Larunbatean Dantza-Soka eguna ospatuko dute »

Larunbatean egun handia izango dute Anoetan. Dantza-soka eguna ospatuko dute. Anoetarren egutegian dagoeneko gorriz markatua dago kalderero eguna, urtero, egun horretan antolatzen baitute festa hau. 30 urtez galdua egon zen arren,  2003. urtean berreskuratu zuten. Aurten arte, dantza goiz eta arratsalde egiten zuten baina aurten, goizez bakarrik egingo dute. Honela, bazkal ordua lasaiago pasako dute eta dantzarientzat eguna arinagoa izango da. 85 herritar dantzan 13 urteko haurretatik hasi eta  adin mugarik ez dago egun honetan parte hartzeko.  Neska eta mutil, 85 lagun elkartuko dira eskutik heldu eta dantza egiteko. Aurten berrikuntzekin dator eguna. Formatua aldatu diote egunari eta goizez bakarrik egingo dute dantza. Neskak eta mutilek, bi korro ezberdin osatuko dituzte, baina guztiak batera ariko dira dantzan. Egin beharreko dantza bera da,  aldaketa txiki batzuk baino ez dizkiote sartu. Goizean 08:30etarako elkartuko dira plazan eta bi taldetan banatuta, baserrietara joango dira eta Axeri Dantza, arin arina eta fandangoa dantzatuko dituzte.    12:00etarako dantzari guztiak herriko plazan elkartuko dira eta dantza nagusia dantzatuko dute.  Hau izaten da eguneko unerik hunkigarriena. Aurreskulari eta atzeskulariak ere aldatu egin dituzte. Bakoitzetik bina izan beharrean,  bana izango dira. Aurreskularia neska  eta atzeskularia mutila izango da. Jarraian, guztiak babarrun jatea egingo dute Kuku Elkartean. Ondoren, herriko trikitilariekin […]

Udaberriko Txapelketaren lehen fasea, igandean »

Igandean Udaberriko Txapelketaren lehenengo fasea jokatuko dute Elorsoro kiroldegian, gimnastika erritmikoko kirolariek, 09:00etatik 14:00etara. Tximeleta elkarteak antolatu du saioa.

Munduko lau txapeldun elkartuko ditu Ordiziako Hegats-Igeriketa Openak »

Nazioarteko Hegats-Igeriketako XI. Opena jokatuko da larunbatean Majori kiroldegiko igerileku estalian, OKEU Ordizia Kirol Elkarteko Urpekoak taldeak antolatuta. Urpeko Jardueren Munduko Konfederazioak Munduko Koparen sei proben artean sartu du aurten ere Ordiziakoa, eta horrek sona ematen dio, inguruan jokatzen den probarik nabarmenena baita. Munduko Koparako proba baliagarria denez, punta-puntako hainbat hegats-igerilari elkartuko dira larunbatean, tartean azken urteetan munduko txapelketa irabazi duten lau igerilari, eta Europako bi txapeldun. Guztira 23 klubetako 160 igerilarik parte hartuko dute. Ordiziako Urpekoak eta Tolosako Igarondo Urpekoak daude zerrendan, besteak beste. Italiakoak, Frantziakoak eta Kolonbiakoak dira igerilari aipagarrienak. CMAS taularen arabera izendatuko dituzte irabazleak. Goi mailako igerilariak Orain bi urteko opena irabazi zuen Stefano Figini italiarra da larunbatean Ordizian bilduko diren igerilarien artean sona handiena duena. Munduko eta Europako txapelduna da 400 metroko proban, munduko azpitxapelduna 800 metrokoan eta 400 metroko munduko errekorraren jabea. Andrea Nava da italiarren artean bigarrena. Iaz, berak irabazi zuen opena, eta distantzia ertaineko probetan moldatzen da hobekien. Cesare Fumarola 100 eskafandran eta 100 gainazalean munduko txapeldunorde denak, eta Andrea Rampazzo 50 bialetatan munduko txapeldun denak osatzen dute italiarren laukotea. Emakumezkoen artean, 100 eskafandran munduko txapeldun Camile Heitz eta iazko opena irabazi eta 800 gainazaleko munduko txapeldun Giorgia Viero dira igerilari nabarienak. […]

Hirugarren ‘aukeren azoka’ egingo dute asteburuan Urretxuko Ederrenan »

