea, hori da nanoteknologiaren helburua. Berrikuntza eta garapena denen ahotan dauden garai honetan, ikerkuntzaren arlo honen aldeko apustua egiten ari dira hainbat erakunde eta enpresa. Hori izan da behintzat Ordiziako Udalak eta Lortek berrikuntza zentroak, beste hainbat erakunderekin elkarlanean, nanomagnetismoari eta esprintonikari buruzko nazioarteko kongresua antolatzeko arrazoia. Ekainaren  1etik 4ra, mundu osoko 36 herrialdetako 200 bat aditu elkartuko dira Ordizian, zientziaren eta ikerketaren arlo horretan izandako azken berrikuntzak aztertzeko. RTNSA (Recent Trends in Nanomagnetism, Sprintonics and their Applications) kongresua antolatzeko lanetan parte hartu duten erakunde ezberdinek agerraldia egin zuten atzo Donostian, ekimenaren berri emateko. Julian Gonzalez irakasle eta ikerlaria izan da arlo zientifikoaz eta hizlariak lotzeaz arduratu dena. «Mundu mailako puntako adituak» etorriko direla azaldu zuen eta «nanomagnetismoaren eta esprintonikaren arloan izandako azken berrikuntzak eta horien aplikazioak» azalduko dituztela. Tartean izango da 2007an nobel saria jaso zuen Albert Fert irakaslea ere. Kongresu hau Ordizian kokatu behar zutela erabakitzeko garaian, garrantzia handia izan du Goierri Berrikuntza Poloa bertan izateak. Lortek zentroko Iñaki Otañoren hitzetan, Berrikuntza Gunea ikerketa eta garapenerako proiektuak bultzatzeko eta unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak sustatzeko sortu zuten. Bide horretan, «kongresu hau harremanetarako eta elkarlanerako espazio bat» izango dela aipatu zuen. Kongresuaren […]

Jon Maia: «Oso modu naturalean uztartu ditugu hiru diziplinak ikuskizunean» »

Diziplina batek bestera eramaten du. Hala dio, behinik behin, Jon Maia (Errenteria, 1977) koreografo gazteak. Kukai dantza taldeko kidea da, eta Amaren Alabak eta Oreka TX musika taldeekin batera musika, abestiak eta dantza uztartzen dituen Hostoak ikuskizuna osatu du. Laupabost emanaldi eskaini dituzte dagoeneko, eta errenteriarra oso gustura dago izandako erantzunarekin: «Horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen du». Bihar Kiroldegian dute hitzordua. Maiak ilusio handia du, gainera: «Zarautz oso plaza berezia da». Duela gutxi abiatu duzue egitasmoa, eta kritika oso onak jaso dituzue dagoeneko. Zein harrera espero duzue Zarautzen? Dagoeneko laupabost emanaldi eskaini dugu, eta oso gustura gaude izan dugun erantzunarekin. Egia da kritika onak jaso ditugula; horrek animatu egiten zaitu lan horretan jarraitzera. Zarautzi dagokionez, oso plaza berezia dela deritzot, eta ilusioa dut bertan dantzatzeko. Hitzordu ona izango dela uste dut. Hainbat diziplinatatik sortutako ikuskizuna da Hostoak. Nola uztartu dituzue musika eta dantza emankizunean? Egia esan, oso modu naturalean osatu dugu ikuskizuna. Finean, diziplina batek bestera eramaten zaitu eta ongi uztartzen dira euren artean. Ez dugu inolako zailtasunik izan horretan. Nondik abiatuta sortu duzu koreografia? Musika eta koreografia, biak aldi berean egin ditugu. Batzuetan dantza zegoen lehenagotik, besteetan musika. Esan bezala, batak bestera eramaten zaitu, eta hala osatu dugu ikuskizun […]

Gipuzkoako Txapelketa erraz irabazita, Euskadikoa nahi dute orain Pulpoko infantilek »

Joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten Pulpo eskubaloi taldeko infantilek, Elgoibarren jokatutako lauko finalean. Finalaurrekoan 47-29 irabazi zioten Arrate A taldeari, eta finalean 52-26 Zarautz Ari. Gipuzkoako txapeldun izanik, Euska…

Zozketa festa ”dibertigarria” izango da gaur museoen egunaren harira »

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko
Eguna ospatu zenetik hainbat ekintza antolatu ditu Urrelur museoak,
tartean ”Museoarekin jolastu” ekimena.

