Hilaren 23ko plenoan argituko da Mendexako alkatearen lan egoera »

Orain arte herriko aguazila eta pasa den zapatutik hona Mendexako alkate barria den Jesus Anakaberen lan egoera hurrengo udal plenoan argituko da. Osoko bilkura hori datorren asteko eguenean, hilaren 23an, izango da.
Kasu berezia izanik, legeak ezartze…

Aresoko Guraso Elkartearen 25.urteurrena ospatuko dute »

Aresoko Guraso Elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten, eta hori dela eta gaur egun Guraso Elkartea osatzen dutenek ospakizun berezi bat prestatu dute larunbat honetarako.
Elkarteko kideen arabera «momentu errazak eta zailak» pasa dituzte, eta  hain…

Udal igerilekua zabaldu dute »

Uda gerturatzen ari da, eta hondartzara eta igerilekuetara joateko garaia heldu da. Atzoko eguraldia gorabeheratsua izan zen arren, Leitzako igerilekua atzo ireki zuten. Hilaren 23ra arte, astean zehar zabalik egongo da arratsaldetan, 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 20:00etara. Hilaren 23tik aurrera, iraila arte, 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik igerilekua. Herriko festetan, hau da Santiburtzioetan, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik. Igerilekura joan nahi dutenek nahi izanez gero, eguneroko sarrerak eros ditzakete; baina, bestela, 10 eguneko edo 2011. urterako abonuak ere atera ditzakete. 10 eguneko abonuak igerilekuan bertan eros daitezke, eta 2011ko abonuak eskuratu nahi dituztenek Leitzako edozein banketxetara joan beharko dute, eta bertan, adina eta bazkide diren edo ez zehaztuta, abonua erosi. Bertan jasotako erreziboa eta argazki bat kiroldegira eraman beharko dituzte, eta han, txartel bat egingo diete.Sarreren prezioak desberdinak izango dira, egunen arabera eta adinaren arabera. Gainera Leitzan erroldatuta daudenek eta bazkide direnek sarrerak merkeago izango dituzte. Zalantzaren bat izanez gero kiroldegian bertan lor daiteke, edo bestela 948 510 719 telefonora deitu daiteke. 2011ko abonuak Erroldatuak Haurrak (5 urtetatik 13ra). Bazkideek 18,80 euro eta besteek 23,50. Gazteak (14 urtetik 17ra). Bazkideek 29,30 euro eta besteek 35,30. Helduak (18 urtetik 64ra). Bazkideek 55,30 euro eta besteek 63,50. 65 urtetik gorakoek. Bazkideek […]

Alurrekoak Izaskunen »

Izaskun haur dantzariz bete zen iragan astelehenean. Alurrek urte asko daramatza emanaldi hau eskaintzen, eta gero eta haur dantzari eta ikus-entzule gehiago biltzen dira emanaldira. Guztira, 130 umek dantzatu zuten, ordu eta laurdeneko saioan. Dantza …

Elikadura osasuntsuaz hitz egingo dute bihar Barrenan »

Ordizian Kirolean asteko egitarauaren barruan, Denboraren kudeaketa eta elikadura osasuntsua izeneko mahai-ingurua egingo dute bihar. Bertan, Piek etxeko Marian Ijurjok eta D’elikatuz zentroko Idoia Noainek parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango …

Ernio Txikira igoko dira igandean egingo duten ibilaldi neurtuan »

Larunbatean, hilak 18, udarako ibilaldi neurtua egingo dute Pagoeta Parke Naturalean zehar. Aiatik Ernio Txikira egingo dute  ibilaldia. 09:30ean irtengo dira Aiako aparkalekutik, eta 13:30 inguruan itzuliko dira berriro herrira.

Ibilaldira joateko b…

Agenda: XXXV. Haurren jaurti arrantzako txapelketa »

Antolatzailea: Bidasoko Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea.

Italiatik bi antzezlan etorriko dira »

Topic inguruan bi ikuskizun egongo dira asteburu honetan. Itailako Girovago e Rondella konpainiak Il circo poetico eta Manoviva lanak eskainiko ditu ostiralean eta larunbatean. Lehena, Il circo poetico dohainik izango da, Euskal Herria plazan, etzi 19:…

Bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea »

Villepinteko (Frantzia) espetxean bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra. Bost kide ziren duela urtebete, Goieaskoetxea bera espetxeratu zutenean. Gaur egun, bera da kartzela horretan dagoen preso politiko bakarra. Gainontzeko ki…

VII. Pintura Lehiaketa, Felix Yarzaren oroimenez »

Tolosaldean jaio diren edo bertan bizi diren artista guztiek parte hartu ahal izango dute Felix Yarzaren oroimenezko lehiaketan. Obrek, gehienez bi obra lehiakideko, originalak izan beharko dute, teknika librez eta gehienezko 73×60 cm-ko formatuan…