Bezeroen behar globalei erantzuteko GetGoierri lankidetza sarea sortu dute »

Nazioarteko merkatuetako bezeroek izan ditzaketen behar globalei erantzuteko sortu den ekimen berritzailea da GetGoierri Basque Country. Goierri beheko enpresa txikiek bi urte baino gehiago daramate lankidetzan, beraien errealitatea aztertu, kapazitatu eta merkatuaren beharrei aurre egiteko helburuz, eta lankidetza horixe dinamizatzeko sortu dute GetGoierri, Goiekiren industria alorraren gidaritzapean. Niko Errasti Goiekiren industria arloko buruak, Miren Estensoro arlo bereko ordezkariak, Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiekiren lehendakariak, eta Luis Mari Altuna Goierriko industria gaietako adituak aurkeztu zuten atzo ekimena Goierri Berrikuntza Gunean. Entzuleen artean Goierriko enpresa ertain eta txikietako jabeak, eta Frantzia, Belgika eta Suediako lau enpresatako ordezkariak zeuden. Bat egitearen indarra Errastiren arabera, Goierriko enpresa txikiek «argi» dute bat egiteak eta beraien arteko osagarritasunak balio erantsiko proiektuetara sartzeko abantaila ekarri diela. «Lankidetza sare honek eskualdeko enpresa handi eta ertainen arteko lankidetza proiektuak eragitea ahalbidetu du. Ikasketa prozesuak eta ingeniaritza prozesuaren txertaketak produktu propio bat abiatzeko aukera ematen die enpresa hornitzaileei». Eskualdean garatu duten esperientzia hau nazioartera zabaldu nahi dute orain, urteetan pilatutako jakintzaren bidez «mugak gainditzea» nahi bada. «Goierriko ekoizpen indar osoa bere ahalmen industrial oro baturik eta berezko identitate zigilu batekin eskaini nahi dugu», dio Errastik. Industria ahalmen hori enpresa sare «sendo, esperientziadun eta berritzaile» baten oinarrien gainean eraikitakoa da, […]

Giro herrikoia izango da nagusi asteburuan Baztarrikalden »

Asteburuan Azkoitiko Baztarrikalde auzoko festak ospatuko dituzte, eta ohi bezala, herri kirolak eta trikiti doinuak izango dira nagusi; antolatzaileek, orokorrean, iazko egitarau berdina mantendu dute, baina berrikuntza batekin emango diete hasiera festei; lehehengo aldiz, mus txapelketa egingo dute, Orion elkartean. 22:30ean hasiko da saioa, eta ordu erdi lehenago hasiko da izena emateko epea; bikoteek 20 euro ordainduko dute saioan jokatzeko. Irabazleak 300 euro, txapela eta bi patxaran botila jasoko ditu; bigarren irabazleek 200 euro eta bi patxaran botila jasoko dituzte; hirugarrenek, 100 euro eta bi patxaran botila; azkenik, laugarren saridunek bi lagunentzako Isidro erretegian afaria eta bi patxaran botila jasoko dituzte. Hurrengo egunean hasiko dira festetako ekitaldi garrantzitsuena; bigarren aldiz Joxe Astarbe saria Zaldi Probak egingo dituzte auzoan. Iaz izan zuten «arrakasta» eta gero antolatu dute aurten ere norgehiagoka hori; herritarren parte hartzea handia izango da bigarren aldi honetan, bertan izango baitira, besteak beste, Aizterri baserria, Errekalde elkartea eta Isidro Erretegia azkoitiarrak. Igandean, berriz, pilota partidak eta herri kirolak izango dira goizean; herri kirolean, auzotarrek hartuko dute parte; hori hala, aizkoran harri-jasotzaileen aurka arituko dira; Joxe Mari Errekalde, Bernar Uitte eta Jon Unanue Goenatxo III.aren aurka arituko dira; ondoren, Joseba Zubeldia eta Julen Alberdi Txikia IV Juan Jose Unanue Goenatxo […]

“Junior kategoriako azken urte hau aprobetxatu nahi dut” »

