Enpresa kudeaketen inguruko ikastaroa prestatu du Udal Elkarteak »

Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaile berriei zuzenduta enpresa kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du ekaina eta uztailarako.

Zarautzen egingo dituzte eskolak, Urola Kostako Udal Elkarteak duen egoitzan (Urdaneta bidea, 6). 48 orduko ikastaroa…

Taldeen Eguna ospatuko dute zapatuan Berriatuan »

Berriatuan jendarte bizia dagoen seinale da bertan urte osoko dinamika daukaten hamabi talde egotea. Ez da marka makala tamaina horretako herriarentzat. Talde horiek urte osoan egiten duten lana aitortu eta eskertu egingo da etzi, bide batez jai eguna ospatuta. Amaitu barri den udal agintaldiaren amaieran zinegotzien artean sortutako ideia izan da Taldeen Eguna ospatzearena. «Normaltasunez hartzen dugu astebururo zesta-punta edo futbol partiduak egotea, eskolaz kanpoko jarduerak egotea, edo kultur ekitaldiak egotea, baina aukera horien guztien atzean taldeen lana dago, eta hori eskertu beharrekoa dela uste dugu», esan du alkate Imanol Mugartegik. «Udalak eta herriak berak taldeen lana aintzat hartzeko eguna izango da zapatua, eta bide batez ondo pasatzekoa», nabarmendu du. Izan be, jai izaera emon diote Taldeen Egunari. «Hasieran pentsatu genuen errekonozimendurako ekitaldi formal bat egitea, baina gero, taldeen izaerari be jaramon eginda, eta eurei behar handirik eragin barik, jai moduko eguna ospatzea hobe zela erabaki genuen». Horrela, bada, kirol-jolasak, musika eta, batez be, herri giroa izango dira nagusi etziko egitarauan, «beti bidelagun diren talde guztiei gorazarre eginez». Egitaraua.- 11:00. Jokuak herriko plazan, baloi, bizikleta eta zestagaz, txapel jaurtzea, eta abar. 14:00. Triki-dantza-poteo-bazkaria, dana batera. 16:00. Taldeei errekonozimendu ekitaldia. Ondoren. Tarine musika eskolak eta koruak Berriatuko ereserkia abestuko dute. Jarraian. […]

Antzerki tailerrekoek ‘Criaturas’ lana antzeztuko dute etzi Leidorren »

Kultur Etxeko antzerki tailerrean 22 lagunek hartu dute parte aurtengo ikasturtean, eta horietatik 20 oholtza gainera igoko dira etzi. Ikuskizuna Leidor aretoan izango da, 20:30ean.
Criaturas lana 1998. urtean T de teatre kataluniar taldeak sortu zuen …

Sorgin gaurako entsegu eta tailerrak egingo dira »

San Joan Jaietarako prestaketan hasi dira jada Ziortza-Bolibarren. Jai Batzordearen barruan, Aranbaltz kultur elkartekoen ardura izango da hilaren 23ko Sorgin Gaua prestatzea, eta ezer be azken ordurako laga barik, entsegurako deia zabaldu dute. Bariku…

Sanjoanetan lehena, betiko legez, Amallo »

Zapatuan hasiko dira sanjoanak Amallon, gehiago itxaron barik. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazte askorentzako udako denboraldiaren hasiera izaten da urtero Amalloko kontzertua, eta aurten be hemen dator. Aurten, jaietarako aurrekontua asko murriztu denez, Jai Batzordeak be «arriskuak neurtu» eta gastuak jaietako hiru egunen artean gehiago banatu ditu. Vendetta eta Surfin Kaos taldeek joko dute kontzertuan eta ostean Gora Herria taldeagaz erromeria egongo da. «Herriko auzo guztiei banatzen die Udalak diru kopuru bera, egun bakarreko jaia egin, zein hiru eguneko egitaraua eduki; eta gure kasuan, Gabonetako eta Santa Agedako santa-eskeekin, zozketagaz eta jaietako tabernagaz osotzen dugu aurrekontua», esan du Jai Batzordeko kide Lander San Martinek. «Alde horretatik asko eskertu beharrekoa da amalloarren aldetik egiten den ekarpena; Gabonetan pasatzen gara abesten eta etxe bakoitzean igoal 50 euro emoten dute, eta handik gitxira, Santa Agedan, beste 50», gehitu du. Beharrerako orduan be ez dira atzera geratzen Amallokoak. Auzo txikia izanda be, Jai Batzordean, antolaketan eta jaietako lanetan 30 bat gazte ibiltzen dira. «Eta helduak be hor ibiltzen dira, behar piloa egiten, sozietatean». Diru aldetik krisia hor egon arren, aurten be goitik ospatu ahal izango dira jaiak Amallon, auzotarren ahaleginari esker. Egitaraua.- Ekainak 18, zapatua 22:00. Kontzertua Surfin Kaos eta Vendetta taldeekin, eta ondoren […]

«Hesiak apurtuz» dator aurtengo Ordiziarrock musika jaialdia »

