Pilota jaialdi profesionalerako sarrerak salgai daude »

Madalenen barruan hilaren 23an Agustina Otaolan jokatuko den pilota jaialdi profesionalerako sarrerak salgai daudela jakinarazi du EPLEk. Retegi Bi Martija bikotea, Artola eta Imazen kontra arituko da lehenik, eta ondoren, Altuna III eta Zabaleta, Olaizola II eta Albisuk osatutako bikotearekin arituko dira aurrez aurre. Sarrerak 30 euroan jarriko dituzte salgai gaurtik hasi eta ostegunera arte […]

Ireki dute Azpeitiko Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartzeko izen-ematea »

Zabalik dago Azpeitiko Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartzeko izen-ematea. Igandean, hilak 22, ospatuko da Umeen Eguna Azpeitian, eta Marea Arroxak bazkaria, jolasak, dantzaldia eta kalejira antolatu ditu egun horretarako. Ekintzetan parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute aurrez. Gaur eta bihar egongo da horretarako aukera, sanagustinpean. Goizez, 12:00etatik 13:30era jarriko du […]

Irati Zabala eskalatzailea bikain dabil Espainiako Kopan »

20 urtez azpiko kopako lehen proban, Zaragozan, brontzezko domina lortu zuen; bigarren proban ere metal berbera lortu du.

Irati Zabala eskalatzailea bikain dabil Espainiako Kopan »

20 urtez azpiko kopako lehen proban, Zaragozan, brontzezko domina lortu zuen; bigarren proban ere metal berbera lortu du.

Luis Agirre izango da Añares Rioja ISB taldearen entrenatzailea datorren denboraldian »

Luis Agirre Katxi (Azpeitia, 1990) izango da Añares Rioja ISB taldearen entrenatzailea 2018-2019 denboraldian. Xabier Chicoren lekukoa hartu du azpeitiarrak, eta Iraurgiko nesken lehen taldea gidatuko du sasoi berrian. LF2 Ligan lehiatuko da nesken taldea, mailari eustea lortu baitzuten uda aurretik bukatutako denboraldian. Iraurgiren harrobiko hainbat taldetan entrenatzaile lanetan aritu da urteotan Agirre, baita Gipuzkoako, […]

Lucila Pascua katalana fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak »

Ia bi metroko jokalaria (196 zm) taldearen barruko jokoa sendotzeko dator talde gernikarrera. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, atzean sendotasuna eman eta erasoko jokoan laguntzeko jokalari bat behar zuten, eta Pascua aproposa da horretarako: “Esperientzia eta pertsonalitatea dituen jokalaria nahi genuen barruko jokoa indartzeko. Talde jokalaria da, eta kantxa barruan zein kanpoan taldea orekatzen lagunduko digu. […]

Traste zaharrak astebetez kalean, Zestoan »

Argazkiotan ikusten den hondakin piloak astebete darama gutxienez toki berean, Zestoako Larrain kaleko edukiontzien artean. Bi koltxoi, somier bat, ohe baten egitura eta beste hainbat traste zahar atera ditu norbaitek, asko inporta gabe, kalera, bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzua edota garbiguneena kontuan hartu gabe. Bada astebete hor agertu zirela, eta gaur goizean, behintzat, bertan jarraitzen zuten […]

Bihar arte eman daiteke izena Itzurungo esku pilota txapelketan »

Txapelketa honetan parte hartu dezakete herriko pilotariek eta, baita ere, herriarekin lotura dutenek. Ezinbestekoa izango da bikoteko pilotari batek, behintzat, ezaugarri horiek izatea. Izena emateko, 686 047 100 telefono zenbakira deitu edo zenbaki horretara bikotekideen izen-abizenak mezu bidez bidali behar direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko.

Lotune erdiaren proiektua plenora eramango dute »

Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren sailetik lotune erdia eta hegoaldeko ingurabideko proiektua egun nola dagoen azaldu berri dute.

Lotune erdiaren proiektua plenora eramango dute »

Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren sailetik lotune erdia eta hegoaldeko ingurabideko proiektua egun nola dagoen azaldu berri dute.