Negutegien inguruan sortutako arazoa, zarratuta »

Gizaburuagako Udalak negutegien inguruan sortutako aeazoa zarratutzat jo du. 2005etik ur isuriekin arazorik egon ez izana eta Artaza ingeniari taldearen txostena dira Udalaren bermeak.

Vianesen kontra jokatuko dute asteburuan neskek »

Vianesen kontra jokatuko dute asteburuan OKEko Liga Nazionaleko neskek. Igandean jokatuko dute, 17:00etan, Vianan (Nafarroa).

Iriondo promesetan garaile Goñiren omenezkoan »

Final laurdenak aurrera doaz Goñiren
omenezkoan. Final erdiak martxoaren erdialdean jokatuko dira eta
finala berriz hilaren 23an.

Familia inguruan zaintzeko laguntzen berri eman dute »

Mendekotasunaren balorazioan 1. edo 2.
gradua duten pertsonen senitartekoak eskatu dezakete laguntza.

Anaiartean biltzeko hamaika aukera »

Gimnasia eta erlajazio ikastaroa, bidaiak Costa Bravara eta Parisera, abesbatzeko entseguak, Berdel Egunerako lanak, bingoa; hitzaldi, bazkari eta omenaldiak; Mutrikuko erretiratuek ez dakite zer den aspertzea. Martxoaren 17an daukate urteko batzar nagusia. ERREPORTAIA Gutunak azaletan sartzen dihardute. «Urteko batzar nagusirako deialdia da», diote Juan Larreina Anaiarte Biltokiko lehendakariak eta Mari Pili Garagarzak, gutunak ordenatu bitartean. Zorion agurren gutunak ere hor darabiltzate esku artean: «600 bazkide inguru ditu Anaiarte erretiratuen elkarteak, eta guztiei bidaltzen zaie zorion agurra beraien urte egunean; norbait hiltzen denean dolumin mezua ere hor izaten da, baita ezkondu zireneko 50. urtemuga duten bazkideentzako zorion mezuak ere». Beste zeregin batzuen artean detaileak zaintzea ere garrantzitsua dela badakite: «Jendeak holako gauzak asko eskertzen ditu». Eta, administrari eta postari lanak alde batera laga gabe ematen dute biek, Larreinak eta Garagarzak, Biltokiaren gaur egungo martxaren berri. «Urteko kuota paperak bete eta plastifikatu behar ditugu baita», dio Garagarzak, fitxa mordoa esku artean duela. Batzar nagusia, hilaren 17an Anaiarte Biltokian bertan egingo dute urteko batzar nagusia, martxoaren 17an, ostegunez, 17:30ean. Ekitaldiaren balantze ekonomikoa aurkeztuko dute bertan, eta biltokiaren presidentearen aukeraketa ere egingo dute. «Ia jende berria aurkezten den ardura hori hartzeko», dio hainbat urtez lehendakari den Juan Larreinak. Datorren astelehenera arteko epea dago bazkideentzako […]

Langabezia %86 igo da eskualdean azken hiru urteetan eta egun 2.734 lagun daude lanik gabe »

Azken hiru urteetan Tolosaldean langabezia ia bikoiztu egin da. 2007ren amaieran %7,1ekoa bazen, 2011ko urtarrilean %13,3koa da. %86 igo da, beraz, denbora tarte horretan. Langabetu kopuruari dagokionez, egun 2.734 lagun daude zerrendan izena emanda, orain hiru urte baino ia 1.300 gehiago. Herri nagusiei begiratuz gero, Tolosan langabezi tasa %12,8koa da, eskualdekoa baino zertxobait baxuagoa. Villabonan %15a arte iristen da eta Ibarran %14,7koa da. Zizurkilen ere %14,7koa da eta Asteasun %10,3koa bada ere, azken hiru urteetan %85eko hazkundea izan du langabezi tasak.  Anoetan %14,9an dago, Iruran %21,3raino iristen da eta Alegian tasa %15,5ekoa da. Berastegin eta Amezketan nahiko baxua dute bataz bestekoarekin alderatuta,  %8,3a eta %6,9a, hurrenez hurren. Generoari dagokionez, emakumezko gehiago dago langabezian, 1.438, gizonezkoak baino, 1.296. Nabarmentzekoa da ere 45 urte edo gehiago dituzten langabetuak 1.163 direla. Sektoreei begiratuz gero, langabetu kopuru handiena zerbitzuetan dago, ondoren industrian, eraikuntzan eta nekazaritzan. Gipuzkoako hamaika eskualdeetatik, langabezi tasa altuena duen laugarrena da Tolosaldea. Gipuzkoako bataz bestekotik 0,6 altuagoa. Bi muturretan Bidasoa eta Debagoiena daude. Lehenengoak %16,1a du eta besteak %10,4a. Iaz guztira eskualdean enplegua erregulatzeko 64 espediente burutu ziren. Aldi baterako etendako kontratuak  ia zortziehun izan ziren eta kaleratutako langileak 248. Espedienteek, beraz, 1.045 kontraturi eragin zieten. Kaleratutako langile kopuru handiena du […]

Kutsadurak eta pentsioek alderdien arteko eztabaida piztu dute osoko bilkuran »

