Jaizkibeldik Elordira ura eramango duten lanak hasi dituzte »

Txingudiko Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Adundiak gaur goizean hasi dituzte Jaizkibel-Elordi ur hornidura lanak. Lan hauei esker, gaur egun Endarako urtegiak eskaintzen duen hornikuntzari osagarri bezala arituko da Jaizkibelgo ura. Jaizkibelgo sei putzu berrietatik ateratako ura Elordiraino kanalizatuko da eta guztira 14,4 kilometro eroanbide izango dira. Lanak 16 hilabete eta erdian egingo dituzte eta guztira 8.110.000 euro kostatuko dute. Kopuru horren finantziazioa erdibana egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txingudiko Zerbitzuek, sinatutako hitzarmenaren bidez. Ekitaldian Jose Antonio Santano eta Aitor Kerejeta, Mankomunitateko lehendakari eta lehendakariorde bezala eta Carlos Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatua izan dira. Bestetik, Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuen gerentea eta Felipe Alvarez, Garapen Iraunkorreko sailaren Plangintza, Proiektu eta Mantenimenduko zerbitzuburua izan dira. Aitor Kerejetak, azaldu duenez, “duela hamarkada batzuk arazoak izan ziren eskualdean eta lan hauekin, ur hornidura lehorte garaietan ere ziurtau nahi dugu”. Jose Antonio Santanok bestetik, instituzioen arteko kolaborazioa azpimarratu nahi izan du, “beste behin Irun eta Hondarribiak elkarrekin lan egingo dugu, eta etorkizunari begira prebisio lanetan murgildu gara”. Eta bukatzeko, Carlos Ormazabalek “lehorteen kontrako azpiegitura handia izango da, eta bailararako mesedegarri izango da”, gehitu du. Osagarri beharra Endararen edukiera eskualdea hornitzeko nahikoa bada ere, arazoak izan daitezke hilabete batzuen segidan euririk egiten ez badu. […]

Irakurle arduratsuen garaia »

Etxean Irutxuloko Hitza jasotzen dutenak berau argitaratzen duen Donostiako Hedabideak-en gutuna jasotzen ari dira egunotan. Urteko kuota kobratzeari ekingo diola jakinarazten die enpresak harpidedunei, beraien leialtasuna eskertzearekin batera. Era berean, egunkaria hartu, baina, ordainketarik egiten ez dutenei datozen egunetan banaketa hori etengo zaiela jakinarazi diete. Jasotzen jarraitu nahi dutenek, ordea, 902-82 02 01 bezeroen arretarako telefonora deitu besterik ez dute, harpidetza gauzatzeko. Izan ere, euskarazko komunikabideek, tartean Irutxuloko Hitzak, bere irakurleen babesa izaten jarraitu behar baitute hizkuntza honetako komunikazio esparrua sendotzekoa bada. Ideia hau jorratuz, aurreko asteetan Euskal Herriko 80tik gora euskarazko komunikabidek editorial bateratua kaleratu zuten otsailaren 1ean. Taldearen idazkiak gogoratzen zuenez, krisi egoeran erakundeetatik etorritako dirua murriztu da, baina iragarleen eta, nola ez, komunikabide hauen kontsumitzaileen ardura mahai gainean jarri beharrekoa da ere. Krisi hitzak duen esanahi ezkorretik haratago, Irutxuloko Hitza aldaketa eta garai berriari aurre egiteko prest dago. Honenbestez, harpidetzetatik datorren dirua orain artekoa mantentzera bideratzeaz gain, proiektua erabat murgilduta dagoen ekimen berriak aurrera ateratzera ere zuzenduko da. Azkeneko urteko ekimena da, esaterako, Berria Taldearekin batera ostiraletan Gipuzkoako Hitza argitaratzen hastea. Elkarlan horren ondorioa da ere Donostiaren eremuan egunkari hau Berriaren barrualdean banatzea. Bestalde, Itzurun gehigarriaren sendotzea etorri da. http;//irutxulo.hitza.eus webgunearen eraberritzea ere gauzatu da. Interneteko sare […]

Pediatren gabezia anbulatorioetan »

