Zoo txiki bat eta lorategi botanikoa zabaldu ditu Lekeitioko Uribarren Abaroa Fundazioak »

Proiektu berri bi jarri ditu martxan Uribarren Abaroa Fundazioak: lorategi botanikoa eta zoo txikia. Biak daude publikoari zabalik eta doan bisitatu ahal dira. Izan ere, hori da Uribarren Abaroa Fundazioaren helburu nagusia: egoiliarren gizarteratzea sustatu eta Lekeitioko aisialdia dinamizateko herritarrei eta kanpotik etor daitezken bisitariei azpiegitura erakargarri bi eskaintzea. «Egoiliarrak herriagaz kontaktuan egotea nahi dugu, […]

Lapiko artean onenak »

Maribel Alkaraz eta Pili del Castillo sanjuandarrek irabazi dute erretiratuen marmitako lehiaketa.

AURRERAPEN BIDEOA: Lagun Onak eta Anaitasuna, derbirako prest »

Zapatuan, urriaren 21ean, derbia jokatuko dute Lagun Onakek eta Anaitasunak Garmendipen, 17:00etan hasita. Partidaren atarian, bi taldeetako kapitainekin hizketan aritu da UROLA KOSTAKO HITZA. Biharko egunkarian argitaratuko …

Oscar Terol, Inaziotar Bideari buruzko dokumental bat grabatzen »

Basquetour Euskadiko turismo agentzia Inaziotar Bideari buruzko dokumental bat grabatzen ari da eta gaur Urretxu eta Zumarragan egon dira. Arratsaldean bidegorrian hartu dituzte irudiak. Dokumentalaren aurkezlea Oscar Terol aurkezle, gidoilari

Asteartean estreinatuko dute ‘Pasaiako Badia’ dokumentala »

1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak, Komando Autonomoko kideak hil zituztenekoak.

Ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du Azpeitian »

Citroen C-15 baten eta txirrindulari baten arteko istripua izan da gaur arratsaldean, Azpeitian, GI-631 errepidean, Lasaoko bidegurutzearen inguruan. 16:15ean gertatu da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak j…

Turismo bulegoa bisitatu dutenen kopurua mantendu da »

1.172 lagun pasatu dira turismo bulegotik, Aste Santuan, uztailean eta abuztuan. Iazko kopuru beretsuak mantendu dira. Gehienak euskal herritarrak dira.

Amagoia Gurrutxagaren ‘Zarauzko gutunak’ liburuaren aurkezpena, San Prudentzion »

Ekainean argitaratu zuen Amagoia Gurrutxaga kazetariak Zarauzko postalak lanaren jarraipena: Zarauzko gutunak. 36ko gerra liburua. Larunbat honetan Getariako San Prudentzio auzoan aurkeztuko du, ermitan, 18:00etatik aurrera. Patxi Saizek ere bertan hartuko du parte, eta amaieran, luntxa izango da.

Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da igandean »

Urriaren 22an jokatuko da Aiako Diva Harri Txapelketa, bertako probatokian. Harri jasotzaileak arratsaldeko seietan hasiko dira lehian. Parte hartzaileek Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; 10 arroako zilindro bereziak, biak (125 kilo). Harri bakoitzarekin hiru minutuko txandak egingo dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. […]

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren programazioa aurkeztu dute »

Astebete luze falta da 28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema jaialdirako, eta programazioaren berri eman dute. Urriaren 28tik azaroaren 3ra bitartean, 25 film luze eta beste hainbeste animazio eta labur eskainiko dituzte. Paul Urkijoren Errementari filmak emango dio hasiera zinema asteari, eta Saw VIII pelikulak emango dio bukaera. Hurrengo bideoan jaso dituzte eskainiko dituzten filmak. Emakume […]