Errezeta berde berdeak »

‘Barazki mokadu goxoak’ errezeta liburua plazaratu du Ttarttalok, Kaskazuri jatetxearen eskutik Duela bost urte ‘Sukaldaritza begetarianoa’ liburua aurkeztu zuen Ttarttalok Egiako Garraxi jatetxearekin batera. Orduan ere errezeta bildumaren euskarazko bertsioa kaleratu zuen Berria egunkariak. «Bi hizkuntzetan harrera bikaina izan zuen, eta oraindik ere izaten jarraitzen du», azaldu du Idoia Arozena editoreak. Ttarttalorentzat barazki liburu hura «best seller» bihurtu dela aitortu du. Oraingoan ere barazki errezeta bilduma berri bat egin nahi izan dute. Lehen liburu hura borobildu eta osatzeko asmoz Parte Zaharreko Kaskazuri jatetxera jo zuten. Izan ere, sukaldaritza begetarianoari hainbat plater eskaintzen dizkio egunero Elias Argoteren sukaldaritza taldeak. Eta erronkari heldu zioten. Diego Bergara, Nerea Aznarez, Miren Zaldua eta Mikel Nicolas sukaldariek lagundu diote liburua prestatzen. Lehen liburuaren helburua egunero prestatzeko errezeta osasuntsuak eskaintzea zen. «Barazki mokadu goxoak liburuak ildo berriak lantzen ditu. Sukaldaritza begetarianoa goxoa eta koloretsua dela erakutsi du. Egunerokorako eta ospakizun berezietarako ere prestatu daitekeela, alegia. Barazkiekin, lekaleekin eta arrozarekin ere errezeta eder eta zaporetsuak egin daitezke», jarraitu du Arozenak. Errezeta hauek prestatzeko gainera, jaki berezi edo garestiak ez direla ezinbestekoak azaldu du Argotek, «irudimenak sukaldean ere urrea balio baitu». «Beti izan dut barazki jaleentzako sukaldaritza egiteko grina», aitortu du Argotek: «Jendea barazkiekin gure gorputza zaintzen dugula […]

Azkenean ez du buruz buruko finala Oinatz Bengoetxeak jokatuko »

Azkenean Yves Salaberri Xalak jokatuko du buruz buruko txapelketako finala, eta ez haren ordez jarri zuten Oinatz Bengoetxeak.   Enpresen Ligak partida atzeratzea erabaki du gaur arratsaldean. Xalaren ebakuntzaren ondoren, igande honetan zen jokatzek…

Dantza Taldearen ikuskizuna ostiralean izango da »

Etzi, hilak 17, Anoetako kiroldegian Anoetako Dantza Taldearen ikuskizuna izango da. Guztira 70 dantzari inguru ariko dira taula gainean, 22:30etik aurrera. 48 anoetar eta 20  ibartarrek osatzen dute taldea.

Aurtengoa hirugarren emanaldia izango da, …

Ostiralean aurkeztuko du Bilduk Udal Gobernua »

Bilduk gobernatzeko dituen zailtasunak agerian utzi zituen PSE-EE udal taldeko Ernesto Gasco zinegotziak. Juan Karlos Izagirre alkateak, aitzitik, udaletxeko jardunak bere horretan jarraitzen duela eta lan taldea osatzen duten 1.800 langileak egunero bere eginkizunetan ari direla jakinarazi du. Bilduko zinegotziak, era berean, udal gobernu batzordea osatzeko buru belarri ari dira eta ostiralean aurkezteko asmoa dutela aditzera eman du. Izagirrek ez du xehetasunik aurreratu nahi izan. Hala ere, orain arte indarrean egon den egituraketa «sinplifikatuko» dutela azaldu du Izagirrek. Alegia, sail batzuk bateratuko dituzte. Udal Gobernua, halaber, zinegotzi ez den beste zenbait kidez –bi izan daitezke– osatuko dutela ziurtatu du. Udaletxeak normaltasun osoarekin funtzionatzen duela argi uzteko, 80 lanpostu berri sortu dituztela azaldu du. Udan udaltzain lanetan arituko direnak, gizarte langileak eta zaintzaileentzako kontratuak egin dituzte gobernu kide berriek. Gainerakoan, udaletxeko martxa gertutik ezagutzen ari dira Bilduko zinegotziak. Gaur, besteak beste, herritar partaidetza eta Donostia 2016 bulegoko langileekin elkartu dira, egiten duten lana ezagutzeko. Bihar sindikatuetako ordezkariekin biltzeko asmoa dute, baita sail guztietako zuzendariekin ere. Bilera horiekin «elkar ezagutzeko» helburua dutela adierazi du alkateak. Zuzendari eta teknikariekin izango dituzten solasaldien bidez, gainera, aurrera atera ez diren proiektuen berri izan eta arrazoiak ezagutzeko baliatuko dute. Epe motzean zein egitasmo burutu daitezkeen eta […]