Asteburu honetan Stock azoka egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hirugarren urtez, herritarrek ohiko produktuak prezio baxuagoetan erosi ahal izango dituzte aukeren azoka gisa izendatu duten gunean. Bi-Tartean, Urretxuko eta Zumarragako merkatarien elkarteak antolatzen du azoka, bi herriotako udalen laguntzaz. 20 dendek hartuko dute aurten parte. Argigintza eta oparietarako dendak, haurren, helduen eta taila handietako moda lantzen dutenak, mertzeriak, kirol dendak, liburu eta paper dendak, oinetakoak saltzen dituztenak edo optikak izango dira pilotalekua beteko duten postuak jarriko dituztenak. Komertzio gehienak bi herriotakoak dira, baina Ordiziatik, Legazpitik eta Eibartik ere etorriko dira saltzaileak, besteak beste. Azoka honen helburua, «bezeroak eta dendariak gertuago egotea»  da, Urola Garaiko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoko teknikari den Aitziber Santa Kruzek dioenez. «Dendariei pasatako denboraldietan saldu ez dituzten eta biltegian dituzten produktuak ateratzeko balio die, eta bezeroei produktu hauek prezio baxuagoetan erosteko». Dendak ezagutara emateko aukera ere badela dio Santa Kruzek eta hirugarren urtea izanik, azoka jada «egonkortuta» dagoen zita dela. «Dendariak gustura gelditzen dira saldutakoarekin eta behin etortzen denak errepikatu egin ohi du. Eurentzako lan bat da hau dana prestatu eta asteburuan pilotalekuan egotea, baina konpentsatu egiten die». Azoka larunbatean eta igandean egongo da zabalik. Zapatuan 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. […]

Wi-Fia ez jartzeagatik “zigortuak” izan direla salatu du Herri Eskolak »

“Zigortuak, Wi-Fia ez jartzeagatik”. Hala daudela esan du Lezo Herri Eskolako Kontseiluak. Izan ere, orain dela egun gutxi eraman ditu ikastetxetik Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako 45 ordenagailuak.  Herri Eskolako Eskola Kontseiluaren arabera, iazko otsailaren 4an hartu zuten erabakiaren harira ordenagailu horiek eraman ditu berriz ere Hezkuntza Sailak. Horrela, orain dela urtebete inguru Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 egitasmoa martxan jarri zuenean, horren berri, “prentsaren bidez” izan zutela gogorarazi dute Herri Eskolako kideek. Plan horren arabera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordenagailu bana edukiko zuten, eta irakasleek, arbela digitalak. Horietan Internet erabiltzeko Wi-Fia erabiliko zutela erabaki zuen Hezkuntza Sailak. “Hezkuntza Saila, entzungor” Hamarkada honen hasieran, Premia izeneko egitasmoa martxan jarri zutenean, ikasgela guztiak kable bidez konektatuta daudela adierazi du Herri Eskolako Eskola Kontseiluak, alegia, “konexioa bermatuta” dagoela. “Europan Wi-Fiaren kontrako neurriak hartzen ari direnean, Hezkuntza Sailak entzungor egin die hainbat adituren txostenei eta, are larriago, Europako Legebiltzarrak 2008ko iraileko eta 2009ko apirileko ebazpenetan jasotako irizpideei ere muzin egin die”. Hartutako erabaki horietan, Europako Legebiltzarrak gobernuei eskatzen die haurrak eta nerabeak hari gabeko erradiazioetatik babes neurriak hartzeko. “Gaur egun, ez dago erabateko ziurtasunik teknologia mota horrek osasunarekiko izan ditzakeen ondorioez, ezta kaltegarria ez dela frogatzen duen ikerketarik […]

Iparragirre Saria irabazi du Zumarragan, Aitor Albistur errenteriarrrak »

Aitor Albistur errenteriarra zorioneko da pasa den asteburuan Zumarragako Udalak antolatutako Iparragirre Saria irabazi baitu. Zehazki, bertsopaperan, 16 urtetik gorako mailan saritu dute Albistur.  6 urtera arteko saria, berriz, Mikel Iturriotz urret…

Gustoko lekuan aldaparik ez »

Inauteriak badatoz, eta Tolosako festarik eroenetan ezinbesteko bihurtu dira konpartsak eta karrozak. Hastapenetan norberak bere lagun-taldearekin garaje, lokal edo txoko desberdinetan karroza prestatzen zuen arren, badira urte batzuk udalak karrozak prestatzeko ferialekua uzten duenez geroztik. Azken hamarkadetan asko hazi da Zaldunita eta Asteartitako karrozetako parte-hartzea, eta Tolosako Inauteriak are biziago  bihurtze aldera hau seinale ona den arren, ferialekua txiki geratu zaie inauterizale hauei. Aurtengo Inauterietarako jada 280 karroza eta konpartsek eman dute izena, joan den urteko parte-hartzaile kopurua gaindituz, eta ezinezkoa suertatu da guztiak era erosoan ferialekuan lanean aritzea. Hau dela eta, haserreak eta desadostasunak sortu dira karrozak prestatzen diharduten zenbait tolosarren artean, eta «hurrengo urterako udalak konponbide hobe bat bilatzea» espero dute. Udala «ahal duena eginez» Ferialekuko toki faltaren auzia duela urte batzuk sortu zen, aipaturiko parte-hartzearen gorakadaren ondorioz, eta Jokin Monfort festa teknikariak «karrozak egiteko dagoen toki guztia jendearen zerbitzura» jartzen dutela dio. 2000-3000 metro karratuko azalera du ferialekuak, eta «duela urte batzuk udalak ez zuen lokalik uzten karrozen prestaketarako». Inauterietako bilera eta prestaketekin hasten direnean, udaleko langileak karrozetako partaideekin urtero biltzen direla dio Monfortek, eta «euren iradokizunak nahiz kexak bildu» egiten dituztela nabarmendu du, urtero antolakuntza hobetze aldera. «Bilera honen ondoren ahalik eta hobekien antolatzen dugu guztia, […]

