Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko bandera jarri du Udalak Forondan »

Euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikatzen duen banderatxoa ikus daiteke Forondako balkoietako batean joan den astetik. Udalak jakinarazi du aurreko legealdian onartutako mozio bati erantzuten diola erabakiak. “Erabakia hartu zenean, bi aldiz eza…

Kukubiltxoren ‘Txirrikiz’ antzezlana, etzi »

Eskolatik Kalera ekimenaren barruan, Kukubiltxoren Txirrikiz antzezlana ikusteko aukera izango da, etzi, 17:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Haurrei, eta oro har, familia guztiari zuzendutako ekimena da.
Antzezlan horrek Txirrikiz neskatila etorki…

Oka ibaiaren goi-padura egokitzeko lanak hasiko ditu aurten Eusko Jaurlaritzak »

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak Oka ibaiaren goi-padura (Gernika-Lumo, Arratzu, Kortezubi, Forua eta Murueta) egokituko du datozen urteetan. Lanak aurton hasiko dira, baina egokitzapena zenbait fasetan egingo dutenez, ez dute zehaztu obrak noiz amaituko dituzten. Pilar Unzaluk gidatzen duen ingurumen sailaren helburua, Urdaibaiko ingurumen eta kultura ondarea berreskuratzea, eta mundura zabaltzea dira. Proiektu barri horregaz, gainera, ingurumen hezkuntza eta ikerkuntza bultzatuko dituztela uste dute. Lehenengo fasearen barruan, Foruan eta ibaiaren eskubialdeko herrietan hasiko dira egokitzapenak egiten. Alde batetik, zenbait basabide egokituko dituzte, eta ingurumen hezkuntza sustatzeko kartelak jarriko dituzte. Jaurlaritzatik ohar bidez jakinarazi dutenez, ingurumen ibilbideak aukera paregabea izango dira bertoko herritarrek zonaldeko ingurumen balioaz gozatzeko. Bestalde, linea elektrikoa kenduko dute Oka ibaiaren eskubiko partean. Urdaibaiko goi-padurak aldaketa asko izan ditu XVI. mendetik gaur egunera arte. Gizakiaren jardunak zenbait kalte sortu ditu zonaldeko ingurumen aberatsean, eta kalte horiek gutxitu gura ditu Jaurlaritzak. Paduraren lehortzeak nekazal erabilerarako, eta erreken ibilbidearen aldaketa artifizialak, esaterako, goi-padurako ekosistema kaltetu duela uste dute. Jaurlaritzaren oharrean diotenez, gizakiak eraikitako hesi artifizialek marea goi-padurara heltzea ekidin zuten, eta 1970ean nekazal jarduna bertan behera utzi zenean, Bacharis halimifolia landare inbaditzailearen hazkunde ikaragarria emon zen. Hala, Jaurlaritzaren beste helburuetako bat, «ekosistemaren leheneratzea» izango da. Horretarako gizakiak antzina eraikitako hesi artifizialak […]

PPk eta Bilduk bat egin dute autobus geltokia Loiolako Erriberan eraikitzeko »

Udal Gobernuak PP udal taldearen babesa izango du, autobus geltokia Loiolako Erriberan eraiki ahal izateko. Era horretan, bi taldeek gehiengo osatuko lukete Udalbatzan.
Bereizketa politikoak alde batera utzita, PPk eta Bilduk adostutako lehen akordioa …

Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia »

Bihar osteguna Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean.

Hainbat ekitaldigaz inauguratuko dute Ajangizko frontoi barria »

