Kamel Ziani haurren krosa izango da lehenbizikoz Orioko San Nikolas egunean »

Orioko korrikalari elkarteak antolatuta, Kamel Ziani haurren krosa egingo dute lehenbizikoz San Nikolas jaietan. Aurten sortu da haurren atletismo taldea, eta dagoeneko entrenatzen ari dira. San Nikolas egunean, abenduaren 6an, izango da lasterketa. Goizeko 10:00etan hasiko da krosa, Muntoko pasealekutik abiatuta (futbol zelaiaren paretik). Benjamin, alebin eta infantil mailatako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, […]

Emakume raketistei buruzko erakusketa dago ikusgai Mutrikun »

Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan dago ikusgai pilota munduan Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu zuten lehen kirolariei buruzko erakusketa. Atzo [azaroak 21] zabaldu zuten eta domekara arte egongo da ikusgai, zapatuan ospatuko den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira. Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara egongo da zablik eta asteburuan berriz 12:00etatik 14:00etara. Erakusketa hainbat panelek osatzen […]

Donibane Eskubaloia, estu baino ilusioz »

Eneko Legorbururen aldeko minutuko isilunea egin zuten sanjuandarrek Ordiziaren kontra jokatutako partidan.

Isuntzak antolatuta, ‘Emakumea eta kirola’ mahai ingurua egongo da Lekeition »

Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, mahai ingurua barikuan [azaroak 24] egingo da, kultur etxeko Azkue aretoan, 19:30ean. Ekintza Isuntzaren 40. urteurreneko ekintzen baitan dago kokatuta, eta emakumeak arraun munduan daukaten presentzia izango da gai nagusia. Partaideak hainbat euskal arraun taldeetako kideak izango dira: Ioana Alijostes eta Ane Pescador (San Juan), Eli Pescador (Hibaika) eta Ainhoa […]

Irribarriak eta Albisuk bikotekide errioxarrak izango dituzte binanako txapelketan »

Goierriko bi pilotari profesionalek, Iker Irribarriak eta Jon Ander Albisuk, bikotekide errioxarrak izango dituzte Binakako Txapelketan. Larunbatean hasiko da final laurdenetako ligaxka, eta urtarrilera bitartean, zortzi bikoteetako bakoitzak hamalauna partida jokatuko ditu. Jon Ander Albisuk Victor izango du bikotekide. Estreinaldia Logroñon (Errioxa) izango dute, igande honetan. Iker Irribarriak berriz, Merino II.arekin jokatuko du. Aurreneko partida […]

Kamel Ziani eta Sian May garaile Irun Hiria Krosean »

Joan den igandean, Txingudi Ikastola inguruan, Irun Hiria Krosa egin zuten. Kategoria ezberdinetan, guztira, 840 lasterkari lehiatu ziren.

Dominak lortu dituzte donostiarrek Benta Berriko ergometro txapelketa »

Benta Berriko kiroldegian urteroko ergometro txapelketa antolatu zuen Concept 2 enpresak. Leku eta adin ugaritako 500 arraunlari inguruk bat egin zuten, larunbat arratsaldeko proban. Sarituen artean donostiar askok lortu zituzten dominak; tartean nabarmentzekoa da Egiako arraunlari Imanol Garmendiak urrezko domina lortu zuela. Zehazki, 2.000 metroko proba egin zuen Garmendiak, 19-29 urtekoen artean, pisu arinean. Orioko […]

Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteak urteko batzarra egingo du bihar »

Bihar, asteazkena, urteko ohiko batzarra egingo du Izarraitz igeri elkarteak. Bilkura Sindikatu Zaharrean egingo dute, eta bi deialdi ditu. Aurrena, 20:00etan izango da, eta 20:15ean bigarrena. Honako hau izango da batzarreko gai ordena: Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena hala badagokio. 16/17 denboraldiaren balantze ekonomikoa. 16/17 denboraldiaren kirol balantzea. Zuzendaritza batzordearen gehitzea. Eskaera-galderak.

Zumaiako eta Hernaniko emakumeek trainerua atera nahi dute datorren udan »

Larunbatean Hernaniko neskak izan ziren Zumaian lehen entrenamendu saioa egiten. Beraien trainerua ere ekarri zuten eta uretako lehen saioa egin zuten Xabi Zabala entrenantzailearen aginduetara. Telmo Deunek ez du aurten emakumezkoen trainerua uretaratu. Bere momentuan Getariarekin ontzia atera zuten eta aurten Hernanirekin ateratzeko lehen pausoak ematen hasiak dira.

Garazi Sanchezek eta Hodei Collazok irabazi dute Orroagako Surf Txapelketa »

Iazko olatu ikusgarrien arrastorik ez da izan aurten Orroagako txapelketan; itsasoa bare, oso tarteka agertzen ziren metro eskaseko olatuekin moldatu behar izan dute surflariek. Hain olatu apurrekin, erabakigarria izaten da olatuak hartzeko lehentasuna ondo kudeatzea, gaizki aukeratuz gero, okerrak zuzentzeko aukerarik gabe gelditzeko arriskua izaten baita. Esate baterako, Imanol Yeregi ozta-ozta gainditu zituen final laurdenak, […]