Larrain Dantzarako entseguak deitu ditu Irrintzi Dantza Taldeak »

Ekainaren 22an eta 29an egingo dituzte
entsegu orokorrak; herritar guztiak gonbidatu dituzte entseguetara
eta uztailaren 3an Euskadi plazan egingo den ekitaldian…

AHTren obra egiten ari direnen “maltzurkeria” salatu du Elkarlanak »

Tolosaldeko AHT Gelditu Elkarlanak azpiegitura «txikitzailea» aurrera daramatenen «maltzurkeria» salatu du.  Horren adibide azkenaldian gertatutako bi kasu jartzen dituzte. Alde batetik, lurjabe bati sagarrondoak moztea desjabetu gabe zeuden lurretan, eta bestetik, Tolosako San Esteban auzoko Arane baserriaren eraistea. Lehenengo kasuari dagokionez, Elkarlanak azaldu duenez, lurjabe bati lur zati bat desjabetu zioten. Horren ondoan sagasti bat  du eta lurjabeak bertan sagarrondoak mozten ikusi zituen AHTko obren langileak. Elkarlanak adierazi duenez, «lurjabea bertara joan zenean, nahaste bat egon zela esan zioten eta zazpi zuhaitz moztu zituztela». Baina lurjabeak gertatutakoa ezin zuela sinetsi diote Elkarlanekoek: «Hogeita hamabost sagarrondo moztu zizkieten. Hiru sagarrondo soilik utzi zizkieten zutik desjabetu behar ez zuten lur batean». Elkarlanetik azaldu duten beste kasua Tolosako Arane baserriarena da. «Lurjabeari udan desjabetuko ziotela jakinarazi zioten, baina ekainaren 3an Arane baserria botatzen hasi ziren jabeari azken abisua eman gabe», dio Elkarlanak. «Lurjabeak kalean jakin zuen bere jaiotetxea desagerrarazten ari zirela. Orduan, arduradunei deitu zien eta hauek esan zioten 11:30ean kontu korrontean dirua sartu ziotela eta ezin zuela ezer egin». AHTren aurkako ekimenak jarrera horiek «guztiz mespretxagarriak» direla dio. «Horrez gain, txikizio guzti hauek aurrera eramatean poliziaren presentzia neurrigabea pairatzen dugu eskualdean, horrek dakarren guztiarekin: kontrolak aldi oro, identifikazioak…». Elkarlanak gaineratu duenez, «nazkatuak […]

Kamioilari billabonatar bat hil da lanean ari zela »

39 urteko gizonezko bat hil da gaur Bermeoko portuan, lanean ari zela. Billabonatarra jaiotzez, Gabirian bizi zen kamioi gidaria zen eta, Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, ondoezik sentitu ondoren jausi egin da. Urte honetan Euskal Herrian lan istri…

«Gustura eta esker onez» azaldu dira Eskola Txikien Festako antolatzaileak »

Abaltzisketako Txalburu eskolakoak «oso pozik» daude igandean ospatu zuten Eskola Txikien Festarekin. Joxe Ramon Mujika festaren koordinatzaileak azaldu duenez, «balantze oso positiboa egin dugu, jende asko etorri baita. Herri mailan ere oso gustura gaude, ikusita nola aritu diren lanean herritarrak. Esker ona besterik ez dugu lanean aritu zirenentzako eta etorri zirenentzako». Guztira 3.200 lagun inguru izan ziren Abaltzisketan. «Goizean bi mila lagun inguru izango ziren. Gero, arratsaldean, Pirritx eta Porrotxen emanaldiarekin, beteta zegoen plaza guztia». Ekitaldi guztiak «oso ondo» egon zela gaineratu du Mujikak. Bazkaltzeko 325 lagun inguru izan ziren frontoian, eta etxetik bazkaria eraman zutenak karpa bete zuten, baita itzalean zeuden herriko txokoak ere. Unerik garrantzitsuenetakoa lekuko aldaketa izan zen. Datorren urtean Eskola Txikien 25. festa izango da eta Larraulen ospatuko dute. Txalburu eskolan azken urtea egin duten Belen Garmendiak eta Amaia Otamendik eman zieten lekukoa Larraulgo eskolako bi ikasleri. Aldarrikapenerako tartea ere izan zen. Eskola txikiak «garrantzizkoak» direla eta herri txikientzako «laguntza handia» dela zehaztu zuten. Goizean ere Gipuzkoako mapa osatu zuten herrialdeko eskola txikietako ordezkariek, eta baita Arabako Maeztuko eskola eta Bizkaiko Lemoizko eskolakoek. Hain justu, Lemoizkoek Gipuzkoan eskola txikien artean dagoen elkartasuna goraipatu zutela dio  Mujikak. Aurrera begira, festa antolatzen eta egun bertan lanean aritu direnentzako […]