Xabier Jauregik (Erdialdea, 1993) sei urte daramatza Donostiako Atletikoren piraguismo taldean. Junior Mailan azken denboraldia du aurtengoa, hurrengo urtean senior izatera igaroko baita. Kadetea zela, Espainiako Txapelketan bigarren eta lehen postuak lortu zituen eta iaz, Junior mailan, bigarren azkarrena izan zen berriro ere. Euskadiko goi errendimendu zentroarekin entrenatzen du, Aritz Fernandezen aginduetara, eta iazko denboraldiko emaitzak hobetu nahi ditu. Noiz hasi zinen piraguismoan? Donostiako Atletikok antolatzen dituen udako ikastaroetan hasi nintzen. Hiruzpalau ikastaro egin ondoren, 11 urte nituela, klubeko taldean sartzea proposatu zidaten eta gustura hartu nuen. Hasieran ongi pasatzeko egiten nuen, baina gustatzen zitzaidanez eta lehiatzen gustura nenbilenez, serioago hartu nuen. Nolakoa izan da orain arte zure ibilbidea? Esan bezala, hasieran ongi pasatzeko erabiltzen nuen, baina orain, nire denbora guztia eskaintzen diot. Astean sei egunetan entrenatzen dugu eta asteburu askotan kanpora joaten gara. Batzuetan ikasketekin batera eramatea ez da erraza izaten, baina orain arte ongi moldatu naiz eta hala jarraitzea espero dut. Zenbat zarete taldean? Asko gara. Bederatzi urteko mutikoetatik hasi eta 32 urteko beteranoetara arte. Kategoria pila bat daude eta talde bakoitzak bere entrenatzailea dauka, mailaren arabera. Zer moduz moldatzen zarete Donostia inguruan entrenatzeko? Bidasoan entrenatzen dugu batzuetan, baina askotan Frantziara eta Kataluniara joan behar izaten dugu. Asko […]

Udalbatzak Zorrotzeko langileei kalte ordain «duinak» emateko eskatu du »

Atzoko Legazpiko Osoko Bilkuran Zorrotz enpresako langileen mozio bat onartu zuten. Mozio honetan, langileek euren egoeraren berri emateaz gain, enpresako jabeekin biltzeko eskatu zioten Udalari eta hauei langileei kalte ordain «duinak» emateko eskaria egin ziezaietela, udalbatzak aho batez onartu zuena. Zorrotz enpresako langileek adostutako testuan, kalte ordainen eskariaz gain, jabeei «proiektu berri baten alde egiten duten langileen esku behar dituzten baliabideak jar ditzatela» ere eskatzen diete. Udal ordezkariak atzo bildu ziren enpresako jabeekin, eta orain, langileekin bilduko dira berriro, bilera hartan hitz egindakoa azaltzeko. Mozioaren testuak enpresaren egoeraren berri ematen du. Langileen arabera, Zorrotz «likidazio prozesu batetan mugildu da, lau enplegu erregulazio txostenen atzetik». Martxoaren 31 eta apirilaren 15a bitartean 62 langile kaleratuko dituzte, «Fogasako kalte-saria jasota» eta dagokien langabezia prestakuntzarekin. Azken laguntza hau ordea, «gaizki bideratutako» lau Erregulazio Espedienteren ondoren, «batzuek dagoeneko agortuta» dutela jakinarazi dute. Diotenez, langile talde baten aldetik «proiektu berri baten alde apostu egiteko borondatea» dago, baina horretarako langabezia prestazioa eta kalte-ordaina kapitalizatzera eta jabeekin pabilioien alokairurako akordio batera iristera behartuta daude. Gora-beherak aspalditik Mozioak enpresaren ibilbidean historia apur bat ere egiten zuen. «1987an, Zorrotzek Fogasari instalakuntzak erosten dizkio. Gizarte Segurantzarekin zituen zorrak zirela-eta, erosketari aurre egin ezin ziotenez, Aldundiak bitartekari lanak egiten ditu, eraikinak erosiz […]

Umeen liburutegia Pesealekura eroateko proposamena aztertzen jarraituko dute »