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak kontzertua emongo du barikuan, Karmenen »

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du barikuan 20:00etan Karmengo Elizan. Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean ordu eta laurden inguruko egitarau zabala eskainiko dute.
1963ko azaroaren 22an Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa…

Zaldi, behor, mando, asto eta poniak ikusgai egongo dira ekainaren 11n »

Zaldi, behor, mando, asto eta poniak ikusi eta erostekoa aukera egongo da ekainaren 11n. Aurten be erakusketa eta salerosketa antolatu du Udalak eta bertan parte hartzeko epea zabaldu du.
Etxe bakoitzetik, lau buru eroan ahalko dituzte gehienez erakusk…

Igeldoko Lezkarri abesbatzak Afrika eramango du Alegira »

Igeldoko Lezkarri abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbatean,  Alegiako Joan Bataiatzailea Deunaren elizan. Herriko Txintxarri abesbatzarekin duen harremanetik sortu da kontzertua eskaintzeko aukera, eta larunbatean Igeldotik Afrikara izeneko ikusk…

«Ondo atera zait udan egin nuen apustua, egia esan» »

Bosgarren denboraldia osatu berri du entrenatzaile lanetan Igor Kindosek (Azkoitia, 1978), eta emaitza aparta lortu du: Ohorezko Mailara igo du Urola Kirol Elkarteko talde nagusia. Eskerrak eman dizkie lagundu dioten guztiei: «Une txarrak ere izan dira, eta momentu horietan aldamenean izan ditudanek asko lagundu didate». Datorren sasoian, gauzak ondo, Zumarragako taldean segiko du, eta helburua oso garbi dauka: Ohorezko Mailan egonkortzea. Bai. Aurreko partidan, azken-aurrekoan, aukera izan genuen igotzeko. Orion jokatu genuen Getariako Ketaren aurka, eta sekulako giroa sortu zen, Zumarragatik jende asko joan zelako. Irabazi izan bagenu, txapeldun izango ginen. Baina ezin izan zen irabazi. Gero, azkeneko partidan, Antzuolaren aurka, kale edo bale egin behar genuen. Osagai denak geneuzkan igotzeko: Herriko zaleen aurrean jokatzen genuen, geure zelaian… Eta lortu egin genuen. Azken-azken minutuan lortu izanak eman zion, gainera, beste zerbait gure lorpenari. Nahita eginda ere ez zen hain polita izango. Lasaitasuna irabazte aldera, azken-aurreko partidan igotzea hobe izango zenuten. Baina lortu duzuen bezala lortu izanak ez al du gehigo bete herriko zalea? Zuzendaritzak esan zidan Ketaren aurka berdindu eta gero, politagoa izango zela etxean mailaz igotzea, zaleen aurrean, zelaian 600 lagun zirela. Kontsolatzeko esango zuten, ziurrenik. Baina nik nahiago nuen lehenago igo, lana ahalik eta azkarren bukatzeko. Igoera lortu […]

Aitor Azurki: “Ez dute euren bizitza kontatu, atzean geratu zirenena baizik” »

Kazetari donostiarrak ‘Maizales bajo la lluvia’ liburua argitaratu du. 1936ko gerran frankisten aurka borrokatu zutenen lekukotzak jaso ditu. Galderak egiten hasi zen etxean, eta beste hainbat familiatan bezala, berean ere 1936ko gerrak sendatu gabeko zauriak utzi zituela ohartu zen. Gehiago jakin nahi zuen, aitona-amonen historia entzun, baina «gerran bizitakoa oroitzea eta kontatzea mingarriegia zen beraientzat». Aitor Azurkik (Gros, 1983) haien testigantzak galdu egin zituen. Ez zuen beste familietan gauza bera gertatzea nahi. Kazetariak 11 borrokalariren memoria gorde du Maizales bajo la lluvia liburuan. Non ziren gerra hasi zenean? Zein batailatan izan ziren? Zer gertatu zitzaien gerra bukatu zenean? Haiekin batera ibili da iraganean gudu zelai izandako paisaietan barrena, historia liburuek jasotzen ez duten «historia txikia» biltzen. Nortzuk dira liburuko protagonistak? 1936ko gerran, Francoren aurka borrokatu zutenak. Demokraziaren alde borroka egin zuten ideologia guztiak ordezkatu ditut: komunistak, nazionalistak, anarkistak eta sozialistak. Otxandio, Durango eta Gernikako bonbardaketa; Eibar eta Irun erre zituztenekoa; fusilamenduak; langile batailoiak… Euskadiko frente edo bataila guztiak agertzen dira. Zuzenean kontatu didate historia; xehetasunez eta bitxikeriaz beterikoa. Nolakoa zen haien familia? Non zeuden Gerra Zibila hasi zenean? Zein erasotan parte hartu zuten? Hogeita bost elkarrizketatik gora egin nituen, baina azkenean 11 hautatu behar izan nituen. Aurkeztu itzazu, banan banan. […]