Serigrafia tailerra antolatu dute Gaztelekuan »

Katea Etxeak serigrafia tailerra antolatu du hilaren 27, 28, 30 eta uztailaren 1ean, Gaztelekuan. 12-17 urte bitartekoek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta 12-17 urtekoek 45. Izena Gaztelekuan eman behar da ekainaren 24a baino lehen. Ikastaro hauek …

Gazteen kontrako erasoei “harresia” jartzeko dinamika abiarazi dute »

Nahikoa dela esaten dute. Euskal Herriko gazteria independentistaren kontrako jazarpenari “harresia” jarri nahi diote. Horregatik sortu dute Gazte1+ez ekimena. Pasa den astean ezagutarazi zuten, Donostiako Ibaeta auzoko campusean epaiketaren zain dauden hainbat gaztek egindako itxialdiarekin. Hainbat ekitaldi ere egin zituzten, tartean Usurbilen egindako jaialdia. Euskal Herri mailan izandako aurkezpena izan zen pasa den astekoa, eta orain herriz herri ari dira ekimena lantzen. Aste honetan Oarsoaldean hasiko dira gazteen arteko harreman dinamika lantzen. Eskualdean ekimeneko kide dira Xabier Lujanbio oreretarra eta Itsasne Fernandez oiartzuarra. Lujanbiok adierazi duenez, harreman dinamika horren helburua “harresia” eraikitzea da. “Gazteen kontrako erasoren bat dagoenerako, protokolo bat adostu nahi dugu, guztien erantzuna bateratua izan dadin, eta bakoitzak zer egin behar den jakin dezan”, adierazi du Lujanbiok. Horrela, eskualdean atxikimenduak jaso nahi dituzte. Ekimeneko kideek gogorarazi dutenez, Oarsoaldean gazteen aurkako erasoak izan dira azkeneko urteetan. “Orain dela hiru urte 22 gazte atxilotzeko agindu zuten. Hogei atxilotu zituzten, eta horietatik hamabi espetxeratu zituzten. Hamabik ere torturak salatu zituzten”, esan du Lujanbiok. Orain dela hiru urte atxilotu zituzten hamazazpi lagunek epaiketa izango dute uztailaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an. Zerrenda beltzak eta jazarpena Atxiloketa eta ondorengo epaiketa horiez gain, eskualdeko hainbat gazteri egindako jazarpenak ere gaitzetsi dituzte Gazte1+ez […]

Ikastaro guztietarako balioko duen bonoa izango da udako kirol eskaintzan »

Aurkeztu dute jada, datorren udan Tolosan eskuragarri izango den kirol eskaintza. Lehenengo ikastaroak hilaren 27an hasiko dira, eta irailaren 24an amaituko da udako kanpaina. Heldu nahiz gaztetxoentzako ikastaroak ohikoak izango dira, baina aurtengo udarako hainbat berrikuntza aurkeztu dituzte Usabal kiroldegiko arduradunek; besteak beste, dike-triala egiteko aukera izango da aurten. Adin guztietarako kirola Haurrentzako kirol eskaintza proposatzeko, bi irizpide nagusi jarraitu dituzte ; alde batetik, Usabal kiroldegian bertan burutzeko ekintzak antolatu dituzte, baina bestalde, naturarekin kontaktua sortzeko kirolak ere eskuragarri izango dituzte gaztetxoenek. Horrela beraz, 3 eta 14 urte bitarteko haurrek honako kirol aktibitateetan izena eman ahal izango dute: igeriketa, cycling-a, fama dance, eskalada, futbol stage-a, kirol ludoteka. basket stage-a, arrauna, jolas blai, tenisa, piraguismoa, hipika eta pilota. Futbol eskola laugarren urtez jarraian antolatu dute, eta aurreko urteetako arrakasta izango duela espero dute. Hala ere, «gaztetxoak, futbolaz gain, beste kirol batzuk egitera ere bultzatu nahi ditugu», diote antolatzaileek. Horrela, saskibaloi eskola ere antolatu dute; Lagun Aro GBCko jokalaria den Lander Lasa tolosarra izango da irakaslea. Bide beretik, kirol ludotekak ere arrakasta izan du aurreko urteetan, eta kirol asko praktikatzeko aukera ematen die gazteenei. Azkenik, aipatzekoa aurtengo dantza eskola astelehenetik ostiralera izango dela, eta berrikuntza ugari eskainiko dituela: koreografiak, lipdub-ak egitea, euskal […]

Kataluniar hard-corea Bonberenean »

Ostiralean, No More Lies eta Aina talde kataluniarren kontzertua izango da Bonberenean. Aina taldeak orain urte batzuk utzi zion jotzeari, eta bi kontzertu emateko itzuli dira. Bonbereneakoa izango da horietako bat, 22:00etan.

Araba euskaraz-era joateko autobusa »

Galtzaundi Euskara Taldeak, datorren igandean Laudion ospatuko duten Araba euskaraz festara joateko autobusak antolatu ditu. Zezen-plazatik irtengo dira goizeko 09:00etan, eta itzultzeko, 19:00etan irtengo dira Laudiotik. Prezioa 12 eurokoa izango d…

Gaztetxoentzako ekintzak prestatu dituzte udara begira »

Udako oporraldira begira nerabeentzako hainbat ekintza prestatu dituzte aurten ere Legazpin.
Ekainaren 24an Arcachonera joango dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, aldiz, 44. Ekainaren 15ean itxiko da izena emateko …

Pintura ikastaroan izena emateko aukera zabalik da »

Ekainaren 30era bitartean jasoko dira Legazpiko kultur etxean datorren ikasturtean Arkatza Elkarteak egingo duen marrazki eta pintura ikastarorako matrikula orriak. Ikasturtea irailean hasiko dute eta gutxieneko adina 7 urtekoa izango da (2004an jaioak…

San Migel ermitan kontzertua egingo dute »

Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere Doinua musika eskolako kideek kontzertua eskainiko dute Legazpiko San Migel ermitan. Burdinola elkarteak eta musika eskolak elkarlanean sustatu dute emanaldi berezi hau eta bertan Doinuako klarinete eta soin…

Ibaien inguruko erakusketa etzira arte egongo da irekita udaleko soto berrian »

Ibaialde erakusketa etzi itxiko dute Urretxun. Udaletxeko soto berrituan dago ikusgai eta ibaien eta ibaiertzen informazioa ematen du. 
Roll-up itxurako bi metroko bederatzi panelez osatutako erakusketa da Ibaialde izenpean bildu dutena. Euskal Auton…

Agenda: Dantzaka areto dantza taldearen erakustaldia larunbatean »