Udalbatzak ez du bozkatu ume eta gazteen udal liburutegia Pasealekura eroateko proposamena. Bide horretan pausoak emateko eginbeharrak proposatu zituzten atzoko osoko bilkuran, Kultura zinegotzi Ekain Ormaetxeak azaldutako mozioan, baina zenbait zalantza argitu arte gaia “mahai gainean” uzteko eskatu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Besteak beste, Txiki Parkean Udalak egindako inbertsioa amortizatu den, zaharren egoitzak emandako metro koadroekin zer gertatuko den eta eraikina segurua den jakin gura du EAJk. Liburutegi berriaren poposamenaren alde agertu ziren Ezker Abertzalea udal taldea eta Aralar zalantzak argitzearekiko adostasuna erakutsi zuten, baina bitartean Txiki Parkeari kontratua ez luzatzea eskatu zuen Oramaetxeak; bestela prozesua oraindik gehiago atzeratuko litzatekeelako. Liburutegia Pasealekura eroateko xedea 2007. urtean agertu zuen Udalak, eta lau urtez luzatu da dagoeneko. Liburutegia Astrako lurretan Eusko Alkartasuna, bere aldetik, liburutegi berria Astrako lurretan kokatzea egoki litzatekeela azaldu zuen. Begoña Landa alkateordeak esan zuenez, “Astraren proiektua be egiteko dago, eta bertan sormen lantegia eraikiko da”. Beraz, udal liburutegia bertan eraiki daitekeen aztertzearen alde agertu zen alderdi hori. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari lagapena egina dio Udalak, Pasealekuko eskolak erabiltzeko, eta gaur egun Berritzegunea dago bertan. Liburutegia eskoletara eroanez gero, Berritzeguneari beste kokaleku bat eskaini beharko litzaiokeela azaldu zuten EAJk eta EAk,  baina erabiltzeko moduko eraikin publikorik ez dagoela. Ekain […]

Gipuzkoa Zero Zaborren ‘flash mob’a grabatzeko entsegua etzi, Ibarrako plazan »

Etzi, larunbata, 12:00etan Ibarrako plazan Gipuzkoako Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan grabatuko duen flash mobean parte hartu nahi dutenentzat entsegua izango da. Ordubeteko saioa izango da eta koreografo bat ere gerturatuko da herrira egin…

Urrezko zortzi domina EATeko atletentzat, Euskadiko txapelketan »

Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletak fin ibili ziren asteburuan egindako Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan. Guztira, zortzi domina eskuratu zituzten, guztiak urrezkoak. Ines Perezen lana nabarmentzekoa da Espainiako marka haustea lortu baitzuen 200 eta 800 metroko probetan. Etzi beste pista estaliko proba bat izango dute Gasteizen, 1.500 eta 3.000 metroko probetan. Jarraian azaltzen da atleten zerrenda osoa. Ines Perez Artatxo. Bi urrezko domina 200 eta 800 metroko probetan. Bietan Espainiako marka hautsi zuen. Esther Estefania. Urrezko domina 55 urtetik gorakoetan, 800 metroko proban. Angel Medicis. Beteranoetan urrezko domina 800 metroko proban. Rafa Ferrer. Urrezko domina 200 eta 400 metroko probetan. Koldo Ganzarain. 55 urtetik gorakoetan urrezko domina 800 metroko proban. Txema Arenzana. 60 urtetik gorakoetan urrezko domina. Jose Maria Lopez. Urrezko domina, pisu proban. Bestalde, eskolarteko hogei atleta Hondarribiko pistan izan ziren pasa den igandean. Honakoak izan ziren emaitzak EATeko atletentzat: Benjamin maila Izaro Irastorza:  luzera saltoan, lehenengo, 3,33 metroko markarekin. Martxel Parrondo: 500 metroko proban, bigarren 2 minutu eta 15 segundoko denborarekin. Oier Castillo: luzera saltoan, laugarren, 3,20 metroko markarekin. Alebin maila Ianire Legaz:  pilota proban, hirugarren, 23,33 metroko markarekin. Maialen Alzugarai: 60 metro hesian, bosgarren, 12,6 segundoko denborarekin. Gazte maila Nora Bosch:  150 metroko proban, lehenengo, 23,4 segundoko denborarekin. […]

Mikel Serrano aurkeztuko dute bihar Zumarragako alkatetzarako PSE-EEko hautagai gisa »

Bihar, 12:00etan Zumarragako PSE-EE alderdiaren egoitzan egingo duten ekitaldian Mikel Serrano aurkeztuko dute alkatetzarako hautagai gisa. Ekitaldian Migel Buenek parte hartuko du. Buen alderdi sozialistako Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusirak…

Haurrak euskaraz erregistratzearen aldeko deia egin du Udalak »

Erregistro zibilean zein bake epaitegian euskarak bere lekua edukitzea eskatu du Auletiko Udalak. UEMAgaz bat eginez, ahurrek euskaraz erregistratzeko deia zabaldu dute.

Eneko eta Saisakuren garaipenagaz amaitu da herritarren txapelketa »

Zapatuan jokatu dira herritarren arteko txapelketa nesken zein mutilen finalak. Lehian 21 bikotek parte hartu dute.