Sei lanpostu, eta bi pediatra jabedun. Busturialdeko errealitatea bat dator Euskal Autonomia Erkidegokoagaz. Euskal Herriko Pediatren Elkartearen esanetan, egoki dena baino %10-20 pediatra gutxiago daude gaur egun. Busturialdean pediatrentzako sei lanpostu daude, baina gaur egun lau baino ez dira eskualdean lanean ari diren pediatrak. Horietatik, gainera, bi baino ez dira plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen. Sei lanpostu horietatik beste bi familia medikuek betetzen dituzte. Hiru pediatra lanpostu daude Gernika-Lumoko osasun zentroan. Gaur egun hiru horietan pediatrak ari dira lanean, «baina horitatik bakarra baino ez da plazaren jabe. Beste biak behin-behineko lanpostua ari dira betetzen», Gernika-Lumoko pediatra Txabi Txakartegik azaldu legez. Hori horrela dela azaldu eta behin-behineko plaza horiek hurrengo EPEan (Enplegu Publikorako Eskaintza) bete gura dituztela zehaztu du Osakidetzak. Kupoa, berez handiagoa Eskualdean plaza jabedun beste pediatra herri txikietakoa da. Bermeoko osasun zentroan, barriz, ez dago pediatrarik. «Bi plaza daude, eta bi horietan familia medikuak daude gaur egun». Mediku horiek, gainera, legez zehaztutakoa baino ume gehiago dituzte beraien kupoan. Hamar minutuko kontsulta egokitzat hartu eta pediatrako 800 umeko kupoa onartu zuten duela urte gutxi. Pediatra bakoitzaren kupoa 1.000 umera igo nahi duela jakinarazi du Osakidetzak duela gutxi, baina errealitatetik urrun dagoen proposamena da hori. Izan be, […]

Lehen lehendakariaren omenez »

Parisen, erbestean, hil zen Jose Antonio Agirre, 1960. urtean. Eusko Jaurlaritzak haren omenezko erakusketa antolatu zuen, lehendakariaren heriotzaren 50. urtemugan, eta orain Kutxa Boulevard aretora heldu da. Agirreren bizimoduaren gora beherak eta garai hartako gertakizun garrantzitsuenak erakutsiko dizkie bisitariei. Errepublikaren garaia, 1936ko gerra eta lehendakariak erbestean emandako urteetan zehar murgilduko dira ikusleak. Agirre lehendakaria ez ezik, haren ondoan izandako 18 kontseilariak omendu nahi izan dituzte erakusketan. Hain zuzen ere, nazionalista, errepublikar eta komunisten arteko hiru koalizio gobernuetan izandakoak. Gernikakoak, 1936an, 1936ko gerra eta Bigarren Mundu Gerraren tragedia bizi izan zituen; Baionakoak, 1946an, «Euskadira itzultzeko itxaropenari eutsi ziona»; eta Parisekoa, 1952an, «Francoren diktadurak ekarritako etsipena jasan behar izan zuena eta Agirreren heriotzarekin amaitu zena». Jose Antonio Agirre Lekube Bilbon jaio zen, 1904ko martxoaren 6an. Familia katoliko eta abertzale batean hezi zen. Abokatu gisa lan egin zuen eta familiaren Chocolates Bilbainos enpresako kontseilaria ere izan zen. 20ko hamarkadan Athletic-en jokatu zuen. 1930 eta 1931 bitartean ekin zion jarduera politikoari EAJ alderdian. 27 urterekin Getxoko alkate izendatu zuten, eta 32 urterekin, Euskadiko lehen lehendakari. Erakusketak garaiko eta askotariko piezak bildu dituzte. Agirreren objektu pertsonalak, argazkiak, egunkari zaharrak, kartelak… Egunero, martxoaren 13 arte izango da zabalik lehendakariaren bizitza eta hark bizitako garaia irudikatzen duen […]

Beraien Donostia »

