Erosketa baldintzak

1. Erabilera baldintzak HITZA DENDA zer den: HITZA produktuen denda da, eta www.hitza.eus webgunearen barruan dago; hain zuzen, Bertako Hedabideak SL-ren jabetzako webgunean. Erabiltzailea borondatez sartu ahal da bertan, eta, gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela Bertako Hedabideak SL-ren lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek eta, beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu. Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo die webguneko informatika sistemei kalterik eragin. Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Bertako Hedabideak SL, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Bertako Hedabideak SL-k ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan hutsegiterik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Bertako Hedabideak SL-k espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako oker edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun, zehaztasun eta gaurkotasun faltaren ondorioz sortutako kalteengatiko erantzukizunari ere. Bertako Hedabideak SL-k beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake denda honetan, edo bere webgune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Bertako Hedabideak SL-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Bertako Hedabideak SL ez da izango webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea, informatika kalteak eta birusak txertatzea barne. Bertako Hedabideak SL-k ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin. Bertako Hedabideak SL-k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Bertako Hedabideak SL-k ez du bere gain hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko. 2. Izen ematea eta erregistratzea HITZA DENDAN sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, produktuen eskariak edo erosketak egiteko, beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erregistratzeko, bi aukera daude: – HITZAKIDE gisa, Hitzakide direnen kasuan. Nahikoa izango dute Hitzakide kontuan dituzten helbide elektroniko eta pasahitz berak erabiltzea Dendan sartzeko. Ez dute kontua sortu beharko. Hitzakideek denda honetako produktu askotan prezio bereziak izango dituzte. Deskontu horietaz gozatzeko, ezinbestekoa izango da Hitzakide kontuko sarbide datuekin sartuta egotea. Hitzakide programaren Baldintza orokorrak* hemen kontsultatu ditzazkezu. – Erosle arrunt bezala: Hitzakide ez diren erabiltzaileek, erosketak gauzatzeko, erregistratu egin beharko dute. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osoak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, datu horietan edozein aldaketa badago, berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro galdetegietan nahitaezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Bertako Hedabideak SL-k, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo. 3. Sarbide gakoen erabilera Gune pribatura sartzeko gakoak pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori. Bertako Hedabideak SL-k gomendatzen du erabiltzaile gakoa eta pasahitza berberak ez izatea, eta alfa zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan —fisiko zein informatikotan— gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide gakoak aldatzea. Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Bertako Hedabideak SL-ri. 4. Erosketa prozesua HITZA DENDAN katalogo guztia aurkituko duzu. Horietakoren bat eskuratzeko, honako erosketa prozesu honi jarraitu beharko diozu: • Hauta ezazu nahi duzun produktua, eta jar ezazu erosketa saskian. • Irakur ezazu, arretaz, eskaintzari buruzko informazio guztia. Produktuaren edo zerbitzuaren ondoan ageri diren prezioak eurotan emanak daude, eta dagozkien zergak erantsita dituzte erosketa saskian. • Joan zaitez erosketa saskira, eta han egiaztatu ahalko dituzu eskatu dituzun produktuen xehetasunak eta salmenta prezioa. • Eskariarekin ados bazaude, izena emateko inprimakia bete eta zure datuak eman beharko dituzu, eta lehendik izena emanda baduzu, zure helbide elektronikoa eta pasahitza erabiliz identifikatu beharko duzu zeure burua. • Ondoren, ordaintzeko modua hautatu beharko duzu. Honako bide hauek erabil ditzakezu: HITZAKIDE gisa erabiltzen duzun ordainketa mota – Hitzakide bezala aukeratu duzun ordainketa mota aplikatuko zaizu, eta kobrantza hilabete bukaeran egingo zaizu- edo Txartel bidezko ordainketa. • Zor txartela edo kreditu txartela erabiliz ordaintzea erabaki baduzu [BI AUKERA HORIEK SOILIK DAUDE], bi bideetako bat hautatu ondoren, ordainketa pasarelaren jabe den erakundearen ordainketa sistemara joango zara automatikoki, eta ordaintzeko erabili nahi duzun txartelaren informazioa eman beharko duzu. • Eskaria behar bezala ordaintzen duzunean edo Hitzakide ordainketaren agindua bidaltzen duzunean bukatuko da erosketa. • Txartel bidez ordaindu edo HITZAKIDE bezala ordainketa agindua bidali ondoren prozesua ongi gauzatu dela berresteko mezu bat jasoko duzu eta eskariaren datuak agertuko dira bertan. Mezu hori jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: denda@hitza.eus • Erosketa prozesuan sartu dituzun datuetako bat aldatu nahi izanez gero, honako helbide elektroniko honetara idazteko aukera emanten dizu HITZA DENDAK: denda@hitza.eus 5. Produktuak eta zerbitzuak HITZA DENDAK bere webgunean argitaratzen dituen eskaintza guztiek kontratazio baldintza jakin batzuk dituzte —epe jakin bat irauten dute, leku jakinean eskuratu edo erabili behar dira, lurralde batera mugatzen dira, muga tekniko batzuk dituzte, murrizketa batzuk…—; bezeroak eskaintza bat eskuratzen duen unean, horiek guztiak berariaz onartzen dituela esan nahi du. Erabiltzaileak ziurtatzen du adin nagusikoa dela, eta onartzen du herrialde eta estatu batzuetan ez dela legezkoa edari alkoholdunak erostea adin nagusikoa ez bazara. 6. Atzera egiteko eskubidea Bezeroak atzera egiteko eskubidea izango du, eta iritsi zaion eskaria itzuli ahalko du ez bada haren gustukoa. Gehienez ere, HAMALAU lanegun izango ditu eskubide hori gauzatzeko, eskaria jaso duen lekuan agintzen duen egutegi ofiziala aintzat hartuta; bezeroak ordaindu beharko ditu itzultzeagatiko gastuak. Atzera egiteko eskubidea gauzatu nahi badu, mezu elektroniko bat bidal dezake denda@hitza.eus helbidera. Izen-abizenak adierazi beharko ditu, baita egindako eskariari dagozkion datuak ere; horretaz gain, atzera egiteko eskubidea erabili nahi duela ere jakinarazi beharko du mezu horretan. 1/2007 Errege Dekretuaren 102. artikuluak esaten duenari jarraikiz —Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen du dekretu horrek—, zenbait produktu ezingo dira itzuli: produktu pertsonalizatuak, hondatu gabe itzuli ezin direnak edo azkar iraungitzen direnak, CDak, DVDak, programa informatikoak eta antzekoak, edo adierazitako epean hasita dauden zerbitzuak. 7. Pribatasun politika Bertako Hedabideak SL-k du —‘HITZA’ egunkariaren eta www.hitza.eus webgunearen argitaratzaileak, hain zuzen— HITZAKIDE programaren eta www.hitza.eus/hitzakide gunearen jabetza, eta berak kudeatzen du. HITZA DENDAKO baldintzak onartzen direnean, Bertako Hedabideak SL-ren Lege Oharrak eta Pribatutasun Politika onartzen direla esan nahi du. 8. Nola jarri naiteke zuekin harremanetan? Dendari dagokion zalantzarik izanez gero, idatzi denda@hitza.eus helbidera edo deitu 943 304 339 telefono zenbakira.