Usorik ezean, birigarroak sari »

Teoria asko darabiltzate ehiztariek uso pase garaian uso eskasia dagoela sumatuta. Batzuk esaten dute Europa iparraldera ez dela hotzaldirik ailegatu, eta horrek uso pase garaia atzeratu egiten duela. Beste batzuen esanetan, berriz, Frantzia partean zereal asko erein dute, eta bazkaleku paregabe dute usoek bertan gelditzeko. Eta hirugarren uste bat ere gailentzen ari da azken boladan; usoak Villabona paretik kostaldera egiten dutela, eta beraz, Goierriko mendietatik ez direla igarotzen. Usteak erdia ustela izaten du, eta kontua da Goierriko ehiztariek apenas bota dutela usorik inguruko mendietako postu preziatuetan. Etsi-etsian birigarro sorta batzuekin konformatu behar izan dute. Ehiza garaia orokorra urriaren 12an zabaldu zen Gipuzkoan –datorren urteko urtarrilaren 31 arte–, eta harrezkero hamabost egun pasa badira, ez da uso pase nabarmenik izan, eta pasa den apurra altu pasa da oso. Jai eguna izan zuten egun hori ehiztari gehienek, baina ez zuten nahi adina aprobetxatzerik izan. Baina aste horretan bertan izan zen tiro hotsik eskualdeko ehiza lekuetan. Bai hilaren 14an, ostirala, eta baita larunbatean ere, paseko hegaztiak ehizatzeko giro paregabea egin zuen, hego haizea lagun; baina betikoa, usoak eskas, eta ehiztariek birigarroei heldu behar izan zieten. Bi larunbatak, egunik onenak Lazkaomendiko postuetan, esaterako, birigarro sorta ederrak bota zituzten hilaren 15ean, eta Ordiziako armategira kartutxo […]

“Bazkideak klubeko bizitzan gehiago sartzea da gure nahia” »

Txema Garai: Vasco de Camping elkarteko presidentea Belaunaldi aldaketa iritsi da Vasco de Campingera, 24 urtez mendi elkarteko presidente izandako Jesus Mari Alquezarrek lekukoa eman baitio Txema Garairi; pixkanaka aldaketak egiten ari da, zuzendaritza talde berriaren eta bazkideen laguntzarekin. Zazpi hilabete daramatza presidente postuan Txema Garaik (Erdialdea, 1962). Lan karga handia duela onartu du, baina aldi berean ez zaio ilusioa eta lanerako gogoa falta. «Ez dut presidente ona eta pertsona txarra izan nahi. Lana egin nahi dut, baina ez diot nire bizitzari uko egin nahi», aipatu du Garaik. Klubaren egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egin dio Irutxuloko Hitzari. Nondik datorkizu mendirako afizioa? Txikia nintzela nire arrebarekin joaten nintzen hondartzara. Lagun batzuk egin nituen han, eta batek esan zuen, ‘San Martin kalean klub bat dago eta ping-pong mahaia dauka’. Arratsaldero jolastera joaten hasi ginen, eta azkenean, klubeko haur taldean sartu ginen, mendi irteeretara joateko. Nolatan erabaki zenuen presidente postua hartzea? Txikitatik egon naiz klubaren bizitzara lotuta, gehiago edo gutxiago. 2000. urtean, haurren taldea kudeatzen hasi ginen, eta hamar urtez aritu ginen horretan. Hamar urte horietan, 100 txango egin genituen haurrekin. Bitarte horretan, gainera, Alquezarrekin eta zuzendaritza taldearekin lanean ere hasi ginen. Alquezar presidente izan zen azken lau urteetan nik presidenteorde postua […]

Plaka barria, ‘Kabi’-rentzat »

Jabi Goitia Elordi Kabi hil zela hogei urte betetzen zirela eta, «berau izan zena gogora ekartzeko» egitarau berezia egin zen martitzen iluntzean haren omenezko monolitoaren aurrean. Kabi-ren senideei egokitu zitzaien ikurriña kentzearen ardura eta …

Bi final jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek datorren asteburuan »

Datorren asteburuan, zehazki larunbat ilunabarrean, Mikel Martinez oiartzuarrak eta San Sebastian hernaniarrak Gartzarongo (Nafarroa) Txapelketako pilota finala jokatuko dute.
Igandean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak eta Maya lesakarrak Errioxako Komu…

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa dator Markina-Xemeinera Izarbideanen eskutik »

