Ezker abertzaleko alkate eta hautetsiek bat egin dute manifestazioarekin »

Atzo Tolosaldeko ezker abertzaleko zenbait alkate eta hautetsi Anoetako udaletxean elkartu ziren.  Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak larunbaterako Tolosan antolatu duen manifestazioari atxikimendua eman zioten, eta era berean, Abiadura Handiko Trenari lotuta gertatu diren bidegabekeriak salatu zituzten. «Demokrazia eta giza-eskubideak politikari askoren ahotan barra-barra dabiltzan honetan, inoiz baino ageriagoan uzten ari dira Abiadura Handiko Trena bultzatzen ari diren ordezkariak hemen ez dagoela demokraziarik. Herritarren eskubideak urratu arren, beren proiektua aurrera ateratzeko edozer egiteko prest daude» azpimarratu zuten. «Udaletan gastuak txikiagotu behar direla esan, alor guztietan murrizketak ezarri, eta bien bitartean, lotsagabeki handitzen ari dira Abiadura Handiko Trena egiteko aurrekontua. Nola erantzun behar diegu horrela herritarren benetako beharrei? Nondik atera behar dugu dirua benetan garrantzitsuak diren gauzetarako, hau da, gizarte laguntzak, hezkuntza, herritarren ongizatea… ?» gaineratu zuten. Horrez gain, proiektua bultzatzen ari diren ordezkari politikoak lurjabeekin eta Abiadura Handiko Trenaren kontra dauden udalekin erakusten ari diren jarrera guztiz iraingarria dela salatu zuten. «Ez digute informaziorik bidaltzen, ezkutukeriatan dabiltza herritarrak ezjakintasunean egoteko eta kontrako mugimendurik ez sortzeko» argitu zuten. Adunan gertaturiko azaldu zuten: «Zizurkil-Urnieta zatian, zundaketak egin nahi zituztela eta, Adunako lurjabeei Andoaingo Udalera joateko dei egin zieten. Adunako Udala ezertaz ez konturatzeko eta herritar horiei babesik eta laguntzarik eman ahal ez izateko. […]

Abaraxka: otsailak 23 »

Eskulanak egingo dituzte gaur Abaraxka Udal Ludotekako kideek. Sorgin erratzak egingo dituzte bazkideek, 16:30etik aurrera.

Zirkuitu itxia izango du Zarauzko XXV. Triatloiak »

Triatleta parte-hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, BH Zarauzko Triatloi probako bizikleta zirkuitua itxia izango da. Beraz, Getaria, Zumaia eta Zarauzko trafikoa moztu egingo dute bi noranzkoan, probak irauten duen bitartean. “Betidanik kezkatu gaitu parte-hartzaileen segurtasuna. Hain zuzen ere, autorik ez izatea triatloia egiten den momentuan, eta lortu dugu. Alde horretatik, parte-hartzaileei berme hori emateaz gain,  kalitatezko aurrerapausoa izango da zirkuitu itxia izatea”, azaldu du Zarauzko Triatloi Elkarteko lehendakariorde Zigor Saizarrek, gaur eguerdian Donostian egin duten aurkezpen ekitaldian. Parte-hartzaileentzat berri ona bada ere, trafikoa mozteak bere alde txarra ere baduela jakin badakite antolatzaileek. Horrexegatik, herritarrei aldez aurretik jakinaraziko dietela eta erraztasunak ematen saiatuko direla adierazi du Saizarrek. Bide batez, eskerrak eman zizkieten aipatu kostaldeko udalei zein Gipuzkoako Foru Aldundiari erabakia aurrera eman ahal izateko. Izan ere, garraio publikoaren gutxieneko zerbitzuaz gain, ibilgailu ofizialek eta larrialditakoek baino ez dute izango errepidean ibiltzeko baimena. Segurtasunaren aldeko apustua egiteaz gain, probak distantzia olinpiko bikoitzekoa izaten jarraituko du eta aurreko urteetako gogortasunari helduko dio. Hala ere, aldaketa batzuk izango ditu ibilbideak. Aurten, Oriotik Aiara bitarteko horma kenduko dute eta haren ordez, Garate gaina gainditu beharko dute triatletek bizikletako saioan. BH Zarauzko Triatloia 20011 ekainaren 11n jokatuko den arren, izen-emate epea larunbatean zabalduko dute. Iazko partaideei lehentasua […]