Goierriko sei herririk hazienetatik bostetan aginduko du Bilduk »

Azken asteetako mugimenduak, bilerak eta zurrumurruak atzera gelditu dira dagoeneko. Larunbatean osatu zituzten Goierriko ia udalbatza guztiak –Zerainen uztailaren 2an osatuko dute–. Maiatzaren 22ko hauteskundeek erakutsi zuten mapa berbera izan da azkenean udalen osaketak utzi duena, herri guztietan, zerrendarik bozkatuena izan baita alkatetza lortu duena. Goierriko sei herririk hazienetako bostetan (Ordizia, Beasain, Urretxu, Lazkao eta Legazpi) Bildu koalizioak aginduko du; Zumarragan berriz, PSE-EEk. Beasain eta Urretxu ziren zalantzarik gehien sortzen zuten bi herriak. Gehiengo garbirik ezean, ikusteko zegoen zerrendarik bozkatuena izan zen Bilduk hartuko zuen agintea, ala beste alderdien artean hitzarmenen bat egingo zuten. Zurrumurruak zurrumurru ordea, azkenean ez da ezustekorik izan. Bi herri horietan, EAJk eta PSE-EEk, bakoitzak bere zerrenda babestu zuen. Beasainen bilera ugari egin dituzte Bilduko eta EAJko ordezkariek, baina azkenean ez dute akordiorik lortu. Hala, Koldo Agirrek Bilduko sei zinegotzien botoak eta Aralarreko ordezkariarena lortu zituen, eta Aitor Aldasorok EAJren sei botoak. Fernando Boadak (PSE-EE) bi boto eta Julio Herrerosek (PP) bat jaso zituzten. Hamaikabateko zinegotziak boto zuria eman zuen. Txalo artean eta «Aupa Bildu» oihuen artean jaso du Agirrek alkate makila, Patxi Plazaola alkate ohiaren eskutik. Agirrek azaldu zuen «azken momentura arte» ez zekitela zer gertatuko zen. Behin kargua hartuta, berehala «gobernua osatzeko lana egiten» […]

Entzun, sentitu eta hunkitzeko »

Manuel Rivas idazleak poeta eta narratzaile gisa parte hartuko du, bihar eta etzi, Pentsamenduaren poesia ekimenean Manuel Rivas izango da Pentsamenduaren poesia literatur jardunaldiaren gonbidatua. Donostia Kulturak antolatutako ekimenaren laugarren ekitaldiko izarra izango da. Hamabi urteren ondoren itzuliko da hirira. Bere poema batzuk errezitatu, eta eleberrigile gisa egindako ibilbideaz ariko da idazle galiziarra. ‘O Lapis do carpintero’ (1998), ‘Que me queres, amor?’ (1996) edo ‘Os libros arden mal’ (2006)… Eleberrigile eta narratzaile gisa ezagunagoa bada ere, Rivas poesiaren bidetik hasi zen literatura munduan, 1980an. Bihar, Viktoria Eugenia klub aretoan irakurriko ditu poesia batzuk. Rivas, ordea, ez da bakarrik izango. Bost euskal poeta eta musikari bat izango dira emanaldi berean: Nerea Beldarrain, Leire Bilbao, Igor Estankona, Miren Agur Mebe eta Edu Zelaieta, eta Jon Makuso biolin jotzailea. Musikarekin girotutako poesia errezitaldia izango baita. Emanaldi elebiduna izango da biharkoa. Ikusleek poesien itzulpenak eskuratu ahal izango dituzte, baita Manuel Rivasenak ere. Viktoria Eugenia hitzez eta musikaz bete ondoren, bihar solasaldia egingo dute Rivasekin, Liburutegi Nagusiaren ekitaldi aretoan (San Jeronimo kalean). Finisterre de la poesia izena eman diote poesia topaketari Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko eta Juan Ramon Makuso idazleek: «Poeta gisa kezkatzen gaituzten gaien inguruan hitz egingo dugu Rivasekin. Bere ikuspegi literarioaz […]

