Isuntzak antolatuta, ‘Emakumea eta kirola’ mahai ingurua egongo da Lekeition »

Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, mahai ingurua barikuan [azaroak 24] egingo da, kultur etxeko Azkue aretoan, 19:30ean. Ekintza Isuntzaren 40. urteurreneko ekintzen baitan dago kokatuta, eta emakumeak arraun munduan daukaten presentzia izango da gai nagusia. Partaideak hainbat euskal arraun taldeetako kideak izango dira: Ioana Alijostes eta Ane Pescador (San Juan), Eli Pescador (Hibaika) eta Ainhoa […]

Dominak lortu dituzte donostiarrek Benta Berriko ergometro txapelketa »

Benta Berriko kiroldegian urteroko ergometro txapelketa antolatu zuen Concept 2 enpresak. Leku eta adin ugaritako 500 arraunlari inguruk bat egin zuten, larunbat arratsaldeko proban. Sarituen artean donostiar askok lortu zituzten dominak; tartean nabarmentzekoa da Egiako arraunlari Imanol Garmendiak urrezko domina lortu zuela. Zehazki, 2.000 metroko proba egin zuen Garmendiak, 19-29 urtekoen artean, pisu arinean. Orioko […]

Zumaiako eta Hernaniko emakumeek trainerua atera nahi dute datorren udan »

Larunbatean Hernaniko neskak izan ziren Zumaian lehen entrenamendu saioa egiten. Beraien trainerua ere ekarri zuten eta uretako lehen saioa egin zuten Xabi Zabala entrenantzailearen aginduetara. Telmo Deunek ez du aurten emakumezkoen trainerua uretaratu. Bere momentuan Getariarekin ontzia atera zuten eta aurten Hernanirekin ateratzeko lehen pausoak ematen hasiak dira.

Ergometro txapelketa jokatuko dute Benta Berrin »

Benta Berriko kiroldegia ergometroz eta arraunlariz beteko da larunbat arratsaldean. Izan ere, Vermont enpresaren eskutik, aurten ere ergometro txapelketa herrikoia jokatuko dute. Izen ematea ostegunean itxi zuten eta 491 lagunek parte hartuko dute; horietatik 319 gizonak, eta 142 emakumeak. Zehazki, 16:00etan hasiko da txapelketa, eta kantxan jarriko duten pantaila handi baten bidez egongo da lehiak […]

Isuntzak Donostiako XIX. Estropada Herrikoia lehiatuko du »

Isuntzako gazteek bigarren urtez jarraian parte hartuko dute Donostiako XIX. Indoor Arraunketa Estropada Herrikoian. Zapatuako ergometro proba horretan Lekeitioko taldea izango da Lea-Artibaiko arraun taldeetatik ordezkaritza bakarra. Kategoria desberdinetan lehiatuko dira arraunlariak, 16:00etatik aurrera. Benta-Berri kiroldegian elkartuko dira parte hartzaileak. 12 urtera artekoek 2 minutu egin beharko dituzte ergometroan. Horien ostean, 13-16 urte bitarteko gazteen […]

Iker Cortes: “Etxekoen filosofiari helduta gatoz, gizonezkoen taldean bezala” »

Hibaikako neskekin sei urte eman eta gero, Hondarribiko nesken trainerua osatzen saiatuko da Iker Cortes. Aitor Manterolak gaia landu du Berrian.

Mikel Azkarate eta Iban Martinez arraunlari ondarrutarrak Orion arituko dira datorren denboraldian »

Azkarate Bermeo Urdaibai taldean aritu da azken bi urteetan baina aurretik ere Orion aritua da. Martinez berriz Ondarroako Antiguako Ama traineruko arraunlaria izan da beti, eta TKE ligan denboraldi bat lehiatu ondoren talde gipuzkoarrerako bidea hartu du. Bi arraunlariek jauzi handia eman dute euren kirol ibilbideetan azken urteetan. Mikel Azkaratek bi liga eta Kontxako bandera […]

Gari Uranga: “Beste klub batetik deitu banindute, ez dakit onartuko nukeen” »

“Horko argazkiari begira nago. Zumaiako Bandera irabazi genuenekoa da”. Zortzi urte geroago, Zarautz Arraun Elkarteak Aiako Ubegun industrialdean duen egoitzara itzuli da Gari Uranga (Zarautz, 1982). Oraingo honetan entrenatzaile izatearen erantzukizunarekin. Ibilbide berriak ilusioa egiten diola dio,eta arraunlariei ilusio hori igortzeko asmoz heldu dio erronkari. Nola suertatu da etxeko taldea entrenatzeko aukera? Anjel Larrañagak Zarauzko […]

Baleikeren ‘Tapa pala II’ saioak irabazi du Ikus-entzunezkoen Tokikom saria »

Gaur goizean Usurbilgo Sutegi antzokian banatu dituzte Tokikom 2017 sariak, eta udan zehar Felix Aizpuruak gidatu duen Tapa pala II saioak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria. Arrauna ikuspuntu didaktiko batetik aurkeztea izan da saioaren helburu nagusienetako bat. Iazko Tokikom sarietan, aipamen berezia jaso zuen Felix Aizpuruak aurkezten duen saioak.

Maialen Arrazolak arrauna utziko duela iragarri du »

Hala baieztatu du BERRIAk egin dion elkarrizketan.