Markina-Xemeingo parrokia lehen mailako kontzertuen agertoki bihurtuko da bihar, Izarbidean elkartearen eskutik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarte horren aldeko kontzertua eskainiko du, lehen aldiz, Markina-Xemeinen. Andres Orozko Estradaren zuzendaritzapean, jadanik erreferente bihurtu den Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Felix Mendelssohnen lanak eskainiko ditu, 20:00etan hasita. Bosgarren sinfoniagaz hasi, eta hirugarrenagaz amaituko da kontzertua. Tartean, gainera, orkestrarako estudio bi eskainiko dituzte Juan Navarro musikariak eta Sara Zufiaurrek, klarinete eta corno di basseto instrumentuekin. Helburua Kontzertuak helburu bikoitza dauka. Alde batetik, adimen urritasuna duten Markina-Xemeingo eta Etxebarriko haur, gazte eta helduak biltzen dituen Izarbidean elkarteak herritarrengandik jaso duen babesa eta laguntza eskertu nahi du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, bere aldetik, elkartearen lana babesteaz gainera, Orkestra Herrietan programaren barruan kokatu du kontzertua. Bere musika emanaldia orkestra sinfoniko baten presentzia ohikoa ez duten herrietara eramatea helburu duen ekimenean, hain zuzen be. Taldeak 2002. urtean sortua, Izarbideanen helburu nagusia adimen urritasuna duten pertsonak gizarteratzea eta haiei aisialdirako aukerak eskaintzea da. Bide horretan, elkarteak izan duen lorpen handiena Eguneko Zentroa sortzea izan da: Topagunea. Adimen urriko haurren, gazteen eta helduen elkargune bilakatu den zentro horretan, hainbat jarduera egiten dituzte, boluntarioen laguntzagaz: besteak beste, arte-eskola, arte-terapia eta sukaldaritza ikastaroak. Topagunetik kanpora be hainbat jarduera antolatzen ditu elkarteak: ekinoterapia, txangoak… eta 2009. […]

Larunbatean hasiko dituzte Urretxun mineralogia ekintzak »

Urrelur azokako irudia• Larunbatean hasiko dituzte mineralogia ekintzak Urretxun, Berastegira egingo duten ibilaldiarekin. Atzetik, haurrentzako eta helduentzako ekintzak, eta nola ez, urteroko Urrelur feria. XXIV. urtea da Urretxun eta Zumarragan mineralogia eta paleontologia astea antolatzen dutena. Zapatuan hasiko dute, Berastegi-Plazaolako bidera egingo duten irteerarekin. Hurrengo astean, museora bisita gidatuak, Meatzaria naiz erakusketa monografikoa, ipuin kontaketa saioak edota Urretxutik egiteko ibilaldi geologikoak izango dira. Irteeran XX pertsonek eman dute izena. Larunbatean, aspaldian minerala jaso eta Iruñeara eramaten zuen tren meatzari baten bidean ibiliko dira gora eta behera. Gero,bazkariarekin batera jasotako aleak sailkatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. 8:00etan abiatuko dira, Iparragirre plazatik. Arduradunek mendiko arropa, botak, sira, aldatzeko arropa eta txanoa eramateko gomendatu dute. Baita hamaiketakoa eta ura hartzea ere. Azkenik, mineral aleak biltzeko erremintak ere norberak eraman beharko ditu, hala nola, mailua, zinzela, poltsa, egunkari papera edota motxila. Urriaren 29tik azaroaren 6ra bitartean, bestetik, Mineralen erabilera bitxia eta Meatzaria naiz erakusketa monografikoak irekiko dituzte. Lehena Urrelur museoan egongo da ikusgai. Bigarrena, berriz, Juan de Lizarazun. Lehendabizikoan, Javier Aguado adituak bildu ditu erakusketako aleak eta parte hartzeko tailerrak eta esperimentuak ere antolatuko dituzte. Bigarrena Iñaki Irisarrik prestatu du eta meatzarien arropak, lanparak, akzioak eta hainbat tresna erakutsiko ditu bertan. Azaroaren 3an […]

Txintxarri Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude »

