Dantzaren goren-gorenean »

Aukeran dantza konpainia 1997. urtean sortu zen Donostian. Ordura arte euskal dantza tradizionalaren inguruan egindakoa irauli, eta euskal dantza tradizionala dantza garaikidea eta ballet klasikoarekin fusionatuz, dantza egiteko modu berri bati hasiera eman zion Edu Murumendiaraz, konpainiako zuzendariak. Tolosaldean bertan, bada dantzarako grinarik, eta hamaika gazte aritzen dira oinak astintzen, eskualdeko taldeetan. Hain zuzen ere horrela hasi ziren Naikari eta Ioritz Galarraga amasarrak, Ione Iriarte billabonatarra eta Aritz Iglesias tolosarra, Aukeran dantza konpainiara iristeko lehen pausoak ematen. Naikari Galarragak hamar urte inguru daramatza Aukeranen, eta konpainia Euskal Herriko dantzaren munduan egonkor mantentzera eraman duten lau ikuskizunetan parte hartu du: Izena duen guztia omen da (2004), Bideak (2006), Gernika, mihise gaineko dantza (2009) eta Burnia (2011). Ioritz Galarragak, lauzpabost urte daramatza konpainian, eta Ione Iriarte, berriz, iaz hasi zen Donostiako taldearekin entseguak egiten. Hiru dantzari hauek, Villabonako Oinkari dantza taldean ikasi zuten dantzan. Aritz Iglesias, berriz, pasa den otsailean hasi zen taldean, eta Tolosako Udaberri dantza taldeko partaidea da. Aukeran taldeak astean hirutan egiten ditu ensteguak. Barran luzaketak egin ondoren, egun batzuetan dantza garaikideko eta klasikoko ariketak egiten dituzte; beste batzuetan, berriz, euskal dantza pausoak lantzen dituzte. Taldean, dantzarien mailaz gain, badira beste hainbat desberdintasun ohiko dantza taldeekiko. Esate baterako, dantzari […]

Agenda: X. Irun Hiria Padel Txapelketako finalak »

Antolatzailea: Txingudi Tenis Kluba. Txapelketa hilaren 13tik ospatu da.

Musikaren eguna ospatzen »

Ekainaren 21an Europako Musikaren Eguna ospatu ohi da. Honen aitzakian Beheko Plaza Abesbatzak eta San Pedro Abesbatzak kontzertu bat eskainiko dute datorren larunbatean, hilak 18, komentuan arratsaldeko zazpietan.
Informazio gehiago San Pedro Abesbat…

Istripua izan zen atzo, Mundakan »

Atzo, 19:50ean istripua izan zen Portuondo parean, Mundakan. Auto bik aurrez talka egin ostean, hiru zauritu Galdakaoko ospitalera eroan behar izan zituzten. Horietako bat kotxetik atera ezinik izan zen, eta, ondorioz, zauri larriak izan zituen. Hiru e…

Alberto Pradillaren hitzaldia, bihar Arranon »

Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, Alberto Pradillak Gadafi: heroia ala zitala? hitzaldia eskainiko du bihar, Arrano tabernan 19:30ean. Bertan, Libia eta Tunisiaren inguruko ikuspuntu kritiko eta iraultzailea eman eta bertaratzen direnekin mahai i…

Musika jaialdia izango da larunbatean, sanpelaioak berotzeko »

San Pelaio Jaiak berotzen hasteko, Gurekin Jai festa batzordeak eta Putzuzulo gaztetxeak musika jaialdia antolatu du larunbaterako. Ildo horretatik, Kandinsky, Zing, Insomnio, Adrenalized, Multa eta 25th Comming Fire taldeak izango dira gaztetxeko taul…

Aizkardikoak Lescunen izan dira »

Ohiturari jarraituz, Aizkardikoak mendi irteera egin zuten igandean. Kasu honetan, Lescun bailarara joan ziren eta bertan egin zuten ibilbidea. Larraille eta Lariste mendietara igo ziren. Eguraldi ona lagun izan zuten Aizkardikoek, eta inguruko paisai…

Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa, bihar »

Bihar arratsaldean Imanol Artola Oroitaldiaren zozketa egingo dute Tiñelun, 19:30etik aurrera. Izan ere, larunbatean hasiko da 24 ordu irauten dituen futbito txapelketa. Arratsaldeko zozketan talde bakoitzak noren kontra eta noiz jokatu behar duen zeh…

Agenda: San Martzial igeriketa txapelketa »

Antolatzailea: C.D.N. Bidasoa XXI IKK.

Orroagako eskailerak eleberri batean azalean »

 

 
Iñigo Aranbarrik argitaratu berri duen “Zamaontzia” eleberriaren azalean Orroagako eskailerak dira protagonista. Eleberria osorik dago irakurgai Susaren webgunean.
Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da “Zamaontzia”, kontakizun asaldagarr…