Horrela geratuko da Jaitzubia eta Amute arteko bidegorria »

Gaur onartu du aldundiak proiektua. Eraikuntza-lanak 2018ko lehen lauhilekoan hasiko dira eta 6 hileko gauzatze-epea izango dute.

Urpekariek “oso zikin” aurkitu dute Bermeoko portuaren itsas hondoa »

Izaro Subek eta Bermeoko Udalak antolatuta, Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitzeko lanak egin zituzten zapatuan. 35 boluntario inguruk parte hartu zuten. Horietatik, 24 urpekariak izan ziren. Urpeko lau klubetako urpekariek parte hart zuten: Izaro Sub, Ondarroa, Eibar eta Gasteiz. Urpekariek azaldu dutenez, itsas hondoa “oso zikin” aurkitu dute. Ekimenaren bitartez, portuko itsas hondakinak garbitu gura […]

[ARGAZKI GALERIA] Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitu dute »

Izaro Sub taldeak eta Bermeoko Udalak antolatuta, Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitzeko boluntario lanak egin zituzten zapatuan. Hala, itsas hondoan pilatutako askotariko hondakinak batzeagaz batera, hainbat tailer egin zituzten. Izan ere, herritarren artean kontzientzia piztu gura dute. MB 2000 elkarte soziokulturaleko, Surf Rider Foundationeko eta Nakursabeko kideek prestatu zituzten ume eta gazteentzako zein famliei zuzendutako […]

Energiaren sentikortze plana, bertatik bertara orain »

Laboren egindako topaketa irekien jarraipena da; hainbat toki ezberdin bisitatuko dituzte datorren astean, tokian tokiko ohiturei buruz aritzeko.

Hondakinen mahaia deitzeari ezezkoa eman dio udalak »

“Larritzat” jo dute udalaren jarrera Lezon Ondo Ai Ginen taldeak herritarrekiko hondakinen aferan, eta “ostrukarena” egitea leporatu: “Oraingoan ere ezezkoa eman dio herritarrak egoki informatzeari, parte hartzeari”.

Argitu ikastaroak energia kontsumoa murrizteko irizpideak emango ditu »

Bihar Oiartzunen egingo dute ikastaroa, eta Errenteria-Oreretan eta Pasaian ere egingo dituzte saioak, energia datuak irakurtzen laguntzeko.

Izaro Subek Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitzeko lanak egingo ditu zapatuan »

Izaro Sub taldeak eta Bermeoko Udalak antolatuta, Bermeoko portuaren itsas hondoa garbitzeko boluntario lanak egingo dituzte zapatuan. Garbiketa egiteaz gain, kontzientzia piztu gura dute. Horretarako, hainbat motako tailerrak antolatu dituzte. Zapaturako eguraldi ona iragarrita dagoela eta, 50 boluntario inguru batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Urpekariez gain, lehorrean ere jendea egongo dela esan du Izaro Sub taldeko […]

Landaketa sasoia hasiko du hileon Lurgaia Fundazioak »

Neguko landaketa denboraldia hasiko du laster Lurgaia Fundazioak, eta jakinarazi duenez, martxoaren azken asteburuan izango dute azken hitzordua. Gainera, gogorarazi dute Gure basoak, gure etorkizuna kanpaina dela-eta, lan handia dagoela egiteke, eta, horregatik, parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Hain zuzen, azaroaren 25ean eta 26an egingo dituzte hileongo bi jardunaldiak. Muxikako Undabason elkartuko dira, eta jakinarazi […]

Eskolako Agenda 21en foroan, ikasleen eskarien erantzun die udalak »

Mugikortasun iraunkorraren gaiari lotutako ikasleek egindako eskariei erantzun diete, eta hainbat konpromiso aurkeztu dizkiete.

Beste urte batez, Bird Centerrek hasi du Inguruko Hegaztiak proiektua »

Inguruko etxeetan bizi diren hegaztien ezagupena bultzatzeko asmoa daukan proiektua da Inguruko Hegaztiak, eta Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoaren Kontseiluaren kolaborazioagaz bultzatutakoa da. Aurten ere, Gautegiz Arteagako zentroak proiektuari buruzko blog-a (ingurukohegaztiak.blogspot.com) jarriko du martxan, non parte hartzaileek beraien inguruko hegaztiei buruzko argazki, […]