Denetariko ospakizunak egon dira asteburuan »

Santa Ageda, kaldereroak, artzainak eta inudeak… denetariko ospakizunak egin zituzten donostiarrek joan den asteburuan. Hala ere, oraindik indarrak gorde dituzte eta asteburu honetan ere kaldereroak izango dira hainbat auzotan.

Usandizaga bigarren faserako sailkatu da »

GBCk antolatutako ligaxkari bukaera emanez, ACBko Eskolarteko Serietako finalak jokatuko zituzten ostiral arratsaldean, Donostia Arenan. Emakumezkoetan, La Salle eta Iraurgi lehiatu ziren eta Azpeitiako taldea izan zen garaile, 50-49ko markagailuarekin…

Gabiriako Rallysprinta egun bat aurreratu dute eta otsailaren 26an jokatuko da, larunbatarekin »

Gabiriako XIII. Rallysprinta, Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehenbiziko proba, iragarritakoa baino egun bat lehenago jokatuko da: otsailaren 26an, larunbata. Berez hilaren 27 arratsalderako zegoen iragarrita, baina egun berean Ormaiztegin S…

Oiartzun Irratia: otsailak 6 »

Gaurko programazioa FM107an:
10:00etan: Hiru kortxea.
18:00etan: Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaitik, zuzenean, Real Madril- Realaren partidaren kontakizuna. Hizlariak: Alioxia Rodriguez, Joxe Migel Lopez eta Urtzi Argibay.

Beasainek irabazi egin du etxean Baskoniaren aurka »

Beasainek Baskoniaren kontra jokatu du gaur etxean eta 1-0 irabazi du. Lehenengo zatian beasaindarren esku egon da partida, baina ez dute bizkaitarren atera iristea lortu. Bigarrenean, 62. minutuan, Arregi eta Endikaren arteko jokaldi batean zelaira sartu berri zen Oruerengana iritsi da baloia eta buruz sartu du etxekoei garaipena eman dien gola. Azken hamar minutuetan Baskoniak presionatu egin ditu beasaindarrak, hala ere, ez da aldaketarik egon markagailuan eta hiru puntuak etxean gelditu dira.

San Blas jaiak azken muturrera iristen »

Bihar amaituko dira San Blas auzoko jaiak, lau egunen ondoren. Ekitaldirik nabarmenenak San Blas eguneko meza nagusia eta bertako produktuen bedeinkapena izan dira, eta baita biharko aizkolari, dantzari eta bertsolariak ere. Dena den, eta urteroko mod…

Sendi Ekintzaren haur krossean, eguraldia lagun »

Ibarrako Sendi Ekintza elkarteak hirugarrenez antolatu du gaur, haur krossa. Eguraldi bikainaren laguntzaz, Ibarra eta inguruetako hainbat neska-mutilek hartu dute parte lasterketan.

Eguzkia lagun dutela dabiltza santaeskean auzoz auzo Aizarnazabalen »

Eskualdean beste hainbat txokotan bezala, Aizarnazabalen ere santaeskean aritu dira goizean goizetik. 09:00etarako elkarte gastronomikoan gosalduta, herriko auzoetara ez ezik, Aiako lurretara ere iritsi dira urtero bezala aizarnazabaldarrak. Eguerdi pa…

Ereintzak Donibane Majestiken kontra jokatuko du gaur »

Lehen Erregional Mailan derbia jokatuko dute Donibane Majestik eta Ereintza taldeek, gaur, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoko kiroldegian. Bi taldeak sailkapeneko goialdean daude, eta borrokatzera aterako dira kantxara.

Donibane Majestiken eta Ereintzaren arteko derbia, gaur, 19:00etan »

Lehen Erregional Mailan derbia jokatuko dute Donibane Majestik eta Ereintza taldeek, gaur, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoko kiroldegian. Bi taldeak sailkapeneko goialdean daude, eta borrokatzera aterako dira kantxara.
Bestalde,…