Urtero legez, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak Txintxarri eguna ospatuko du azaroaren 6an. Egun horretan Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek kontzertua eskainiko dute, eta horrezaz gain, bazkaria egingo da Txintxarri jatetxean.   Bazkarirako txartelak salgai daude urriaren 30a, igandea arte, honako toki hauetan: Landa okindegian, Letamendia kafean, Jubilatuen elkartean eta Kurpilen. Bazkari txartelak 35 euro balio ditu. Iazko urtea berezia izan zen abesbatzarentzat, ekitaldietan herritarren parte hartzea sekula baino handiagoa izan baitzen. Aurten ere izpiritu horri eutsi nahi diote korukoek, eta hori dela eta, abesbatzak jakinarazi nahi du, nahi duen orok parte har dezakeela Txintxarri Eguneko bazkarian. Bazkari herrikoia izatea nahi da, kantu-giroa oinarri izango duena. Bazkarian kanturik ez da faltako, eta hori dela eta, kantatzea gustuko duten herritarrak bazkaltzera animatu nahi ditu Txintxarri abesbatzak. Herritar guztiei dei egiten zaie Txintxarri eguneko bazkarian parte har dezaten, eta nahi duen guztiarentzat izango da lekua.   Kataluniako abesbatza Datorren larunbatean, hilaren 29an, Bartzelonako Begues herriko Montau abesbatzaren bisita jasoko du Txintxarrik. Saioa eskainiko dute elizan, 20:00etan. Kataluniako korua Alegiara datorren bigarren aldia da.

Kultur astean murgilduko dira gaurtik igandera legorretarrak »

Bost eguneko kultur astea gaur hasiko da Legorretan. Dar-dar taldeak Munduko kulturak, munduko ipuinak emanaldia egingo du liburutegian, 17:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago zineman, erretiro aktibo eta solidarioari buruzko hitzaldia egingo dute Kutxak antolatuta. Buruhandiak 18:30ean irtengo dira gaur. Biharko ere antzeko ekintzak prestatu dituzte. 17:30ean, Zahartzea eta baliabide pertsonalak hitzaldia egingo dute zineman eta 19:00etan buruhandiak irtengo dira. Iñigo Zunzunegi herritarrak Guatemala izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du udaletxeko batzar aretoan, 19:30ean. Asteburuko ekintzen aurretik, ostiralerako pote, igel eta toka txapelketa antolatu dute jubilatuentzat. Jokoak 16:30ean hasiko dira, eta buruhandiak hirugarren egunez jarraian irtengo dira 19:00etan herriko haurren atzetik korrika aritzeko. Tekonologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren jokoak ere ezagutuko dituzte. Legorparty topaketari buruzko informazio gehiago www.legorparty.es.tl webgunean aurkitu daiteke. Etzi gauean, 23:00etan hasita, Legorretako XVII. Mus Txapelketa egingo dute Bilkoin elkartean. Atletismoa eta film laburrak Kultur astearen barruan, larunbata izango da aurten egunik garrantzitsuenetakoa. Lehen aldiz, Legorretako I. Kale Atletismo Erakustaldia antolatu dute, eta 17:30ean hasita, hainbat taldek pusi jaurtiketa, altuera jauzia eta abiadura eta hesiak probak egin beharko […]

Genealogiari buruzko tailerra ostiralean Meakan »

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e…

Felix Irazustabarrena: «Eskualdeko bertsolariek behin eta berriz erakutsi dute zein maila duten» »

Felix Irazustabarrenak (Alegia, 1961) bi hamarkada daramatza  bertsolari txapelketa nagusietan, epaile lanetan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, final zortzirenetako fasean aritu da bertsolarien lanari puntuak jartzen. Azken hamarkadetan bertsolaritzak eta bere inguruko munduak jakintza maila handitu egin duela uste du, bertsoa bera ikergai izan delako. Zer nolako maila ikusi duzu, orain artean, Gpuntuan? Ni epaile moduan aritu naiz final zortzirenetako fasean, eta maila oso ona izan dela uste dut. Pasa den udaberrian, 70 bertsolarik parte hartu zuten fase berezi batean. Aukera ona izan al zen trebatzeko? Zer iruditu zitzaizun? Fase hau jarri zenean, aukera bat emateko ideiarekin jarri zen. Aukera, gainera, bikoitza zen, izan ere, joan-etorriko bi saio egin behar zituen bertsolari bakoitzak. Erdi mailako bertsogintza pixka bat aktibatzeko helburuaz ere jarri zen fase hura; bertso eskolak aktibatu nahi izan dira antolaketaren inguruan, eta baita bertsolarien jarraitzaile moduan ere. Helburua oso ondo bete zirela uste dut. Gainera, goiz eta arratsaldeko saioak izan ziren, tartean bazkariarekin, eta giro oso ona lortu zen. Jendeak kantatzeko aukera eduki zuen, eta mailarik onena eman zutenak oraindik txapelketan ari dira. Saioak desberdinak izango dira ikusle bezala edo epaile bezala. Berdin gozatzen al duzu saioez? Bai, gozatzen dut. Gehiagotan ere galdetu izan didate gauza bera. Beharbada egia da, […]