Euskal Telebistak Mar afuera, tierra adentro dokumentala aurkeztuko du ostiralean, ETB2an, 22:00etan. Felipe Juaristik idatzi du Pepe Azpirozek eta Antonio Cristobalek zuzendutako lanaren gidoia. Lau gizonek Donostian utzitako arrastoari jarraitu dio Juaristik hiriaren historia bat kontatzeko. Jose Manuel Aizpurua, arkitektoa, Nautikoaren sortzailea; Eduardo Chillida, eskultorea; Gabriel Zelaia, poeta; eta Luis Martin Santos idazlea, Tiempo de silencio eleberriaren egilea. «Laurek ikasi zuten Marianistak ikastetxean, laurak izan ziren artista, eta laurak izan ziren abangoardia. Baina azken batean hiriak batzen ditu, eta batez ere, itsasoak. Chillidak txikitatik amets egin zuen Haizearen Orrazia zizelkatzearekin, Aizpuruak Bauhaus eskola eta itsasoarekin…Eta Zelaiaren poesia ere ezin da itsaso kontuan hartu gabe ulertu». 1936ko gerra aurreko garaia eta ondorengoa ere agertzen da filmean: «Aizpurua falangista izateagatik fusilatu zuten. Zelaiaren lagun mina zen, poeta komunista bazen ere. Haien arteko maitasun eta gorroto harremana azaltzen da dokumentalean. Federico Garcia Lorcarekin zuten harremana ere azaltzen da. Lorca askotan etortzen zen Donostiara». Lau izen hauen ibilbidea eta lanak errepasatuz, sortzaileek amets egindako hiri hura irudikatu nahi izan dute egileek: «Guk egun sentitu dezakegun arrastoa utzi zuten haiek hirian. Paseo bat egitea nahikoa da konturatzeko. Kaian Zelaiaren oihartzuna iristen zaigu; Haizearen Orrazian, berriz, Chillidarena…», azaldu du Juaristik. Dokumentalean, gainera, hainbat lagunen gogoeta, oroimen […]

Oarso eta Bidasoaldera joateko autobus zerbitzua indartuko dute »

Oarsoaldera eta Bidasoaldera joateko autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresek bat egin dute eta Ekialdebus zerbitzu bateratua eskainiko dute martxoaren lehenengo egunetik aurrera. Hondarribia, Irun, Oiartzun ala Errenterira jo nahi duten bidaiariek, hortaz, adi-adi begiratu beharko dituzte ordutegiak baita linearen zenbakia ere, izendapena aldatu eta maiztasunak indartu dituztelako. Zerbitzuaren berregituraketari esker, errazagoa izango da Ospitaleetara eta Ibaetako unibertsitate gunera iristea, zuzeneko lineak sortu baitituzte. Lehen hegaldira Horrekin batera, Gipuzkoa plaza eta Hondarribiko aireportura iristeko zuzeneko lotura indartuko dute. Lehen autobusa goizeko 6:30ean abiatuko da Gipuzkoa plazatik, lehen hegaldiarekin bat egiteko. Gipuzkoa plaza Donostiabuseko autobusentzat Bulebarra den bezala, Ekialdebuseko autobusentzat Gipuzkoa plaza bilkatuko da geltoki nagusi, egun Okendo kalean geratzen diren A-2 Pasai San Pedro, A-3 Beraun eta A-20 Trintxerpeko mikrobusa Gipuzkoa plazara mugituko dituzte-eta. Doako aldaketa Beste abantaletako batek bidaiarien poltsikoari eragingo die. Izan ere, Ekialdebuseko autobus linien artean doako autobus aldaketa egiteko aukera egongo da, ordu erdiko tartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak, gainera, doako aldaketa hauek Lurraldebuseko gainontzeko zerbitzuetara zabaltzeko asmoa du martxoaren amaieratik aurrera. Ostiral gaua Dirua aurreztu ez ezik, erosoago ibiltzeko aukera ere egongo da, zerbitzu nagusiak goizaldeko 1:00ak arte egongo baitira lanean ostiral gauetan urtean osoan. Azken urteetan bezala, uztailetik irailera, ostiral nahiz larunbatetan ibiliko dira gaueko autobusak. […]

Euskara Eskolatik Kaleraren barruan, Miauless antzezlana »

Euskara Eskolatik Kalera programaren barruan, hilero antzezlanak ikusteko aukera dago. Oraingo honetan Vaiven Produccionesen Miauless antzezlanaren emanaldia izango da. 17:30etik aurrera, abestien, poesiaren eta umorearen munduan murgilduko dira Errent…

Indiana Jones, ‘euskalakari’ »

