Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldearen azken ekitaldia, zorionekoa »

Udalbiltza auziaren inguruan Lazkaon sortu zuten babes taldeak atzo, ostirala, egin zuen azkeneko juntadizoa. Eta ospatzeko izan zen, epaia absoluziozkoa izan ondoren eta 21 auzipetuak kargurik gabe geratu ondoren. Esparru elkartean afaria egin zuten 90 bat pertsonak, tartean Urko Irastortza lazkaotarra zela, auzipetuta egon zen hiru goierritarretako bat. Omenaldia egin zion Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldeak, “Udalbiltza auzian azken urteetan pasa behar izan duenagatik”. Taldea Udalbiltza auzian auzipetutakoei eta  bereziki Irastortzari babesa emateko sortu zuten. Bitarte horretan elkarretaratzeak, hitzaldiak… antolatu ondoren “amaiera zoriontsuarekin” bukatu du ibilia. Azkeneko ekitaldirako, atzo, bertso-afaria prestatu zuten. Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Ainhoa Mujika goierritarrak aritu ziren bertsotan, Inaxio Usarralderen esanetara. Argazkian, gai-jartzailea eta hiru bertsolariak, eta Urko Irastortza.

Mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute gaur »

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Gaur arratsaldean jokatuko dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian.
Pasa den asteburuan Pasajesen kontra…

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak aurtengo taldeak aurkeztuko ditu bihar »

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak aurtengo taldeak aurkeztuko ditu bihar eguerdian, Arrosategi parkean. Benjaminen, Alebinen, Infantilen, Kadeteen eta Eliteen taldeak aurkeztuko dituzte, hain zuzen.
Ondoren, eguraldiak lagunduz gero, talde guzt…

Berpiztuko diagnostikoaren aurkezpena, Gurutzen »

Behemendi eta Udala Gurutze auzoan garatzen ari diren Berpiztu programaren diagnostikoa aurkeztuko du Urkiri Salaberria dinamizatzaileak bihar, Bizardia Elkartean.
Zenbait auzotarrekin elkarrizketak egin ditu Salaberriak diagnostikoa osatzeko eta gurut…

1954an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute martxoaren 12an »

1954an jaio ziren lezoarrek kinto bazkaria egingo dute datorren martxoaren 12an (larunbata). Sagarzulo jatetxean bilduko dira otordua egiteko. Joan nahi duenak 50 euro sartu beharko ditu Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan: 3035 01 25 11 1250007786.

Eskolarteko Xake Txapelketako irabazleak »

Txapelketa hau Otsailaren 6an eta 13an jokatu zen Tolosako kultur etxean. Bertan 35 xakelarik hartu zuten parte kategoria ezberdinetan:infantilak, alebinak eta benjaminak.

Anoetako Herri Ikastolak parte hartu zuen bertan eta  Oier Otxoa anoetarra iza…

Sarecar proiektua Beasain, Ordizia eta Lazkaora zabalduko dute »

Gipuzkoako Foru Aldundiak Krisiaren Aurkako Planeko 300.000 euro bideratuko ditu Sarecar proiektua Beasain, Ordizia eta Lazkaora zabaltzeko. Hala jakinarazi du gaur Markel Olano ahaldun nagusiak eta Arantxa Tapia mugikortasun eta lurralde antolaketa diputatuak. Zortzi proiektu finantzatuko dituzte Krisiaren Aurkako Planaren barruan –lau milioi euroko aurrekontua du planak– eta horietako bat izango da Ataunen abiatutako ekimenaren segida ematea; urtarrilaren 17an jarri zuten ofizialki martxan. Sarecar proiektua Goierriko beheko hiru herri hazienetara zabaltzeko egitasmoa bi fasetan egingo dute: batetik, udalerri bakoitzak bere ibilgailuak izango ditu eta modu independentean funtzionatuko du –”irla” baten modura–, udalerriko oinarrizko zerbitzua bermatzearren. Bestetik, “irla” ezberdin horietako ibilgailuak partekatu ahal izateko sistema bat garatuko da, hartara udalerri batean ibilgailu bat hartu eta beste batean uzteko aukera izango da.

Iurrita Bizirik Jaialdia, bihar »

Bihar egun osoz Iurrita Bizirik Jaialdia izango da. 11:30ean, Amona Joxeparen istorioak haurrentzako antzerkia emango dute. 12:30ean umeentzako zirku tailerra ondoren flamenko emanaldia. 14:30ean jatekoa izango da doan eta 17:00etatik aurrera, musika Z…

Gaur, barrikotea Amazkarren »

Amazkar tabernan barrikotea egingo dute gaur, 21:00etatik aurrera. Txartelak 21 euro balio du.

Aurrera darrai Luis Gilen bilaketak »

Luis Gil donostiar desagertua aurkitzeko lanek aurrera darraite. Gaur ere Urumea ibaian barrena eta hiriaren kostaldean aritu dira Gilen bila. Ertzaintzaren urpekariek egin dute ibaiaren miaketa. Era berean, Urumea gainean, Zurriola parean eta Urgull mendiaren itsas aldeko ertzean jardun du polizia gorputz horren helikopteroak. Ertzaintzaren komunikazio zerbitzuak azaldu duenez, 15:00etarako, lan hauek ez dute fruiturik eman. Luis Gilen senitartekoek joan den ostiralean ikusi zuten desagertutakoa azken aldiz eta norbaitek zerbait baleki 112ra telefonoa deitzeko eskatu dute.