Ate irekiak, bihar, Illunbeko instalakuntzetan »

Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro…

Urrezko 30 domina, piano joleentzat »

Pasa den asteburuan egin zuten Andoainen VI. Piano Jaialdia. Lehiara aurkeztu ziren Hondarribiko, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo musikariak eta hainbat domina lortu zituzten. Zehazki, urrezko 30 domina eskuratu zituzten eta zilarrezko hamasei.
Hon…

Beramendiren balizko delituen kontra kereila jartzea onartu du Udalak »

Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten. Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean. Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena. OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen. Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau […]

Javier Vilches: “Herri txikietakoek deitzen badizute azkar joan, larria izango da” »

Bizikletan iritsi zen lehenengoz Herrialde Katalanetatik Euskal Herrira, eta erretiroa hartu duen honetan, bizikletan egin nahi du harantz buelta bat. 32 urtez Aiako erizaina izan da Javier Vilches (Lerida, Herrialde Katalanak, 1951), eta ostegunetik erretiratua da Zarauzko bizilaguna. Horrenbeste urteren ondoren, agur festaren bat eginda erretiratuko zinen, ezta? Bai, Udalekoekin nahiz lanekoekin egin dugu festaren bat. Hunkigarria izan da, egia esan. Nola hartu dute aiarrek zure erretiroa? Joan den osteguna nire azken eguna zela jakin zutenean, asko etorri zitzaizkidan analisiak egiteko eskatzera. Medikuak lasaitzeko esan behar izan zien, erizain berriak egingo zizkiela. Oso gustura egin dut lan Aian, eta eskerrak eman beharrean naiz herritarrei, oso ondo tratatu izan nautelako beti. Bizikletan iritsi zinen Euskal Herrira. Bai, opor batzuetan izan zen, 1970 hasieran. Donostiara iritsi nintzen, jazz jaialdi bat ikusten izan nintzen, eta harrituta gelditu nintzen hango hondartzarekin eta edertasunarekin. Orduan pentsatu nuen hona etorriko nintzela lan egitera. Handik bizpahiru urtera izan nuen aukera, 1976an, eta etorri egin nintzen. Zuzenean Donostiako Arantzazu Erresidentzian hasi nintzen lanean. Garai hartan erraza zen lanpostua lortzea erizaintzan. Han bi urte egin nuen, eta gero herri txiki baten bila hasi nintzen. Zergatik herri txiki bat? Herri txikietan jendea zintzoagoa delako erabaki nuen aldatzea. Hemezortzi herri txiki […]

Extremadurara bidaia Bienvenido elkartearekin »

Beraun auzoko Bienvenido elkarteak, zazpi eguneko bidaia antolatu du Extremadurara. Bidaian parte hartu nahi dutenek, 943 34 15 38 telefono zenbakira deitu edo elkartetik pasatu daitezke izena ematera. Bestalde, etzi Milagrosera (Nafarroa) joango dira …

Zine Kluba: Two Lovers »

zingizango.com• Oraingo honetan emanaldi bikoitza izango da, lehena otsailaren 25ean (ostirala) gaueko 22:15etan eta bigarrena 27an (igandea) arratsaldeko 19:30etan
Zuzendaria: James Gray. herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2008. Iraupena: 110 min. Ge…

Edoskitze taldea berriro hasiko da biltzen »

Edoskitze taldea berriro hasiko da hilero biltzen. Martxoaren 2an egingo dute lehenengo bilera Irun kaleko 7. zenbakian (Iztieta) arratsaldeko seietatik aurrera. Edoskitze taldean, 0 eta 2 urte arteko  haurrak dituzten gurasoek eta haurdun dauden biko…

Igandean Zuhaitz eguna ospatuko dute Lakiolan »

Igandean Zuhaitz Eguna ospatuko dute Legazpin. Hamazazpigarren urtea du ekimenak, eta aurten ere Lakiolan ospatuko dute, berrogeitamar zuhaitz landatuz. Urteroko moduan, Legazpiko ikastetxeetako ikasleak izango dira parte hartzaileen arten nagusi, baina norbanakoei eta lkarteei ere luzatu diete parte hartzeklo gonbitea. Aurten Pagoak, Urkiak, Altzak eta Haritz Amerikarrak landatuko dituzte, 50 osotara. 10:00etan Lakiolako aterpean bilduko dira eta handik, Deskargarako bidean eta gas tuboak sartzeko altxatu zuten hegalean jada egindako zuloetara joko dute, zuhaitzak horietan landatzeko. Zehazkiago, 25 pago, 15 haritz amerikar, 5 urki eta 5 Altza jarriko dituzte, pasatako urteetan jarritako hamarnaka arbolei batuko zaizkienak. Lanak amaitutakoan, parte hartzaileek hamaiketakoa egingo dute, txorixoarekin eta saldarekin.

ONCEren Solidarioa saria jasoko du Zinemaldiak »

ONCE Euskadik VII. Solidario Sariak banatuko ditu, urtero bezala. Ikusmen urritasuna dutenen,  itsuen edota bestelako urritasunen bat dutenen lanbide eta giza integrazioaren alde lan egin dutenak saritzen dituzte, hiru kategoriatan. Aurten, GKE, enpre…

Labi eta Xaporraren epaia berresteko “datu faltsuak” erabili direla salatu dute abokatuek »

Labi eta Xaporraren auzian defentsako abokatu lanetan jardun dutenen iritziz, Espainiako Auzitegi Gorenak “datu faltsuak” erabili ditu aurrez Audientzia Nazionalak emandako epaia berresteko. “Lotsaren lotsaz, datu faltsuekin jantzi d…