Agoteko lanak ahalbidetzeko hainbat urrats egingo dute »

Zestoako Udalak Agote I eta II eremuetan industrigunea eraikitzeko beste urrats bat egingo du. Izan ere, Udalbatzak lur jabeekin hitzarmena sinatzea onartu du, hainbat tramite egin ostean. «Agoten prozesu urbanistikoa aurrera doa, eta hurrengo paus…

80ko hamarkadako festa izango da Ketarrin ostiralean »

Xpressionk zirkuituaren baitan, 80ko hamarkadako festa antolatu du Jokin Telleriak ostiral honetarako Getariako Ketarri tabernan. Elena y la verbena taldearekin hasiko da gaua. Besteak beste, Aha, The communards, Stevie Wonder, Mecano eta abarren ber…

Ostatu taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketara atera berri du udalak »

Ikaztegietako Udalak beste behin lehiaketara atera du Ostatu bezala ezagutzen den herri ostatuaren kudeaketa. Egungo arduradunek, arrazoi pertsonalak medio, utzi egin behar dute apirilaren amaierarako eta udalaren asmoa Ostatu egun bat bera ere itxi ga…

Traktoreak harrapatu duen emakumea hil egin da »

Gaur goizean, traktore batek emakume bat harrapatu du Zumaian eta jakinarazi dutenez, arratsaldean hil da. Kalean zebrabidea gurutzatzen ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearekin lurrean etzanda gelditu da, odoletan. Larrialdi zerbitzuek bere onera e…

Iñigo Fernandez publizistak hitzaldia emango du bihar (asteazkena) »

Orio, euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldien baitan, Iñigo Fernandez herritarrak hitzaldia emango du bihar, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean. Oriok euskarari, hitzak eta ekintzak izeneko saioa emango du Fernandezek eta bere aurkezpena Jon Agirr…

Orioko kanpineko taberna irekiko dute larunbatean »

Otsailaren 26an, Orioko kanpineko taberna irekiko dute. Arduradunek adierazi dutenez, 19:00etatik aurrera festatxoa egingo dute bertan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte inauguraziora

Urrezko 16 domina lortu dituzte piano jaialdian »

Orioko Danbolin Musika Eskolako piano ikasleak Andoaingo Piano Jaialdian izan ziren joan den asteburuan. Urrezko 16 eta zilarrezko 5 domina lortu zituzten eta horietatik bostek epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuten

Pukasek eta Tecnaliak teknologia integratua duen munduko lehen surf taula aurkeztu dute »

Olatuen moduan, surfa erritmo ziklikoarekin ari da zer esana ematen azken bolada honetan. Joan den asteko Groseko ingeniari batzuek olatu artifiziala ekarri bazuten, aste honetan Pukas enpresak Tecnaliarekin batera garatu duen surf taula aurkeztu du. Puntako surflaria den Aritz Aranburuk aurkezpenean irrien artean esandakoaren arabera, «hemen dugun taulari ezin diogu ziririk sartu. Honekin ibili eta gero, badakigu gehiago entrenatu edota dilista gehiago jan behar dugun». Aurkeztu berri duten taula prototipoak, hainbat sentsore eta neurgailu barneratzen ditu. Kirolarientzat, fabrikatzaileentzat zein ikusleentzat interesgarriak izan daitezkeen datuak bildu eta ematen ditu asmakizunak. Grafikoki azaldu du Tecnaliaren izenean proiektuan parte hartu duen Unai Esnaolak, «taula barruan ordenagailu pertsonal txiki bat dago eta gero wifi bidez, beste batean, ikus daitezke emaitzak». Denentzako interesgarri Abiadura, indarra, materialen tortsioa eta beste hamaika parametro hartzen ditu kontuan mundu osoan bakarra den tresnak. Modu honetan surflariak taula gainean dagoen uneoroko datuak izango ditu, eta bere mugimenduek ekartzen dituzten ondorioak zeintzuk diren azter dezakete. Aranburuk ontzat jo ditu egindako probak. «Hobetzeko bidea emango digu honek eta sentsazioa zena datu zehatza bilakatuko du tresneria honek». Donostian jatorria duen Pukas enpresako Ignacio Abaitua ere pozik azaldu da prototipoaren emaitzak direla eta. «Tresna honek taulak diseinatzeko garaian, orain arte, erabili dugun proba eta […]