Gai zerrenda ikusita atzoko osoko bilkurak ez zuela askorako emango zirudien. Eman zuen, ordea; bai behintzat denborari dagokionean. Azkenaldian, Zumarraga komunikabideetan hizpide izan da, kutsadura datu kezkagarriak tarteko. Gaiak zeresana eman zuen osoko bilkuran ere; batetik, EAJk hala eskatuta eta bestetik, Ezker Abertzaleak galdera eta erantzunen txandan berriz ere gaia atera zuelako. Appalurreko kideek, euren aldetik, aurrejubilatuen inguruko mozioa eraman zuten bilkurara. Aurreneko puntuan, Zumarragako Udala Udalsarea 21era atxikitzea onartu zuten. «Herriko jasangarritasuna sustatu asmoz», Mikel Serrano alkatearen arabera. Juanjo Sagarna EAJko bozeramaileak hitza hartu zuen, «kutsaduraren gaiari beldurrik gabe heltzeko ordua da. Guztion artean irtenbide bat aurkitu behar dugulakoan gaude, herritarrak kezkatzen dituen gaia delako». Gaia atera orduko baztertu zuten eta Appalur elkarteko kideen mozioa irakurtzeari ekin zioten. Jose Mari Azkarate Appalurreko kideak berriz, euren egoera azaldu zuen. «80. hamarkadako krisiaren ondorioa gara gu. Behar baina lehenago jubilatu gintuzten eta pentsioaren %60 jasotzen dugu,  koefiziente murriztaileen aplikazioaren kontra gaude. 65 urtetik gorakoak gara eta 35 urte baino gehiagotan kotizatu dugu». Abstentzioak Ezker Batuako Rakel Roperok bere alderdiaren babesa agertu zuen eta Appalurreko mozioaren alde egingo zuela adierazi ere. Roperok «Appalurrekoen egoera hondamendia» dela esan zuen. «Ongizate estatua ahultzen ari dira, badaude aldaketak egiteko beste modu batzuk baina ez dago […]

80tik gora lagun, euskal dantzen ikastaroan »

Ostegunean hasiko da, 21:00etan, Mutrikuko frontoian eta maiatzaren 21ean izango da euskal  erromeria eguna. Arrakasta handia izan du aurten ere euskal dantza herrikoien ikastaro deialdiak. Izenak emateko zerrendak zabaldu zituztenerako, Gure Ametsa t…

Udala: “Informazio okerra eman du Etorlur enpresak industrialdeetan” »

Lezoko Udalak Etorlur enpresaren jokabidea salatu du, Itturrin eta 103 poligonoko enpresetako langileei “informazio okerra” eman dielako. Herenegun goizean Udalak hainbat dei jaso zituela azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Guztiek kezka berbera zuten: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat lanean ari diren Etorlur enpresako kide batzuk lantokietatik pasatu ziren goizean, “bost urtetan enpresa desjabetuko zutela esanez”. Enpresen datuak biltzen ari zirela esanez aurkeztu ziren lantokian, balorazioa egiteko. Datu horiekin, plataforma logistikoa egiteko desjabetzeak egiten hasiko zirela adierazi zieten, bost urteko epean. Lezoko Udalak informazio hori zuzena ez dela esan du eta Etorlurren jarrera eta horrek sortu duen “alarmismoa” salatu dituzte. “LZPan agertzen da bakarrik” Lezoko alkateak adierazi duenez, plataforma logistikoaren proiektua Lurraldeko Zatikako Planean (LZPn) bakarrik agertzen da. LZPa oraindik ez dute onartu. “Dakigunez, ez dute onartuko ez aurten ezta datorren urtean ere”, gaineratu du Salaberriak. Horregatik bertan lan egiten dutenei lasai egoteko eskatu die Udalak. Azaldu duenez, LZPak plataforma logistiko horren kokalekua zehazten du bakarrik, “ez ezaugarriak ezta nolakoa izango den”. Horren harira, Aldundia bideragarritasuna aztertzen ari dela esan du Salaberriak. Hala ere, foru erakundeak hartu duen bidea “arriskutsua” dela iritzi du Lezoko alkateak: “Kanpo kaira joango liratekeen tunelekin egin zutena errepikatzen ari dira. Lotsagarria da dirua oraindik onartuta ez dauden proiektuetan […]

‘Sagarren denbora’ dokumentala dakar Zine Forum Taldeak »

Mutrikuko Zine Forum taldeak antolatuta, barikuan, 22:15ean, Zabiel kultur etxean Sagarren denbora film dokumentala eskainiko dute. Josu Martinez eta Txaber Larreategik zuzendutako lanak Alfonso Etxegarai Sao Tome uhartean 25 urte deportatuta daraman bizkaitarraren eta Kristiane Etxaluz zuberotarraren arteko maitasun istorioa kontatzen du. Mutrikuko emanaldia aurkezten egongo da Txaber Larreategi; Irigarai deportatu zuten urtean, 1986an, jaiotako zuzendari bilbotar-natxituarra. ELKARRIZKETA TXABER LARREATEGIREKIN Zerk eraman zintuzten Sagarren denbora pelikula egitera? Aurretik Josu Martinezek Itsasoaren alaba egin zuen; GALek hildako gizon baten alabaren historia. Publikoaren aldetik jarrera oso ona izan zen; jakiteko gogoa zegoen horrelako gaien inguruan. Deserriari buruz eta kartzelari buruz beste bi ikus-entzunezko lan egitea pentsatu genuen. Eta horrela sortu ziren Sagarren denbora, eta geroago Debekatua dago oroitzea. Deportazioaren testigantza jaso duzue. Ahaztua dagoen atal bat da? Oso tarte jakin baten eta inpunitate osoz egin ziren euskal herritarren deportazioak. Irtenbide barik jarraitzen duen gaia da, eta deportatuak urrun daudenez, ahaztu ere egiten dira. Ez genuen nahi, 36ko gerrako kontuekin gertatu den modura, 70 urte pasatzea hau kontatzeko. Lekukotza biziak jaso nahi izan ditugu. Pelikularen haria zelan egin duzue? Etxegarai eta Etxaluzekin egindako elkarrizketek ematen dute haria. Euren kontakizuna, euren istorioa agertzen da. 25 urteko maitasun istorioa, muga guztiak gaindituz. Etxaluz hiru hilabete […]