«Hesiak apurtuz»  leloa jari diote Ordiziarrock jaialdiaren VIII. edzioari. Hesiak apurtzeko eta ordiziar guztiengana iristeko, gorrek sentitzeko moduko kontzertua eskaianiko du Malagako Funky Punkie Party Clowns taldeak, ostiral gauean. Kontzertu hori herri antzokian izango da,  gaueko  hamarretan. Astebururako ordea, beste saio batzuk ere antolatu dituzte, tartean, larunbatean gaztetxean egingo dituzten kontzertuak. Malagatik datorren  taldea Funky Punkie Party. Bere zuzenekoetan, hainbat sistema erabiltzen ditu gorrengana iristeko. Besteak beste, bibrazio sistema, bluke magnetikoa, interpretea, irudiak, argiztapen berezia eta gorputz espresioa lantzen dituzte. Hamabost laguneko taldea da, eta egiten duten ikuskizunak, musika, antzerkia eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunean, musikarekin batera, bideoklipak ere sartuko dituzte; bideo guztiak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte.  Ikuskizuna, adin guztietako pertsonei  zuzenduta dago. Jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Urko Ruz de Apodakak azaldu duenez, «Ordiziarrockek mundu guztiarengana iritsi behar  zuela konturatu ginen; gorrengana orain arte ez ginen iristen». Pertsona guztiengana iristeko ostiraleko kontzertua «gorrei egokitua» dela aipatu du Ruiz de Apodakak,  gorrez gain itsuek eta protesiren bat dutenek ere gozatuko dute kontzertua. Kontzerturako sarrerak herriko tabernetan salgai  daude ostiralera bitartean, 5 euroan. Kontzertu egunean,  Herri Antzokiko  lehiatilan  ere izango da sarrerak erosteko aukera. Ostitaleko ekitaldi nagusiaren atariko lanak egiteko, munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa egingo dute gaur, D’Elikatuz  zentroan. […]

Aulestin goitibeherekin hasiko dira jaiak, domekan »

Aulestin herriko jaiak ate joka datoz. Domeka honetan bertan hasiko dira martxan aulestiarrak; abiada bizian hasi be, goitibehera lasterketagaz. 16:30ean izango da hitzordua, Narea auzotik behera. Lasterketa Euskal Ligarako puntuagarria izango da eta hiru sari emongo dituzte, bardinak gomazko zein burdinazko goitibeherentzako: 90 euro lehenengoari, 60 bigarrenari eta 30 hirugarrenari. Datorren eguaztenean, barriz, eskolako jaia ospatuko da Aulestin. Goizean puzgarriak eta tailerrak egongo dira txikientzat; 15:00etan Potxin eta Patxin pailazoak eta horren ostean barriro be puzgarrietan olgetako aukera. San Joan Jaiak eurak hilaren 23ko iluntzean hasiko dira eta hilaren 26an izango den erretiratuen eta pentsiodunen bazkarirako eros daiteke jada txartela Mariano jatetxean. Egitaraua.- EKAINAK 23, San Joan bezpera Iluntzean sardina jana plazan, AAM-k antolatuta. 21:45. Txupinazoa jaiei hasiera emoteko kirol elkartearen eskutik. 22:00. Kalejira plazatik parkera Aulestiko fanfarriak alaituta. Ostean San Joan sua parkean. 23:30. Kontzertuak gaztetxean. EKAINAK 24, San Joan Eguna 11:30. Meza. Ostean XII. Sobra Txapelketa. Gero, 23. Ipuin Topaketaren sari banaketa. Ondoren, umeen pilota partiduak plazan: Aiert-Eñaut Xabier-Urtzi/Unax-Ekain Igor-Xabat/Oier-Enbeita II Anitua/Okamika 18:30. Pilota partiduak Torrezelai frontoian. Uriarte-Muruaga / Zorion-Zelaia Antsotegi-Legarra / Muniozguren-Salutregi Berasaluze IX-Antsotegi / Urberuaga II-Urberuaga 22:00. Erromeria, Joselu Anaiak taldeagaz. EKAINAK 25, zapatua 12:00. Meza Murlan. Ostean, kopaua. Goizean, herriko txistulariak kalean. 13:30. Euskal preso […]

Traineru denboraldia aurkeztuko dute, etzi »

Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldiko aurkezpena egingo du ostiralean. Aurtengoan, herriko bi traineru arituko dira lehian: gizonezkoak San Miguel ligan arituko dira, eta emakumezkoena Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan izango dira. Aurkezp…

Munitibarko eskolaren modulu barria, prest »

Amaitu barri dute Munitibarko herri ikastetxearen atzeko aldean eskolaren erabilpenerako modulu barria. «Momentuz, behinik behin, bazkalosteko denboran erabiltzen dugu, kanpoan hotz edo beroegi badago, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikl…

San Donatora joango dira asteburuan mendizaleak »

Ordiziako Mendizaleek, San Donatora antolatu dute hurrengo irteera. Igande goizean izango da, 07:30ean abiatuta. Dorraotik abiatuko dira oinez, eta Unanuera jaitsiko dira. Hurrengo asteko irteera berriz, Oriora egingo dute.