Reyes Karrere: “Kalera joateko faboritoak gara, ez partida irabazteko” »

Eskubaloiko XXXII. Kopa jokatuko dute ostegunetik igandera bitartean, Las Palmasen (Espainia, Kanaria Handia). Bertan, ABF Ligako lehenengo zortzi sailkatuak lehiatuko dira eta Bera Bera Eskubaloia tartean izango da. Izan ere, Ligako laugarren taldea da, 22 punturekin. Liderra, berriz, Itxako ahalguztiduna da, 30 punturekin. Hala, Lizarrako eta Donostiako taldeekin batera, talde hauek arituko dira Kopa eskuratzeko lehian: Elda Prestigio, Sagunto, Mar Alicante, Elche, Monovar Urbacasas eta Rocasa. Lau partida jokatuko dituzte ostegunean: Sagunto-Mar Alicante (12:00), Itxako-Elche (16:00), Bera Bera-Elda (18:00) eta Rocasa-Monovar (20:00). Partida horietako lau talde onenak izango dira larunbateko protagonistak. Lehen norgehiagoka 17:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Finala, igandean jokatuko dute, 11:00etan. Bera Bera, Kopa gosez Iazko Kopa etxetik gertuago izan zuen Bera Berak, Leonen izan baitzen. Lehen partidan Castrori irabazi bazion ere (25-24), finalerdietan ezin izan zuen Itxakorekin eta azken hori izan zen txapelduna. Duela bi urteko Kopa pozgarriagoa izan zen, orduko Akaba Bera Berarentzat, Donostiara ekarri baitzuten sari preziatua. Reyes Karrere Bera Berako entrenatzailea ez zegoen umore onez gaur goizean, Irutxuloko Hitzaren deia erantzun duenean. Izan ere, Kopara joan aurretik, azken entrenamendua egin du Bera Berak Bidebietako kiroldegian, bihar goiz jaiki beharra dutelako. Edonola ere, Kopa Las Palmasen jokatzea ez zaio arazoa iruditzen entrenatzaileari, baina […]

Juan Bautista Aranzabe: “Urteak pasa ahala zeure buruari galderak egiten hasten zara” »

Haur jaioberria kanpaza batean zuela, taxiz Tolosatik Donostiako ospitalera bidali zuten Juan Bautista Aranzabe (Tolosa, 1943). Hurrengo egunean, haurra hil egin zela esan zioten Arantzazuko Amaren ospitalean. 1973. urtea zen. Duela hiru urte, Antonio Barrosok bere jaiotze agiria faltsutua izan zela deskubritu zuen. Bere kasua salatzeko, Anadir elkartea sortu zuen. Orduz geroztik, ustezko haur lapurreten kasuak bata bestearen atzetik iritsi dira elkartera. Juan Bautista Aranzabe tolosarra Anadir-eko kidea da. Non jaio zen zuen haurra? Tolosako San Cosme eta San Damian ospitalean. Egun hartan, haur bat baino gehiago jaio zirela gogoratzen naiz. Sendagileak ordea, gau guztia nire andrearen ondoan pasa zuen. Hori ez da normala eta andreak hori beti esaten du. Behin eta berriz galdetuko duzue orain, zergatik? Une hartan ez duzu galdetzen, baina gero… Ba al dakizu sendagile hura nor zen? Orain hilda dago. Zazpi hilabeterekin jaio zen haurra. Bai. Baina guk beti esaten duguna, zazpi hilabeteko asko eta asko kalean dabiltza. Horrek ez du ezer esan nahi. Lehen kezka beraz, sendagilearena izango litzateke. Beste arazo bat haurra jaio eta hurrengo egunean sortu zitzaigun. Tolosatik Donostiako Arantzazuko Ama ospitalera bidali ninduten haurrarekin, taxi batean. Gaixoak anbulantzia batean eramaten dira, eta niri taxia jarri zidaten. Umea kanpaza batean sartu eta horrela […]