Miramar kalea itxi dute »

Autobusek itxita dute Miramar kalea. Kontxako aparkalekuko zuloa behar bezala estali eta haren gainean Cervantes plaza atondu ahal izateko, garabiek Miramar kaleko errepidea hartuko dute. Maiatzaren 15ean zabalduko dute berriz.
Cervantes plaza er…

Hondakin organikoak bereiziko dituzte Grosen »

Grosera zabalduko da hondakin organikoak bereizteko ekimena. Abian jarri aurretik, zenbat edukiontzi eta non jarri erabaki behar dute. Horrekin batera, egitasmoaren berri emateko informazio kanpaina nola gauzatu aztertzen ari dira.
Dentsitate handiko…

“Taula gainean hazi naiz pertsona eta aktore bezala” »

Asier Oruesagasti gaztea Dar dar konpainiaren Etzi ikuskizunean izango da Antzoki Zaharrean.

Herri batzarra deitu du ezker abertzaleak »

Kalare Deuna kofradiako areto nagusian herri batzarra egingo dute eguenean 19:30ean, ezker abertzaleak deituta. Sortu alderdiaren aurkezpenaren ondotik herrian egin beharrekoak azalduko dituzte bertan.

Sahara Maratoia otsailaren 28an izango da eta antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete goierritarrei »

Sahara Maratoia otsailaren 28an izango da aurten. Lasterketa urtero Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) eratu zeneko urteurrenarekin (otsailak 27) bateratsu ospatzen dute. Aurten errepublika aldarrikatu zutela 35 urte beteko dira eta maratoia hurrengo egunean egingo dute. Porbaren antolatzaileek bertan parte hartzeko deia egin diete goierritarrei. Kirol proba Aljeriako basamortuan aurkitzen diren saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, Tinduf hiriaren inguruan antolatzen dute eta aurtengoa ez da salbuespena. Bertan, lasaitasuna da nagusi. Gurutze Irizar Sahararen aldeko ekintzaile ormaiztegiarrak jakitera eman duenez, «ez dauka zerikusirik Mendebaldeko Sahararekin eta duela gutxi lurralde okupatuetan izandako gertaerekin». Azken aldian Ipar Afrika ere sarritan agertzen da komunikabideetan. Tunezeko eta Egiptoko egoera ezegonkorra da. Tarteka Arjelen ere ematen dira iskanbila batzuk, eta baita Marruekosen ere. Maratoia egiten duten lekuak ordea, ez dauka harremanik aipatutako leku horiekin. Berez, lurralde arjeliarra da, baina Arjeliako hiriburutik 3.000-4.000 kilometrora dago. «Kanpamenduak dauden tokian ez dago inolako arazorik. Gainera, parte hartzaileek ez dute ezer egin beharrik izango Arjeleko aireportuan, zuzenean Tindufera joango baitira. Beldurra sentitzea librea da, baina nik ez dut uste inongo zentzurik duenik, kasu honetan. Jendea lasai joan dadila», gehitu du ormaiztegiarrak. Elkartasuna eta salaketa Kanpamendu horietan bizi diren 200.000 errefuxiatu inguruk ihes egin behar izan zuten beraien herritik duela 35 urte. Antolatzaileen […]

Kirmen Uribek Nazio Batuen egoitzan irakurraldia egingo du »

Nazio Batuen Erakundeak Genevan (Suitza) daukan egoitzako Giza Eskubideen Aretoan irakurraldia egingo du eguazten honetan Kirmen Uribe idazleak, Ama Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiaren barruan. Beste alde batetik, hilaren…

Rafael Uribarren foru diputatuaren hitzaldia, asteazken honetan »

‘Gipuzkoa eraikitzen’ planak laga dituen emaitzen berri emango du Zabielen, 18:30ean. Interesa daukaten herritarrei zabalik egongo da asteazken arratsaldean Rafael Uribarren Tokiko Garapeneko foru diputatuak eskainiko duen hitzaldia. Hala ere, joat…

Korrikaren aurkezpena eguenean egingo dute »

Ondarroako talde eta herritarrei zabalik dago Korrikaren inguruko lanak partekatzeko atea. Ondarroak abiatuko du inguruon Korrika prestatzeko, girotzeko eta laguntzeko lanen lasterkaldia. Eguenean, hilaren 10ean, egingo dute Korrika batzordea sortzeko …

Ni han izango naiz »

Beñat Gaztelumendi, bertsolaria Bai, ni han izango naiz, nire betebeharra delako. Euskaldun eta burujabe izan nahi dudalako. Hizkuntzak hiztunok egiten ditugulako. Hiztun hizkuntzak egiten gaituelako. Eskubiderik gabeko hizkuntzak hil egiten direlako. Euskara mundu oso bat delako. Munduari hizkuntza txikiak bizi daitezkeela erakutsi behar diogulako. Hizkuntza galtzea hizkuntza galtzea baino zerbait gehiago delako. Nire hizkuntzan bizi naitekeela sinesten dudalako. Konplexurik gabe bizitzeko garaia iritsi delako. Nire hizkuntzarik gabe munduari begiratzeko betaurrekorik gabe geldituko nintzatekeelako. Etorkizuna gure eskuetan dagoelako. Nire hizkuntzan bizitzeko eskubidea daukadalako. Euskaldun euskarak egiten nauelako. Bai, ni han izango naiz, Euskal Herriko agintari guztiek uler nazaten. Euskal Herriko mediku guztiek zehatz jakin dezaten non dudan min. Euskal Herriko epaile guztien aurrean nire defentsa behar den bezala egin dezadan. Euskal Herriko unibertsitate guztietan euskaraz ikas dadin. Euskal Herriko lantegi guztietan euskaraz lan egiteko aukera egon dadin. Euskal Herriko haur guztiek Txirri, Mirri eta Txiribiton uler ditzaten. Euskara ETB1en emaitza txarrentzat aitzakiatzat jar ez dezaten. Inork esan ez dezan gure hizkuntzak ez duela XXI menderako balio. Hiru euskaldun gehi erdaldun bat, lau erdaldun izan ez daitezen. Euskal Herriko herritar guztiek zein hizkuntzatan bizi nahi duten aukeratzeko benetako askatasuna izan dezaten. Bai, ni han izango naiz, ez garela existitzen uste dutenengatik. BEC […]

‘Ice Age 2’ eta ‘El aprendiz de brujo’ filmak proiektatuko dituzte igandean »

Urretxun eta Legazpin haurrentzako zine emanaldiak egingo dituzte igandean, hilak 13. Urretxun Ice Age 2 filma proiektatuko dute, euskarazko bertsioan. Emanaldiak 90 minutu iraungo ditu, Labegan egingo dute eta sarrerak euro bat balioko du. Legazpin be…