Horrela geratuko da Jaitzubia eta Amute arteko bidegorria »

Gaur onartu du aldundiak proiektua. Eraikuntza-lanak 2018ko lehen lauhilekoan hasiko dira eta 6 hileko gauzatze-epea izango dute.

Atzegiren historia eta borroka kontatzen duten irudiak »

Atzo, azaroak 20, zabaldu zituen ateak Atzegik antolatutako erakusketak. Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte prestatu dituzten irudiak eta testuak, eta ikusgai izango dira igandera bitartean. Erakusketaren helburua da, Atzegi sortu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera erakustea. Horretarako, elkarteak 1960. urtetik 2016ra bitartean egindako kanpainetako argazkiak jarri dituzte ikusgai. Era berean, Txolarteko gazteen […]

10 Bitxiak saria, L. Xaxarki estetika zentroarentzat »

Joan den ostiralean banatu zituen Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko Gipuzkoako Merkataritza sariak, eta horietako bat Azpeitira etorri da. Izan ere, L. Xaxarki estetika zentroa 10 Bitxiak sariarekin itzuli da sari banaketatik. Eskualde mailako saria eskuratu du estetika zentroak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek hala erabakita. Joan den ostiraleko sari banaketa ekitaldian izan ziren estetika zentroko Lurdes […]

Turismo jasangarriari lotutako topaketa dakar bihar Urremendik »

Urremendi Landa Garapen Elkarteak turismo jasangarriari lotutako Agente Turistikoen IV. Topaketa antolatu du. Horretarako, bihar jarri du hitzordua Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain. Helmuga turistiko jasangarria eratzen lelopean antolatu duten topaketak eskualdeko 45 agente publiko eta pribatu baino gehiago bilduko ditu 09:30ean hasi eta 15:00ak bitartean. Parte hartzaileek tailer baten bitartez, beraien gomendio eta proposamenak […]

Martxan da Ondarroan Perurekin elkarteak antolatutako bigarren eskuko azoka »

Domekara arte egongo da zabalik Alamedako udal erakusketa aretoan Perurekin gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako azoka. Bertan, bigarren eskuko arropak egongo dira salgai, prezio sinbolikoan, eta batutako dirua Perura bidaliko dute. Azoka astelehenetik barikura 19:30etik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatu eta domeketan berriz 10:30etik 14:00etara.  

Santa Zezilia egunean kalejira egingo dute Orioko musika eskolakoek »

Azaroaren 22an, asteazkenean, Santa Zezilia eguna ospatuko dute Danbolin musika eskolako ikasleek. Kalejira batekin ospatuko dute musikarien eguna. 17:30ean musika eskolatik aterako dira txistu taldea, trikitixa taldea eta eskolako dantzariak. Mendibeltz zelai aurreko plazan egingo dute lehen geldialdia. Han, gitarra eta biolin ikasleek abesti batzuk joko dituzte. Handik, plazaraino joango dira txistulariak, trikitilariak eta dantzariak. […]

Indarkeria matxista jasandako emakumeak gogora ekarriko ditu Orioko Xaltxerak talde feministak »

Indarkeria matxista jasandako emakumeak ekarriko dituzte gogora Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Larunbat goizean Zapata gorrien iniziatiba egingo dute herriko plazan, protesta gisa. Matxismoak erahildako emakume guztien izenean, zapata zaharrak margotuko dituzte bertan. Herritarrei ekimenean parte hartu eta zapata zaharrak eramateko gonbita luzatu diete Xaltxerek. 13:00etan elkarretaratzea egingo dute leku berean, Zure egia gurea eginez […]

Indarkeria matxista salatzeko, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zestoan »

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute Zestoan larunbatean. Zestoako Txoko Feministak deitu du protestara, eta 12:30ean bilduko dira, herriko plazan. Honakoa hau izango da leloa: Indarkeria matxistarik ez! Erasoak milaka aurpegi ditu. Herritarrei bertaratzeko deia egin die taldeak, “indarkeria oro salatzeko”.

Indarkeria matxista salatzeko, ‘Woman in black’ ekitaldia egingo du Sostenipek larunbatean »

  Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta aldarri horrekin bat egiteko, Woman in black ekitaldia antolatu du Azkoitiko Sostenipe taldeak. Beltzez jantzi eta lurrean jarriko dira, eraildako emakume denak irudikatzeko. Larunbatean egingo dute protesta, 18:30ean, plazan, eta herritarrei beltzez jantzita joateko deia egin die taldeak. Ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute.

Hotzaren kontrako zerbitzua indartu dute »

Azken egunetako tenperatura baxuak direla eta, Irungo Udalak, Irungo Gurutze Gorriarekin elkarlanean, hotzaren kontrako larrialdiko ostatua irekiko du.