Segurako (Gipuzkoa) Korrika batzordeak eta Gazte Asanbladak honako bideoa grabatu dute, Steven Spielbergen Indiana Jones pertsonaiaren abenturetako batean oinarrituta. AEK-k Korrikaren inguruan antolatu duen Euskalakari kanpainari egiten dio erreferen…

Alaitasunak hiria pozoituko du ostegunetik aurrera »

Inauteriak herritarrek egiten dituztela dio Denis Itxaso Kultura zinegotziak eta, kaleak mozorroz eta festaz bete daitezen, egitarau zabala prestatu dute. Urte osoan lanean gogor aritu diren 29 konpartsek datorren larunbatean eta igandean, martxoaren 5ean eta 6an, izango dute hilabetetan landutako irudimena jendaurrean erakusteko aukera. Ibilbidean egongo diren 29 konpartsen artean, bi izango dira berriak: Antiguako Ilae eta Altzako Mystic. Gonbidatu berezi batek ere parte hartuko du, 150 lagunek osatzen duten Irungo Toxic taldea. Aurten, tamalez, 1985tik gorputza astintzen eman duen Egiako Denok taldeak kale egin du. Aurreko urtetan ez bezala, epaimahaiaren ustez, konpartsarik original eta dibertigarriena zein izan den jakiteko, astebete itxaron beharko dute. Martxoaren 11n, Kursaalen egingo duten afari berezian emango dituzte irabazleen izenak jakitera. Berrikuntzak Ostegunean, Gasca kiroldegian eta ostiralean, Konstituzio plazan egingo diren konpartsen aurkezpenaz gain, konpartsetako parte hartzaile eta inauterizaleentzat zabaldutako festa egingo dute ostiralean Udalbatza aretoan. New Orleansen girotutako festa izango da. Sartu ahal izateko baldintzak, beraz, gonbidapena izatea, mozorrotuta joatea eta ondo pasatzeko gogoa izatea izango dira. Larunbatean festak ez du etenik izango. Inongo lehiaketatan izen eman gabe, mozorroturik doazenek saria eskuratzeko aukera izango dute, Heladero DJ eta bere animatzaile-taldea Parte Zaharreko kaleetan barrena mozorro eta parodia dibertigarri bila ibiliko baitira. Gazteenak erakartzeko, Trinitate […]

Bezeroen behar globalei erantzuteko GetGoierri lankidetza sarea sortu dute »

Nazioarteko merkatuetako bezeroek izan ditzaketen behar globalei erantzuteko sortu den ekimen berritzailea da GetGoierri Basque Country. Goierri beheko enpresa txikiek bi urte baino gehiago daramate lankidetzan, beraien errealitatea aztertu, kapazitatu eta merkatuaren beharrei aurre egiteko helburuz, eta lankidetza horixe dinamizatzeko sortu dute GetGoierri, Goiekiren industria alorraren gidaritzapean. Niko Errasti Goiekiren industria arloko buruak, Miren Estensoro arlo bereko ordezkariak, Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiekiren lehendakariak, eta Luis Mari Altuna Goierriko industria gaietako adituak aurkeztu zuten atzo ekimena Goierri Berrikuntza Gunean. Entzuleen artean Goierriko enpresa ertain eta txikietako jabeak, eta Frantzia, Belgika eta Suediako lau enpresatako ordezkariak zeuden. Bat egitearen indarra Errastiren arabera, Goierriko enpresa txikiek «argi» dute bat egiteak eta beraien arteko osagarritasunak balio erantsiko proiektuetara sartzeko abantaila ekarri diela. «Lankidetza sare honek eskualdeko enpresa handi eta ertainen arteko lankidetza proiektuak eragitea ahalbidetu du. Ikasketa prozesuak eta ingeniaritza prozesuaren txertaketak produktu propio bat abiatzeko aukera ematen die enpresa hornitzaileei». Eskualdean garatu duten esperientzia hau nazioartera zabaldu nahi dute orain, urteetan pilatutako jakintzaren bidez «mugak gainditzea» nahi bada. «Goierriko ekoizpen indar osoa bere ahalmen industrial oro baturik eta berezko identitate zigilu batekin eskaini nahi dugu», dio Errastik. Industria ahalmen hori enpresa sare «sendo, esperientziadun eta berritzaile» baten oinarrien gainean eraikitakoa da, […]