‘Atako Bandan 5.1’ salgai dago, Ondarroako altxorretako bat bilduta lagatzeko asmoagaz »

Atako Bandan 5.1 poema sinfoniko korala herriko altxorretako bat dela iritzita, bilduta eta gordeta lagatzeko asmoagaz egin dituzte CDa eta DVDa. Kantaize abesbatzak jarri du salgai 1973an Ondarroako ontzietan arrantzan ari zirela itotako bi arrantzaleren gertakizunean oinarritutako lana. Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Kurike eta June Etorri dendetan dago salgai, musika eskolan bertan eta turismo bulegoaz […]

‘Sarkor Ez’ aldarrikapena bete da »

Jende bete Iparragirren eman du Gernika-Lumoko Sarkor taldeak bere azken kontzertua. Sarkor Ez aldarrikapenari eutsi zioten zapatuan ere, egun osoko agur festan ere kutsu sarkoretoari eutsiz. Hala, lagunartean, beren musikak batu dituen jende anitzaren babesa sentitu zuten taldekideek. 13 urte eman dituzte taula gainean, eta ibilbideari behar bezalako amaiera emateko, egun osoko egitaraua prestatu zioten […]

Azkoitiko Parrokiako Abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar »

Azkoitiko Parrokiako Abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, azaroak 22, parrokian. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta Xixili Eguna ospatzeko helburuarekin antolatu dute.

Emakume raketistei buruzko erakusketa dago ikusgai Mutrikun »

Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan dago ikusgai pilota munduan Euskal Herritik kanpo arrakasta lortu zuten lehen kirolariei buruzko erakusketa. Atzo [azaroak 21] zabaldu zuten eta domekara arte egongo da ikusgai, zapatuan ospatuko den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira. Astelehenetik barikura 17:00etatik 19:00etara egongo da zablik eta asteburuan berriz 12:00etatik 14:00etara. Erakusketa hainbat panelek osatzen […]

Ukitzeko musika eta letradun diskoa atera du Beirak »

‘Braillean’ diskoa argitaratu dute, eta pop-rockaren ertz askotara iritsi dira osatu dituzten 11 kantuetan. Larunbatean aurkeztuko dute, Pagoan.

‘Euskara edonon’ leloarekin ekingo diote Euskararen Nazioarteko Egunari »

Abenduaren 3ra begira jarri da Irungo Udala. Hilaren 29tik aurrera, mintzodromoak, tailerrak, solasaldiak edota proiekzioak antolatu dituzte.

[BIDEOA] Olatz Salvador, ‘Betileekin’ »

Azaroaren 25aren harira, Betileekin izeneko abestia abestuz bideo bat argitaratu du Olatz Salvador musikari donostiarrak Klitto! atari digitalarentzat. Harreman eredu parekideen aldarrikapena egiten du Salvadorrek Betileekin a…

‘Rara’ filma emango dute bihar Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubean »

Paradisu Zinema zineklubak hitzordu berria jarri du biharko, asteazkena, zinemazaleekin. Pepa San Martin zuzendariaren Rara (Txile, 2016) da Soreasuko Dinamoan emango duten filma, 21:00etan hasita. 13 urteko Sara da filmaren protagonista. Hark lagunekin, mutilekin eta guraso aspergarriekin dituen hartu-emanak dira pelikulako pertsonaien bizipenen kontakizunaren ardatza. Sari bat baino gehiago eskuratu dituen filma da; besteak beste, […]

Trikigiro kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da gaur, Sanagustinen »

Trikigiro kultur elkarteak antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren solasaldia izango da gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Gaurkoan, datuak eta zenbakiak izango dituzte hizpide hizlariek, Urola Erdiko trikitixa datuetan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak solasaldian. Ibon Errazu arduratuko da aurkezle lanak egiteaz. Hizlariak, berriz, trikitiaren munduarekin harremana duten herriko hiru lagun izango dira: Irati Aranguren, Haritz Garmendia eta Laxaro Azkune. Solasaldia […]

Eatarrek herriko egutegirako argazkiak aukeratuko dituzte »

Beste urte batez, herritarren iritzia kontuan hartuta osatuko du herriko egutegia Eako Udalak. Beraz, egutegi lehiaketara aurkeztu dituzten argazkiekin osatutako erakusketa jarri dute Eskolondon. 18 herritarrek aurkeztu dituzte lanak, eta horien 50 argazki biltzen ditu erakusketak. Bizilagunek gustukoen dituzten 12 argazki aukeratu behar dituzte. Horien zenbakiak paper batean idatzi, eta liburutegian dagoen kutxan sartu behar […]