Imanol Lazkanori aitortza egingo dio Goierriko Bertso Eskolak hilaren 29an »

Goierriko Bertso Eskolako kideei urtarrilean egin zen Bertso Egunean sortu zitzaien ideiak Eguberrietan ikusiko du argia. Orduan adierazi zuen Imanol Lazkano azpeitiar bertsolariak plazaz plaza kantatzeari utziko ziola, eta orduan bururatu zitzaien Go…

‘Geocaching’ saioa egingo dute igandean Madarixan »

Basque adventure taldeak Geocaching saioa antolatu du iganderako, eta Madarixa mendian altxorraren bila jolasa egingo dute; hala, jokalariek ezkutatutako gauzak topatu beharko dituzte GPSen bidez, orientazioa landuz. Taldeka arituko dira horretan, eta…

Musika bandaren kontzertua izango da igandean »

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, Inazio Alberdiren gidaritzapean. Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 12:30ean. Hona egitaraua:
1-  Costa vasca  –  Manuel Lillo
2- Si yo fuera Rey  –  Adams
3-La leyenda del beso  -

Alemaniatik bueltatu dira Orereta abesbatzako gazteak »

Orereta abesbatzako gazteak  Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako…

Udalak zortzi lokal utzi dizkie bederatzi elkarteri »

Legealdi honetan egin duten bigarren lagatzea da; aurrekoan 11 lokal utzi zizkien 15 erakunderi Donostiako udal gobernuak, zortzi lokal utzi dizkie irabazi asmorik gabeko bederatzi erakunderi. Erabakia, Tokiko Gobernu Batzordeak berretsiko du ostiral honetan. Hain zuzen ere, bigarren lokal esleipena da hau. Maiatzean, hamaika lokal utzi zizkieten hamabost erakunderi. Partaidetzako zinegotzi ordezkari Axier Jakak azaldu duenez, “inoizko lagapen anitzena” izan zen. Goizean egindako agerraldian, zinegotzi zein elkartekidea egon dira bertan. Denek adierazi nahi izan diete udal gobernuari esker ona. Haurralde Fundazioko Patricia Poncek esaterako, azladu du, nola zazpi urte baina gehiago zeramatzaten lokal bila; “eskerrak eman nahi dizkiogu legealdi honi, behingo entzun gaituztelako”, esan du. Jakak azkenik elkarteen garrantzia azpimarratu du eta gogorarazi du, guztira 174 lokal daudela egun, 186 erakunderen eskuetan.

Berriatua eta Berriz lotzen dituen errepidean hainbat istripu gertatu dira »

Bizkaia 633 errepideko hiru puntutan istripuak gertatu dira. Plazakolako bidegurutzean Ford Fusion auto batek istripua eduki du, 12:40an, eta errepidetik irten eta gurutzatuta geratu da.
Kilometro batzuk aurrerago, 12:50ean, Urberuaga auzoko bihurgune …

Itsas txakurra agertu da Karraspion »

Gaur, 12:30ak aldera, itsas txakur bat agertu da Karraspioko hondartzan. Bertan zeuden herritarrek jakitera emon dutenez, lagun talde bat barriro uretara eroaten saiatu da, baina, animalia oldarkor jarri eta hondarrean utzi dute. Momentu honetan, Biologoaren zain daude, itsas txakurragaz zer egin jakiteko.

Garellano errejimentuaren kaskoa eraman dute Bakearen Museora »

Espainiako armadaren Garellano errejimentuari buruzko erakusketa baten hartutako kaskoa eraman du Gernika-Lumoko Bakearen Museora KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak. Taldeko kideetako batek hilaren 6an egindako “ekintza baketsu” baten hartu zuen kaskoa erakusketatik, “Garrellano errejimentuaren basakeriak salatzeko”. Ekintza horretan, gerra kotxe batera kateatu ziren taldeko ordezkariak, beste batzuk erakusketaren sarrera oztopatzen zuten bitartean. Zalapartaren erdian hartu zuen kaskoa taldeak. Talde antimilitaristak azaldu duenez, “gerratik bakera dagoen bidea sinbolizatzeko” eraman dute  kaskoa Bakearen Museora. Izan be, gerrarako erabiltzen diren azpiegitura eta tresna guztiek beste erabilera bat izan behar dutela deritzote. Diotenez, “gerratik kultura arlora egin behar da salto, Astran gertatu bezala”. Hala, arma lantegi bat sormen lantegi bihurtzea goraipatu dute. Taldeko ordezkariek diotenez, Garellano errejimentua eta gerrak salatzeko hartu zuten kaskoa. Izan be, hainbeste sufrimendu eragin duen errejimentu bat erakusketa bategaz omentzea iraingarria dela deritzote. Horregatik, antzeko egoerak gertatzen direnean, gizarteak desobendientzia zibilaren bidea hartu behar duela esan dute. Antimilitaristek Astran emon dute prentsaurrekoa, eta ostean, Bakearen museora eraman dute kaskoa. Ekimenean, Natxo de Felipe musikariak, Pedro Ibarra EHUko irakasleak eta Ekologistan martxan taldeko kideek be parte hartu dute.      

Erakusleiho Lehiaketa antolatu dute udalak eta Herrixenek »

Azkoitiko Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak XVI. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du gabonetarako. Herriko saltokiek hartu dezakete parte egitasmoan, eta horretarako hilak 17ra bitartean eman dezakete izena, udaletxeko Herritarren Harrera Bulegora…

Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateari egindako elkarrizketaren aurrerapena »

Bilduren hauteskunde kanpainako konpromisoa da parte hartzea bultzatzea. Amasa-Villabonako Udalak, hitzari neurria jarri nahi izan dio, eta aurrekontu parte hartzaileak egin nahian dabil.  Galder Azkue (Villabona, 1978) alkateak badaki gaiak zeresana …