Mikelazulon, Naiara Etxeberriaren margolanak »

Mikelazulo kultur elkartearen egoitzan erakusketa berria estreinatu dute, eta otsailean, Naiara Etxeberriaren margolanak ikusteko aukera izango da. Antolatzaileen arabera, Etxeberriak afizioz margotzen du, eta bigarren aldia da koadroak Mikelazulon jar…

Peru eta Stein gogoan, omenaldia egin diete »

Gaurko egunez, orain 27 urte hil zituzten Peru eta Stein, eta bi oreretarrak gogoan, omenaldia egin diete. 1984ko otsailaren 8an bi guardia zibilek Peru erail zuten Steinekin batera.  Bi herritarrak Hendaian hil zituzten, Yeu irlako konfinamendua haut…

Pasabideen segurtasuna bermatzeko frogak egingo dituzte »

Aizkorriko igogailuekin bat egiten duten pasabideetan frogak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean, kargari behar bezala eusteko gai diren ikusteko. Hori dela eta, Antiguatik gora eta behera joateko igogailuak geldirik egongo dira ostegunean, 16…

Hamabi langile kontratatu ditu Udalak »

Hondarribiko Udalak diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen duten hamabi langile kontratatu ditu udal enplegua sustatzeko planaren barruan familia askori eragiten dioten langabezi egoera orekatzeko. “Hamabi lagun horiek dagoeneko lanean ari dira …

‘Nirekin euskaraz egin dezakezu’, Alcampon »

Alcampo merkatalgunea, duela lauzpabost urte sartu zen Euskara Planean. Euskara batzordea ere badu, eta helburua elebitasuna lortzea da, bai bezeroekiko eta baita langileen artean ere. Hasieran, kartelak euskaratzen eta megafonia bidezko mezuak euskara…

Gurea zine aretoko taula gainean, II. Euskarazko bakarrizketa lehiaketa »

Ostiralean hasiko da Amasa-Villabonako II. Euskarazko bakarrizketa lehiaketa. Hamaika lagunek eman dute izena eta lehen  saioan, sei bakarrizketa egilek hartuko dute parte. Garbiñe Astiazaran, Xabier Barriola, Olatz Etxeberria, Erika Olaizola, Eneritz Artetxe eta Ione Gorostarzu izango dira. 22:30ean hasiko da saioa eta Gurea zine aretoan izango da. Sarrerak dagoeneko 5 eurotan salgai daude Kixubi eta Amasa okindegietan eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko egoitzan. Egunean bertan leihatilan erosteko aukera egongo da. 10-15 minutuko bakarrizketa egin beharko du lagun bakoitzak. Eta epaimahaiak, testua, antzezpena eta euskara baloratuko ditu: testuaren jatorria, moldaketa, egitura, mamia, originaltasuna,… Antzezpenari dagokionean, gauzatzea, gorputz eta ahots erregistroak, espazioa, inprobisatzea, publikoarekin konektatzea,… Eta euskararen kasuan, erabilera, hika edo zukako erregistroak, erdarakadak, hitz joko edota esamoldeak baloratuko dituzte. Epaimahaia, Belen Cruz, Josune Zabala eta Joxean Cuberok osatuko dute. Eta aurkezle lanetan, Eñaut Gantxegi, Ixabel Agirresarobe eta Anartz Iturbe arituko dira. Bigarren saioan, hilaren 18an, Jon Plazaola, Txiki Martinez, Barry Barrez, Nahia Hualde eta Mailu Arruti arituko dira. Saio bakoitzetik bi bakarrizketa egile pasako dira hilaren 25ean egingo den finalera. Sariak ere izango dira: lehenarentzat 800 euro, bigarrenarentzat 450 euro eta publikoaren saria lortzen duenarentzat 250 euro. Udal ordezkariek eta baita Euskal Antzerkizale Elkarteko kideek ere, oso balorazio «positiboa» egiten dute. […]

Zabor bilketa zerbitzu berria aurkeztuko die herritarrei Muxikako Udalak »

Muxikako Udalak bilerak antolatu ditu herriko zenbait auzotan, zabor bilketa zerbitzu berria herritarrei aurkezteko asmoagaz. Arratzuko, Kortezubiko eta Mendatako udalegaz batera, zaborra biltzeko Mankomunitatea jarri dute martxan hondakin solidoak kud…

Independentzia sarea osatzen »

«Parte-hartzea oinarri duen sare gisako mugimendu zabala» jarri dute martxan Oiartzunen, Independentistak Sarearen baitan. Helburua, independentziaren aldeko lanean jardutea da, eta bakoitzak ahal duen neurrian hartuko du parte. Independentziaren alde dauden oiartzuarrei, deia egin diete mugimendu horren parte izateko eta sarearen ekitaldietan parte hartzeko: «Oiartzunen ere, Euskal Herri osoan independentziaren alde lanean ariko den sare erraldoi hau josten lagundu nahi dugu».

Oiartzun Irratia: otsailak 8 »

Gaurko programazioa FM107an:
10:00etan, Arguyuan:
10:30ean: Quark irratsaioa.
11:30ean: AEK-ko kide den Saioa Ballesteros joango da irratiko estudio txikira. Gaia: Korrika 17.
12:10ean: Informatika atala.
13:15ean: Bertso atala.
15:00etan: Albisteak.
1…

Rojo anaiak bikain Beret-eko proban »

Iraupen eskiko Pirinioetako proba ospetsuena da Beret-ekoa eta Joseba eta Imanol Rojo tolosarrek bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren. Josebak oso gertu izan zuen garaipena, irabazlearengandik, Vicenç Vilarrubla, bi segundora …