Auzoko festez gozatzen ari dira Anibarko Portuan »

Herritar ugari bildu da Anibarko Portuko festetan, goiz eta eguerdi partean. Eguzki ederra lagun, han izan direnek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan dute: apar festa, futbol txapelketa, jubilatuen hamaiketakoa, tortilla txapelketa, sardina jana… Bazkalostetik aurrera ere izango da zer gozatua: besteak beste, haur jolasak, puzgarriak, txokolate jana eta erromreriarekin. Gauean San Joan sua piztuko dute.

Ehundik gora lagun Azpeitiko Jubilatuen Xoxoteko Egunean »

Giro eta eguraldi onarekin ospatu dute gaur, larunbata, Azpeitiko Jubilatuen Xoxoteko Eguna. Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ibilaldian ehundik gora lagunek parte hartu dute, eta meza eta hamaiketakoa izan dituzt…

Eskerrak eman eta elkarrekin gozatzeko festa »

Atzoko eguna ederra izan zen IRUTXULOKO HITZA osatzen duten pertsonentzat. Lantaldeak lokal berria estreinatu duela ospatzeko inaugurazio festa egin zuen, Egian, giro ezin hobean eta lagunez inguraturik. Erredakzioan lehenik eta Le Bukowski tabernan ondoren, une bereziz beteriko gaua bizi zuten bertara hurbildu zirenek. Ametzagaña kaleko 19. zenbakira etorri ziren herritarrek hedabidearen barneak gertutik ikusi eta […]

Xabier Berasategi olaberritarra, herrian garaile »

Xabier Berasategi txirrindulari olaberritarrak (Ampo-Goierriko TB) irabazi du 39. Gipuzkoako Itzuliko bigarren etapa (Olaberria-Olaberria, 75 km). Zortziko laguneko taldetxo batean azkarrena izan da Berasategi, eta herriko helmugan besoak jasotzea lortu du (1:58:10, 38,082 kilometro orduko batez bestekoa). Sailkapen nagusian 3. postua dago orain, Josu Azpilikueta liderrarengatik 4 segundora, eta mendiko liderra da, 11 punturekin.  Arkaitz […]

[Galeria] Arraitxiki lehiaketa, sari handiekin heldu da »

8.355 gramo arrain txiki arrantzatu ditu Arraitxiki txapelketako irabazleak.

Sanjoanei hasiera ezin hobea eman diete mundakarrek »

Heldu dira sanjoanak, eta egun berezi horrekin batera eskualdeko hainbat herrik jaiei hasiera eman diete. Mundakan, esate baterako, atzo hasi zituzten herriko jai nagusiak.. Udalerriko Txilipitxeruek Kultur elkarteak antolatutako egitarauarekin, eguerdian bertso poteoa eginez herriko tabernetatik. Giro galantean ibili ziren bertaratutakoa, kantu eta tragoen artean. Poteoaren ostean, herri bazkaria egin zuten Mundakako udaletxeko aterpe azpian, […]

Historiaurrearen xarma ezagutzen ari dira Zestoan Ekainfestekin »

IX. Ekainfest ari dira ospatzen gaur Zestoan, Bizi historiaurreraren xarma lelopean. Ekaingo eta Sastarrain bailarako ondarea oinarri hartuta, historiaurrera jauzi egitea proposatuz etorri da aurten ere Ekainfest, duela 14.000 urte inguru horretan bizi zirenen egunerokoaren jarduerak eta ohiturak gaur egungo zestoarrei zein bisitariei gerturatzeko; bide batez, Zestoako ondare historikoa eta kulturala ezagutzera emateko aukera ere […]

IRUDIETAN: Aldarria eta kirola Zarautzen, presoen aldeko pala txapelketan »

Ekaitz 0 km dinamikaren barruan, pala txapelketa mistoa jokatu dute gaur goizean. Guztira, 28 bikote aritu dira nor baino nor herriko hainbat frontoietan, eta fase finala Frontoi Txiki jokatu dute, 12:00etatik aurrera. Herritar dezente bertaratu da azken txanpako partidak ikustera; mokadutxoen eta edarien postu bat ere jarri dute, gainera. Zarauzko Sarek antolatu du txapelketa, eta, […]

Hasi dira Zelai Ondoko jaiak Zarautzen »

Atzo arratsaldean, suziariak botatzearekin batera, eman zioten hasiera jaiei Zarauzko Zelai Ondo auzoan. Gasolinazko autoak pistan, parrillada, musika eta giro ona izan ziren nagusia lehen egunean. Gaur goizean, haurrentzako ekintzak eta puzgarriak izan dira; arratsaldean jarraituko dute, besteak beste, lasterketarekin. Eta iluntzean San Joan suaren bueltan elkartuko dira, Mitxelenan.

Urrestillan hasi dituzte San Joan festak »

Urrestillan hasi dituzte sanjoanak. Atzo, ostirala, Gazte Eguna eta Sorgin Gaua ospatu zituzten. 19:00etan hasita, sorgin poteoa egin zuten, eta, horren ostean, Unidad Alavesa taldearen kontzertua izan zen. Ondoren, gazte afaria egin zuten kalean, eta gazte ugari bildu zen bertan. Gauean, berriz, Willis Drummond eta Bad Sound System taldeak aritu ziren zuzenean. Giro ederra nagusitu […]