Atzegiren historia eta borroka kontatzen duten irudiak »

Atzo, azaroak 20, zabaldu zituen ateak Atzegik antolatutako erakusketak. Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan jarri dituzte prestatu dituzten irudiak eta testuak, eta ikusgai izango dira igandera bitartean. Erakusketaren helburua da, Atzegi sortu zenetik gaur egunera arte izan duen bilakaera erakustea. Horretarako, elkarteak 1960. urtetik 2016ra bitartean egindako kanpainetako argazkiak jarri dituzte ikusgai. Era berean, Txolarteko gazteen […]

Martxan da Ondarroan Perurekin elkarteak antolatutako bigarren eskuko azoka »

Domekara arte egongo da zabalik Alamedako udal erakusketa aretoan Perurekin gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako azoka. Bertan, bigarren eskuko arropak egongo dira salgai, prezio sinbolikoan, eta batutako dirua Perura bidaliko dute. Azoka astelehenetik barikura 19:30etik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatu eta domeketan berriz 10:30etik 14:00etara.  

Santa Zezilia egunean kalejira egingo dute Orioko musika eskolakoek »

Azaroaren 22an, asteazkenean, Santa Zezilia eguna ospatuko dute Danbolin musika eskolako ikasleek. Kalejira batekin ospatuko dute musikarien eguna. 17:30ean musika eskolatik aterako dira txistu taldea, trikitixa taldea eta eskolako dantzariak. Mendibeltz zelai aurreko plazan egingo dute lehen geldialdia. Han, gitarra eta biolin ikasleek abesti batzuk joko dituzte. Handik, plazaraino joango dira txistulariak, trikitilariak eta dantzariak. […]

Indarkeria matxista jasandako emakumeak gogora ekarriko ditu Orioko Xaltxerak talde feministak »

Indarkeria matxista jasandako emakumeak ekarriko dituzte gogora Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Larunbat goizean Zapata gorrien iniziatiba egingo dute herriko plazan, protesta gisa. Matxismoak erahildako emakume guztien izenean, zapata zaharrak margotuko dituzte bertan. Herritarrei ekimenean parte hartu eta zapata zaharrak eramateko gonbita luzatu diete Xaltxerek. 13:00etan elkarretaratzea egingo dute leku berean, Zure egia gurea eginez […]

Indarkeria matxista salatzeko, elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zestoan »

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute Zestoan larunbatean. Zestoako Txoko Feministak deitu du protestara, eta 12:30ean bilduko dira, herriko plazan. Honakoa hau izango da leloa: Indarkeria matxistarik ez! Erasoak milaka aurpegi ditu. Herritarrei bertaratzeko deia egin die taldeak, “indarkeria oro salatzeko”.

Indarkeria matxista salatzeko, ‘Woman in black’ ekitaldia egingo du Sostenipek larunbatean »

  Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta aldarri horrekin bat egiteko, Woman in black ekitaldia antolatu du Azkoitiko Sostenipe taldeak. Beltzez jantzi eta lurrean jarriko dira, eraildako emakume denak irudikatzeko. Larunbatean egingo dute protesta, 18:30ean, plazan, eta herritarrei beltzez jantzita joateko deia egin die taldeak. Ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute.

Hotzaren kontrako zerbitzua indartu dute »

Azken egunetako tenperatura baxuak direla eta, Irungo Udalak, Irungo Gurutze Gorriarekin elkarlanean, hotzaren kontrako larrialdiko ostatua irekiko du.

Asteartero jasoko dituzte ‘Mundubira 500’ egitasmoa garatzeko proposamenak, Getariako turismo bulegoan »

Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak parte hartze prozesua jarri zuten martxan urrian, herritarren proposamenak jasotzeko. 2019 eta 2022 urte bitartean Getarian martxan jarri daitezkeen ekimenen ideiak bildu nahi ditu udalak, eta turismo bulegoan egongo da asteartero ideiak jasotzeko teknikaria; 17:00etatik 19:00etara. Hala ere, herritarren iritziak biltzeko bide ezberdinak abiatu ditu udalak. Alde batetik, postontziak jarri […]

[Bideoa] Herritarrak aktibatzea helburu »

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Pasaian Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan.

Lintziringo obrak hirugarren fasean sartu dira »

Zerbitzu bide egoki bat egiten ari dira, errepide nagusiaren paraleloan; Carrefour barruko errepideko lanak bukatu dira.