10 Bitxiak saria, L. Xaxarki estetika zentroarentzat »

Joan den ostiralean banatu zituen Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko Gipuzkoako Merkataritza sariak, eta horietako bat Azpeitira etorri da. Izan ere, L. Xaxarki estetika zentroa 10 Bitxiak sariarekin itzuli da sari banaketatik. Eskualde mailako saria eskuratu du estetika zentroak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Urolako merkataritza-bulegoek hala erabakita. Joan den ostiraleko sari banaketa ekitaldian izan ziren estetika zentroko Lurdes […]

Turismo jasangarriari lotutako topaketa dakar bihar Urremendik »

Urremendi Landa Garapen Elkarteak turismo jasangarriari lotutako Agente Turistikoen IV. Topaketa antolatu du. Horretarako, bihar jarri du hitzordua Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain. Helmuga turistiko jasangarria eratzen lelopean antolatu duten topaketak eskualdeko 45 agente publiko eta pribatu baino gehiago bilduko ditu 09:30ean hasi eta 15:00ak bitartean. Parte hartzaileek tailer baten bitartez, beraien gomendio eta proposamenak […]

Prekarietatearen aurkako ekimen ibiltaria Bermeon dago gaur »

Urriaren 16an hasi zen LAB sindikatua ekimen honegaz Iruñean, eta abenduaren 6ra arte herriz herri ibiliko dira. Atzo, Ondarroan egon ziren; gaur, berriz, Bermeon daude. Ekimen honen bitartez, enpresetatik harago dauden langile motak aztertu gura dituztela esan du Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetako LAB sindikatuaren idazkari nagusi Ion Basurkok, “etxeko langileak, bekadunak, etorkinak, autonomo faltsuak…”. Horiei […]

Prekarietatean bizi behar izatea gizarte ereduaren ondorio lazgarrienetako bat dela esan du LAB sindikatuak Ondarroan »

Bere ekimen ibiltariaren baitan atzo [azaroak 21] egon ziren Ondarroan, eta hainbat salaketa egin zuen sindikatuak. Prekarietatean bizi behar izatearen erantzuleak zuzenean izendatu zituzten: “Kutxabank, CEDE, ADEGI, Confebask, CEN, PP, PSOE, EAJ eta BBV dira langilegoari eskaintzen zaion bizi eta lan baldintza onartezinen errudun”. Horiez gain, “Madrilgo gobernua eta Eusko Jaurlaritza” ere errudun zuzentzat jo […]

Ekonomia Solidarioaren Azokak bete ditu helburuak »

Antolatzaileek jarritako helburuak bete direla esan du OlatuKoopeko kide Beñat Irasuegik. 1000 lagun inguru pasa ziren azokatik.

Zabalik da Hazilan programaren hirugarren edizioan izena emateko epea »

Urola Erdian Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak garatzen du Hazilan programa, eta programa horren hirugarren edizioa da aurtengoa. Urtero 15-20 gaztek parte hartzen dute saioetan. Hazilanen helburua da 20 eta 44 urte bitarteko herritarrak laneratzea. Hazilanek enpresen benetako premiak ditu abiapuntu. Urte hauetan garapen agentziek egiaztatu dutenez, enpresek pertsona ekintzaileak eta sortzaileak behar eta eskatzen dituzte, laguntza […]

Manilarako 30 unitate hornitzeko kontratua itxi du CAFek »

Filipinetako Manila hiriko trenbide sarea hornitzeko 30 unitate egingo ditu CAFek. 225 milioi euroko balioa duen kontratua itxi dute Beasainen egoitza duen tren konpainiak eta Mitsubishi Corporation etxeak. CAFek Filipinetan lortzen duen aurreneko kontratua da. Manila Rail Transit, 20 kilometroko luzeera duen lurgaineko metro-linea da eta Manila hiria zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera. Gainera, Cavite probintzia […]

[Galeria] Ekonomia egiteko beste eredu bat »

55 postu eta horietako bakoitzean bizitza erdigunean jarrita egunerokoa ulertzeko beste eredu bat, eredu soziala eta solidarioa, pertsonak oinarri dituena.

Energiaren kultura berri baterantz »

Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ezagutza eta teknologia jendartera gerturatzeko helburuz, Energia azoka egin da gaur goizean Ordizian. Energia kontsumitzeko kultura berri bat sortu eta energi garbien erabilera hedatzea xede hartuta, berotze sistemak, elektrizitate kontsumo neurgailuak, biomasa galdarak, isolatzaile termikoak, LED argiteria eta auto elektriko bat egon dira ikusgai, besteak beste, gaurko azokan. Goierrin energia plan […]

Urola Kostako LABek Azpeitian bukatu du ‘Lan duina, bizi duina’ ekimen ibiltaria »

LAB sindikatuaren Urola Kostako ordezkariek informazio gunea jarri dute gaur arratsaldean Azpeitiko plazan (argazkian). Lan duina, bizi duina ekimen ibiltariaren eskualdeko azken geltokia izango da Azpeitikoa LABekoentzat; 19:00 aldera arte egongo dira informazio postuarekin plazan. Atzo eta gaur, herriz herri ibili dira sindikatuko kideak egitasmo ezberdinak garatzen, lan eta bizi baldintza duinak aldarrikatuz eta prekarietatearen kontrako aldarria […]