Kale Nagusiko zati bat bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat »

Kale Nagusian, Parrokiatik Euskadiko Kutxa dagoen puntuaren bitartean ibilgailuentzak errepidea itxi egin dute. Udalak bi aste inguruz hala mantentzea aurreikusten du, bitarte horretan lurra konponduko baitute. «Azkenaldian zoruak eragin dituen arazoa…

Lur funtsa erabiltzen hasteko sasoia badela dio Bizkaiko EHNEk »

Lurrak badaude, eta horien erabilera arautuko duen dekretua onartuta dago. Nekazarien eta abeltzainen eskaerari erantzunez, Bizkaiko lur publikoekin lur funtsa sortzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak (EHNE) urte…

Ping Pong Txapelketa izango da Antxon »

Gaztetxean Ping-Pingo Txapelketa egingo dute etzi.Txapelketa egun bakarrekoa izango da eta interesdunek gaztetxera hurbildu behar dute izena emateko. Horrez gain, egunean bertan hiru euro ordaindu beharko dira. Irabazleak Leunda tabernan bi lagunentzak…

Amaroz Auzoko merkatu txikia igandera arte zabalik »

Igandean itxiko ditu ateak Amaroz Auzo Elkarteko Merkatu Txikiak. Tolosako Kultur Etxeko beheko solairuan dago eta 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Edizio honetan bildutako dirua, Nikaraguako Malpaisilloko Xochilt A…

Emakumearen Eguneko afarirako izena ematea zabalik dago »

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko afaria egingo dute Adunan. Martxoaren 12an, 21:00etan Adunako Ostatuan  egingo dute.  Afaria, 35,50 euro gutxi gorabehera ordaindu beharko da. Izena emateko azken eguna martxoaren 4a  da eta 94…

Udalari Murias presionatzeko eskatu diote Sabecoko langileek »

Enplegua erregulatzeko txostenaren epea amaitzear daukate Sabecoko langileek. Hogei eguneko (martxoak 13) epea daukate Niessen merkataritza zentroko lokala eramango duen operatzaile bat bilatzeko eta hala ez bada, behintzat, txostena luzatzeko. Osterantzean, kalean geratuko dira 45 langileak. Horregatik, Errenteriako Udalari Murias Center 4ko parte den heinean, merkataritza zentroko kudeatzailea presionatzeko eskatu diote: “Urgentziaz eta idatziz baiezta dezala lokal horretan supermerkatua egongo dela”. Horrez gain, informazio sinesgarria eta epe errealak eskatu dizkiote “supermerkatua irekitzeko betebeharra betetzeko”. Gogorarazi dute Niessen merkataritza zentroan supermerkatu batek egotea adostu zutela Murias taldeak eta Errenteriako Udalak. Gaur hamaikagarren agerraldia egin dute Sabecoko langileek, eta Murias Center 4ren jarrera kritikatu dute. Langileen arabera, Murias “datuak ezkutatzen, gezurretan, eta adarra jotzen” ari da. Alde bakoitzari (Udala, Sabeco eta komertzioak) bertsio bana ematen ari dela uste dute. Udalaren kasuan, ahaleginak egiten ari dela, baina berriro noiz irekiko den ezin  dela jakin adierazi die, langileen esanetan. Lanpostuak bermatzeari dagokionez, berriz, “operatzaile berriaren erabakia” dela esan die. Sabecori operatzaile berririk ez dela eta ez dela izango azaldu die, eta hori gutxi balitz, supermerkatuaren tokian aparkaleko bat jarriko dutela. Komertzioei azkenik, “itxaroteko” eskatu die Muriasek “martxoaren erdi alderako operatzaile berri bat izango delako”, adierazi dute langileek. Muriasen interesak “Gezur” horien atzean, Murias Center […]

Korrikako batzordearen eta herri programaren bilerak egingo dituzte »

Bi urtetik behin pasatzen da Korrika eta aurten ere Adunatik pasako denez Korrika Batzordeak bilera deitu du. Apirilean pasako da baina aurretik ekitaldiak antolatzeko asmoarekin bihar, hilak 24, 19:00etan bilera egingo dute kultur aretoan.
Jarraian, h…