Europako Txapelketan parte hartuko du Ekaitz Saiesek »

Dena bide onetik baldin badoa, igandeko finaletan lehiatuko da Parte Zaharreko piraguista
Ekaitz Saiesek Belgradon jokatuko den Europako Piraguismo Txapelketan parte hartuko du asteburu honetan. Espainiako selekzioaren barruan lehiatuko da, Bat Basque …

Sad Town Losers taldeak urtebeteko lana erakutsiko du Kafe Antzokiko agertokian »

Nestor Landaribar, Danel Eizagirre, Gotzon Eizagirre eta Ondarru Otxoantesana. Eurak dira San Town Losers, eta eurak egongo dira barikuan, 23:30etik aurrera, Kafe Antzokian, orain urtebete sortutako egitasmoa erakusten.
Agertokira maketan jaso dituzten…

Mitxelenako auzokideek «ezinegona» salatu dute trenak eraginda »

«Gauero burdinazko bobinaz kargaturik igarotzen den trenak ezinegona sortu du Mitxelena auzoan», salatu du auzo elkarteko kide Unai Lazkanok. Trena auzotik igarotzean bibrazioak eta soinua sortzen ditu, eta, ondorioz, auzokideak kexu dira. «Zarautz erditik Oriorantz doala, bidean dagoen malda igo ahal izateko izugarrizko abiadura hartzen du trenak. Neurrigabeko abiada eta daraman zama medio, etxebizitzak gogor mugiarazi eta zarata jasangaitza sortzen du». Horrek, etxeetan etenak, pitzadurak eta beste hainbat kalte eragiten ditu,  bizilagun askori loa eragozteaz gain. Izan ere, kargadun trena egunero 00:38ak aldera pasatzen da, bizilagun gehienak lo daudenean, hain zuzen ere. Arazoari irtenbidea emate aldera, auzotarrek egoera salatzeko sinadurak bildu dituzte. Dagoeneko 600 sinadura baino gehiago lortu dituzte, eta berrogei bat kexu pertsonal. Horiek guztiak udal berriari helaraziko dizkiote, hark arazoari irtenbideren bat eman diezaion. «Auzo elkartearen aburuz, Zarauzko Udalak hartu beharko luke arazo honi konponbidea aurkitzeko ardura, herritar multzo handi baten arazoa baita. Honetarako, bildutako sinadura eta kexa guztiak haren esku jarriko ditugu». Antza denez, enpresa pribatu bateko bobinak garraiatzen dituzte Zumarragatik Lasarte-Oriaraino, gauero. Ildo horretatik, udalak «ezer gutxi» egin dezakeela diote, «baina Eusko Jaurlaritzara eta dagokienei bidera diezaiekete sinadurak eta kexak». Halaber, Udalak ez badu esku hartzen, auzo elkarteko kideak «edonora joateko prest» daudela jakinarazi dute. Arazoa, […]

‘Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino’ liburua kaleratu du Isabel Elortzak »

Zegamako Udalak antolatutako Xabier Azurmendi bekaren bidez, Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino liburua kaleratu du Isabel Elortzak. Goizean egin du liburuaren aurkezpena Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan azaldu d…

Jai Batzordeak bilera egingo du bihar arratsaldean »

Lezoko Jai Batzordea bihar arratsaldean bilduko da Donibane kaleko Kultura aretoan.
19:30etik aurrera egingo dute bilera Jai Batzordea osatzen duten gizarte eragileek eta erakundeek.
Bertan, pasatu berri diren mendekosteen balantzea egingo dute parte h…

Danbolin Musika Eskolako azken 25 urteetako ikasleak elkartuko dira larunbatean »

Orioko Danbolin Musika Eskolak 25 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko kontzertu berezia prestatu du larunbaterako. Urte horietan zehar musika eskolatik pasatu diren ikasleek eta irakasleek hartuko dute parte ospakizun festan. Horiez gain, ordea, e…