Egunotan azken ukituak emon ondoren, bihar eta etzi inauguratuko dute ajangiztarrek Eleizalde auzoko frontoia. Itxura modernoa daukan pilotalekua behar bezala estreinatzeko, gainera, bestelako ekitaldi batzuekin batera profesionalen pilota partidak antolatu ditu Ajangizko Udalak. Hala, Berasaluze VIII.aren eta Zabalaren arteko norgehiagoka eta Urrutikoetxearen eta Apraizen artekoa ikusi ahal izango da zapatuan. Dena den, barikuan hasiko dira ekitaldiak, 19:30ean Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izango baitute hizpide kultur etxean. Zapatuan, bestetik, Arkupeko eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partidak, dantza saioa, bertsolariak, omenaldiak… izango dira Ajangizen, 17:00etatik aurrera. 36 metroko luzera dauka frontoiak eta, pilota partidetarako ez ezik, aterpe legez erabiltzeko edota ekitaldiak antolatzeko erabili gura dute. Pilotaleku barria eraikitzeko 780.000 euro inguruko aurrekontua izan du Udalak. Egitaraua Urriak 28, 19:30ean. Berbaldia Ajangizko kultur etxean, Bizkaiko atzoko, gaurko eta biharko pilota izenburupean. Hizlariak: Roberto Garcia Ariño, Oier Zearra, Pablo Berasaluze, Iñaki Gorostiza, Imanol Agirre eta Alexis Apraiz. Moderatzailea: Ainhoa Furundarena. Urriak 29, 17:00etatik aurrera. Arkupe taldekoen eta Lea Ibarrako pilotarien arteko partida: Etxebarria-Pascual eta Legarra-Salutregi. Ostean, Ajangizko Artxube dantza taldearen saioa eta Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariak. Ajangizko pilotariei omenaldia eta Gerrika pilotariari omenaldia izango dira dantza saioaren eta bertsolarien saioaren ondoren. Pilotari profesionalen arteko pilota partidak: Berasaluze VIII.a-Zabala eta Urrutikoetxea-Apraiz. […]

Arrano arrantzale bat tiroz hilda agertu da Zumarragan »

Aranzadiren webguneko irudia• Aranzadi Zientzia Elkartearen webgunetik hartutako oharra• Arrano arrantzalea Europan mehatxatuta aurkitzen den hegazti bat da eta Europa mailan birsartzeko ahalmen handiak egiten ari dira hegazti honekin. Urriaren 16an, Aranzadiko Eraztunketa Bulegoan heldu zen albistearen arabera, eraztuna zeukan arrano arrantzale bat tiroz hilda agertu zen Zumarragako udalerrian. Arrano arrantzalea Europan desagertzeko arriskuan dagoen hegazti-espezieetako bat da, eta hainbat herrialdetan hura berreskuratzeko ahalegina egiten ari da. Espezie hau Gipuzkoan ugaltzen ez bada ere (garai batean, ziur aski, gure Lurraldeko kostaldeko paduretan ugalduko zen), mediterraneo aldetik edota Saharaz hegoaldeko Afrikarantz negua pasatzeko egiten dituen migrazioetan, gure lurraldetik igarotzen da. Bestelako hitzez esateko, Europa erdialdean eta iparraldean jaio edo ugaldu diren arranoetako asko Gipuzkoatik pasatzen dira migrazio-garaian. Gauzak horrela, arrano arrantzale bat tiroka hil izana berez kezkagarria da eta Europako hainbat herrialdetan espezie hau berreskuratzearen alde egiten ari diren ahaleginak kili-kolon jartzen ditu. Ekintza tamalgarri honek Euskal Herrian gertatzen den legez kanpoko ehizari buruz gogoeta egitera garamatza, argi baitago oraindik ere praktikatu egiten dela, eta aplikatzen diren lege- eta administrazio-neurriak beharbada ez direla nahikoak pentsarazten digu. Orduan, gizarte- eta ekonomia-garapena eta natur ondarearen zaintza elkarrekin bateratu eta biodibertsitatea eraginkortasunez eta zientzia-ezagutzaren arabera kudeatzeko gai izango den herrialde bat eraikitzeko nahiarekin batera, […]

Iztuetxe okupatu zuten gazteek etxea uztea erabaki dute »

Urriaren 4tik Iztuetxe eraikina okpatu zuten gazteek, uztea erabaki dute bart. Azken egunetan egin dituen haizeteen eraginez, hirugarren solairuko leihoak airean irten zuen. Udaletxetik hura konpondu behar zutela jakinarzi zioten bertan zeudenei. Horre…

Hirubelakaskoa mendira irteera antolatu dute »

Hirubelakaskoa mendia igoko dute Portu Agintaritzako Mendi Taldeko kideek. Larunbaterako deitu duen irteeran izena eman nahi dutenek 943 35 18 44ra deitu behar dute.

Aizkardik mendiko IV. Argazki Rallya antolatu du »

IV. Argazki Rallya antolatu du azaroaren 13an. Antolakuntzak esandako mendi ibilbide batean zehar ateratako argazkiak sartuko dira lehiaketa honetan. Argazki Rallyan parte hartzeko ez da euro bakar bat ere ordaindu beharko, dohainekoa baita. Nahikoa iz…