Abaraxka ludotekan 18:30ean itxiko dute ostiralean »

Abaraxka Udal Ludotekak ohi baino ordubete lehenago itxiko ditu ateak ostiralean, hilak 24, Ihote Festa dela eta. 16:30etik 18:30era egongo da irekita ludoteka (gehienez 19:00etan itxiko dute, ez 19:30ean), Doneztebe plazan azeri dantza hasi aurretik. …

Mozorroak prestatzen hasi dira jada lizartzarrak eta berastegiarrak »

Tolosarrak Inauterien zain dauden arren, Lizartzan eta Berastegin asteburu honetan bertan izango dute Inauteriez gozatzeko aukera izango dute. Lizartzarrak lehengo larunbatean eman zieten hasiera ospakizunei, eta bihartik igandera bitarte  berriz ere festa giroan sartzeko aukera izango dute. Berastegiarrak ere bihar hasiko dituzte ospakizunak eskolako haurren kalejirarekin, eta hauek larunbatean amaituko dituzte Inauteriak. Ea eguraldia lagun izaten duten. Lizartzako eta Berastegiko Inauteriak LIZARTZA OTSAILAK 25, BIHAR 14:15. Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira egingo dute. OTSAILAK 26, ETZI 07:00. Plazan elkartu eta puske biltzera joango dira. Dantzariak eta txantxoak elkarrekin joango dira ospeletik. 09:30. Etxe-zahar baserrian geldialdia egingo dute gosaltzeko. 12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik. 13:30. Inauteriko partaide guztiek kalejira, arrateko zubitik irtenda. Ondoren, parte hartu duten guztiek bazkaria egingo dute herriko frontoian. 18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran, jarraian plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak dastatu eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da. Ondoren, bertso poteoa tabernetatik kalejiran. 23:00. 3gabe2 taldearen kontzertua gaztetxean. OTSAILAK 27, IGANDEA 11:00. Agintari eta dantzariak Meza Nagusira, txistulariak eskainitako Agintari doinuaz lagundurik. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen, gurdi, mozorro eta gainerakoekin. 13:00. Lizartzako Inaute Dantzak plazan. 14:00. Inauteri bazkaria egingo dute […]

Mikel Errazkin: “Orrialdea pasa aurretik irakurri egin behar da, baina horretarako lehenik idatzi egin behar da” »

Memoriaren izenak liburua idatzi berri du Mikel Errazkinek (Anoeta, 1976). Bertan, ahanzturan galdu direnen memoria berreraikitzen saiatu da Aranzadiko kidea. Nola sortu zitzaizun liburuaren ideia? Aranzadi zientzia elkartea 2000. urteaz geroztik, memoria historikoaren berreskurapena deitu izan zaion mugimendu horretan aritu da. Batez ere, fusilatuen gorpuak hobietatik atereaz eta azken batean, familiarrei errestoak bideratuz. Tolosaren 750. urteurrenaren testuinguru horretan, tolosarrei buruzko datu piloa genuenez, liburu bat argitaratzeko asmoa sortu zitzaigun. Herritarren lekukotzek ba al dute lekurik liburuan? Liburuaren izena hortik doa. Gerra zibilaren inguruan asko idatzi da eta tokian tokiko historian ikusten genuen ekarpena, batez ere, gizon eta emakumeen historia sozial hori berreskuratuz. Memoria historikoaren eraikuntza pieza txikiz osatutako mosaiko handi bat izan litekeela ikusten dugu. Batetik, egia ezagutzeko eta bestetik, frankismoaren garaiko biktima horiei erreparazio morala eskaintzeko. Liburuaren azalean gerra argazki bat jarri duzue, Trianguloarena. Tolosan frankistak 1936ko abuztuaren 11n sartu ziren. Barrikada horiek errepublikarrek utzi zituzten azken barrikadak dira. Alegia, errepublikaren alde borrokatu zutenen azkeneko erresistentziaren argazkia da. Tolosako barrikada horien inguruan, baita herritarren artean ere, bi aldeetako biktimak eroriko ziren, ezta? Gerra zibila bukatu zenean eta frankismoa estatu berria sortzen hasi zenean, hasiera hasieratik, euren politikarik nagusiena memoria politikoa eraikitzea izan zen. Garaileen bandoak izan zituen hildako eta […]