Mursego eta Ben Howard, Le Bukowskin »

Ohiko musika ereduetatik atera eta esperimentaziorako joera duen artista da Maite Arroitajauregi. Lisabo, Napoka Iria eta Anarirekin, besteak beste, txeloa jo ondoren, banakako bideari ekin zion Mursego izenarekin. Elektronika, ahotsa, txeloa, ukelelea…

M. E. Patarroyo/Telefonika »

Iñake Irastorza, aktorea Munduan zehar existitzen diren infekzio-gaixotasun gehienak prebenitzeko, txerto sintetikoak sortzeko propietate kimikoak aurkitu ditu Manuel Elkin Patarroyo zientzialari kolonbiarrak. 30 urteko lanaren ondorioa da aurkikuntza. Patarroyoren esanetan, printzipio- edo arau-sorta bat aurkitu du. Arau horiek egoki aplikatuta, munduan zehar dauden hainbat gaixotasun gainditzeko txertoak sor ditzakegu. Horrela, 517 infekzio-gaixotasun inguru mendera ditzakegu. Patarroyoren eta Kolonbiako Immunologia Elkartearen ikerkuntza lanak malariarekin lotuta badaude ere, printzipio berak balio dezake tuberkulosia, dengea, C. Hepatitisa… gainditzeko. Izugarria, ezta? Ba izugarriagoa da oraindik ondorengoa. Manuel Elkin Patarroyo jaunak, 1995ean malariaren aurkako txertoaren eskubideak OMEri eman zizkion gizadiaren mesedetan. Guzti honengatik, aurten, Vianako Printzearen Elkartasun saria eman diote. Ondo merezitako saria. Bai, ikaragarria egin duen ikerkuntza. Eta ikaragarria, bere gizadiarekiko eskuzabaltasuna. Tamaina honetako gizatasunezko jokaerek nahiko normalak izan beharko lukete agian. Baina, tamalez, gaur bizi garen gizartean zeharo ezohikoak dira. Are gehiago oraindik, askorentzat jokaera inozoa besterik ez da. Nire desiorik onenak Patarroyo jaunarentzat eta bere taldearentzat: Ez dezatela inoiz falta izan besarkada berorik, animoz beteriko begiradarik, bide lagunik… Egin duten lanaren fruituak dastatuz, bizitza gozo, eder eta luzea opa diet. Beste muturrean, Telefonikaren jokaera daukagu. 2010. urtean, 10.167 miloi eurotako irabaziak izan ditu. Aurreko urtean (2009) baino %30,8 gehiago. Urtetik urtera, enpresa […]

Josu Urrutiak aurkeztu du Athleticeko presidentetzarako hautagaitza »

Josu Urrutia Athleticeko jokalari ohi eta lehendakaritzarako hautagaiak babes garrantzitsua jaso du gaur Athleticeko presidente izateko. Pedro Aurtenetxe, Jose Mari Arrate eta Ana Urkijo klubeko presidente ohiek, Ernesto Valverde jokalari eta entrena…

150 dantzari dotore »

Mutrikuko Gure Ametsa, Ondarroako Kresala, Zarauzko Iratzarri eta Urnietako Aurrera Gure Ametsa eta Egape taldeetako neska-mutilek kolorez eta dotoreziaz jantzi zuten Mutriku domekan, Umeen Euskal Jaian. Ikusle asko batu ziren Goiko Plazako emanaldieta…