Orroagako eskailerak eleberri batean azalean »

 

 
Iñigo Aranbarrik argitaratu berri duen “Zamaontzia” eleberriaren azalean Orroagako eskailerak dira protagonista. Eleberria osorik dago irakurgai Susaren webgunean.
Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da “Zamaontzia”, kontakizun asaldagarr…

Arraun elkartearen aurkezpena ostiralean »

Azken urteetako ohiturari segituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi, ostiralean. 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan. Aurten, bi traineru izango dira uretan:…

Denboraldi bukaerako jaia egingo du Ereintzak larunbatean »

Ereintza eskubaloi taldeak denboraldi bukaerako festa antolatu du larunbaterako. 12:00etan hasiko dute eguna, adierazpen bat irakurriz. Horrekin batera, maila guztietan jokatu duten taldeak aurkeztuko dituzte. Ondoren, Xabier Barcena urteetan jokalari …

Kame eskolak jaialdia egingo du hilaren 20an »

Kame Musika Eskolak jaialdia antolatu du datorren astelehenerako. 19:00etan hasiko da eta bi saio izango dira. Batetik, hastapen mailako ikasleek emanaldia eskainiko dute taldean zein bakarlari modura. Bestetik, erdi eta goi mailako ikasleek ordu eta e…

Agenda: Top 12 San Martzial mahai tenis txapelketa »

Antolatzailea: Leka Enea Mahai-Tenisa.

Pasaia, Errenteria eta Irungo udalek jaso dute Atzegizale sariak »

Errenteria, Pasaia eta Irun. Hiru udalak saritu ditu aurten Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen alde egindako lanarengatik. Azken hilabetetan aipatu udalek praktiketako lan hitzarmenak egin dizkiete adimen urritasuna duten hainbat lagunei, eta h…

Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbatean »

Gaintxurizketako nekazal lurren aldeko mendi martxa egingo dute larunbat goizean. Lurraldeko Zatikako Planaren (LZP) Kontrako Kaltetuen Asanbladak antolatu du ibilaldia, eta 10:00etan irtengo dira Gurutze Santuaren plazatik. Asanbleak salatu duenez, Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoak 180 hektarea okupatuko lituzke. Gaineratu dutenez, “Etorlur enpresa publikoa egiten ari den inbentarioaren arabera, etxe hauek eraitsi nahi dituzte: Errekaldezar, Santo Kristo, Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri. Guztira, 22 etxebizitza”. Horrez gain, Errikoetxea [bi etxebizitza ditu], Martaetxea eta Bakarraztegi [launa etxebizitza] plataforma logistikoaren barruan geratuko lirateke, “errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak izango lirateke”. Errekak lurrazpian Etxebizitzek bakarrik ez, Gaintxurizketako errekek ere kalteak izango lituztketeela salatu dute asanbleakoek. Horrela, LZP onartuz gero, Bakarraztegi, Patxilaborda, Arriaundi eta Apaiziartzeko errekak lurpean geratzeko “arriskua” dagoela esan dute asanbleakoek. “Itsueko aztarnategi arkeologikoa ere suntsituko luke plataforma logistikoak, baita babes berezia behar duten haitzaldiek ere”, azaldu du LZPren Kontrako Kaltetuen Asanbladak. Ondorioztatu dutenez, plataforma logistikoak Gaintxurizketan “kalte itzulezin eta konponezinak” sortuko lituzke “natur baliabideetan, eremu sentsibleetan, kulturan, paisaian, gizakien osasunean eta nekazal ekoizpenean”. Jakinarazi dutenez, hil honetan eta datorrenean, Servatas enpresakoek horren guztiaren balorazio ekonomikoa egingo du. Horregatik guztiagatik, LZPren kontrako eta Gaintxurizketako nekazal eremuen aldeko mendi martxan parte hartzeko gonbitea luzatu du asanbleak. 13:30ean […]

Xoxokatik Aranora joango dira Urdaburukoak »

Urdaburuko mendizaleak Xoxokatik Aranora joango dira asteburu honetan. Bidean, Adarra, Unamuno eta Leuneta mendietatik pasatuko dira, eta guztira, sei orduko zeharkaldia egingo dute. Donostian, Kursaaleko atetik aterako dira etzi, 08:00etan. Izena emat…

Begoña Lazkano Gazteen Mailako Espainiako txapeldun piraguan »

Maratoi modalitateko Espainiako piragua txapelketa izan da orain gutxi eta Pasaia Kayak taldeko piraguistek oso emaitza onak lortu zituzten. Begoña Lazkanok irabazi zuen proba Gazteen Mailan, eta honenbestez uztailean Frantzian jokatuko den Europako t…

Lopez eta Errandonearen harreran deliturik izan zen ikertzen ari dira »

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du. Estanis Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai maiatzaren 10ean herrira iritsi zirenean, herritarrek harrera egin zieten, eta deliturik badagoen aztertzen ari da, ongi etorria ote zen, alegia.
Herrizaingo Saileko arduradu…